Musikea urpean: Noiserv
2014-06-10 12:34 MusikeaNoiserv zuzenean ikusteko aukera izango da Bilbon datorren astegoienean; kontzertua barikuan, hilaren 13an, izango da Bilboko Alondigako Kulturen atarian, gaueko 21:00etatik aurrera.
Mimoloco, Spastik eta Metope, ikasturteko azkenengo Art After Dark saioan
2014-06-09 15:03 MusikeaBagilaren 13an izango da denporaldi amaierako Art After Dark emonaldia, 22:00etatik aurrera. Metope, DJ Spastik eta Mimoloco musikariak izango dira gaueko protagonistak.
Iruñeko 14 taldek 'Euskaraz Bizi Nahi Dut' diskoa sortu dabe
2014-06-06 16:25 MusikeaNafarroan euskereari arnasa herritarren eta herri mobimentuaren ilusino, gogo eta ahaleginak emon deutso eta emoten deutso. Diskoagaz ekarpen txiki bat egin nahi izan dabe. Ekarpena Euskaraz bizi nahi dut dinamikeari euren lekutik, musikatik, euren estiloan, euren formatu naturalean egin nahi izan deutsie. Eta lan atsegina izan da. Gehienek alkar ezagutzen dabe eta guztiei be batera aurrera eroateko lan polita izan eitekeala begitandu jaken.
Gazteek kudeatutako 'RapeArte' musika egitasmoa Artiumen
2014-06-06 13:03 MusikeaRap kontzertua baino gehiago da RapeArte, osogai asko dituan proposamena da, freestyle, grafitia, break dance, rap arabiarra eta abar. Lau hilabetez, Gasteizko 16 eta 20 urte bitarteko hamabi gaztek atondu daben egitasmoa da. Emoitzea ikusteko hitzordua: bagilak 7, 20:00etan, Artiumen. Sarrerea debalde da.
Bilboko Deustu eta San Inazio euskal musikaz beteko dira bagileko eguenetan
2014-06-04 15:35 MusikeaZikloa, folk musikea lantzen dauen Getxoko Gibelurdinek laukoteko mutilek hasiko dabe bihar, eguena, hilak 5. Jai-giroko kaleko kontzertu honi esker eta leku desbardinetatik ekarritako musika-tresnen laguntzaz, alaitasunez beteko dabe Deustuko Ramon y Cajal kalea, mundu osoko musika herrikoietan inspirautako doinuen bitartez.
Bagilaren 17an amaituko da Bilbao BBK Live jaialdiko bonuen salmentea
2014-06-04 14:51 MusikeaGero eta hurrago dago Bilbao BBK Liven bederatzigarren jaialdia. Garagarrilaren 10, 11 eta 12an izango da aurtengo hitzordua, Kobetamendin. Hiru egunetarako bonuak erosteko epea laster amaituko da, hilaren 17an hain zuzen be. 105 euro (gehi 6 euro, banaketa gastuak) balio ditu bonuak.
Jun Märkl Euskadiko Orkestra Sinfonikoko musika aholkularia izango da datorren denporaldian
2014-06-04 12:09 MusikeaMusika aholkulari izentau barri, Jun Märklek EOSen musika zuzendaritzea osotuko dau, zuzendari nagusi konbidadu izaten jarraituko dauen Andrey Boreykogaz batera.
'Ene uste makalean'
2014-05-23 10:27 MusikeaSoraluzeko Gaztelupe tabernako goiko pisuan lagunarteko barriketaldi modukoak egitea da asmoa, kulturea, euskerea, musikea, literaturea… edo beste gai orokor eta ez hain orokorren inguruan jarduteko.
Smokin' Joe Kubek eta Bnois King Getxoko Nazinoarteko Blues Jaialdian izango dira
2014-05-22 11:23 MusikeaOrain arte 15 disko grabau ditue; azkenak, Road Dogs Life izenburukoak, abesti originalak eta The Rolling Stones eta The Beatlesen bersino bana batzen ditu. Aurreko diskoan lan akustiko arrakastatsua gauzatu ondoren, oraingoan doinu elektrikoak berreskuratu ditue eta sustraietara itzuli dira, road house bluesera, hain zuzen be, erritmo rockeroagoakaz.
EOSek Miguel de Unamuno idazle bilbotarra omenduko dau eguenean
2014-05-20 18:41 MusikeaEuskadiko Orkestra Sinfonikoak idazle eta pentsalari bilbotarraren omenezko kontzertua eskainiko dau eguenean, 20:00etan, Bilboko Euskalduna jauregian. Unamunoren jaiotzearen 150. urteurrena ospatzeko, Hizkuntza Unibertsala saioa prestau dabe.
StereoSessionseko bigarren fasea abian da
2014-05-20 14:55 MusikeaSei izango dira, maiatzean bertan crowfunding kanpaineari ekingo deutsienak; helburua: behar beste diru batu, StereoSessionsetan parte hartu ahal izateko. Hautatuak izan diran taldeak ondokoak dira: Frantzeska, Pierrot, Malasiento, Arana, Aneika Ara eta Drakken.
Terence Blanchard tronpetisteak zarratuko dau 365 Jazz Bilbao zikloaren denporaldiko lehen zatia
2014-05-20 13:04 MusikeaTerence Blanchard New Orleanseko (AEB) tronpetisteak kontzertua eskainiko dau maiatzaren 27an Bilboko Campos Eliseos antzokian, eta Bilbao 700 Fundazinoak antolatutako 365 Jazz Bilbao zikloaren denporaldiko lehen zatia amaitutzat emongo dau.
Beñat Igerabidek 'Orbainak' diskoa argitaratu dau
2014-05-20 12:54 MusikeaHiru urte baino gehiago emon ditu Beñat Igerabidek Orbainak (Elkar) bere bakarkako lehenengo lana lantzen. Pop-rock estiloko hamaika kantuk osotzen dabe diskoa.
Bilboko Bele lutheria eskoleak ibilbide barria hasiko dau 2014-2015 ikasturtean
2014-05-20 11:29 MusikeaJuan Crisostomo Arriaga musika konserbatorioko Lutheria Eskoleak curriculum barriztau eta eguneratuagaz abiatuko dau hurrengo ikasturtea. Eskoleak Bele izena hartuko dau, Bilboko Euskal Lutheria Eskolea. Ikasketek hiru ikasturteko iraupena eukiko dabe, 3.000 ordu danetara.
Bilbao Orkestra Sinfonikoak 34 kontzertu eskainiko ditu hurrengo denporaldian
2014-05-19 18:22 MusikeaUrriaren 9an hasi eta bagilaren 9an amaituko da BOSen 2014-2015ko denporaldia. Danetara, 17 programa, 34 kontzertu, programa sinfoniko-koral bat, eta Gabonetako, Inauterietako eta itxiera kontzertu bi emongo ditu, eta estreinaldi bi bere bai.
Leioako Pop Rock XIV Lehiaketeak baditu finalistak
2014-05-09 15:35 MusikeaLeioako XIV. Pop Rock Lehiaketan, danetara, 78 taldek hartu dabe parte. Epaimahaiaren erabagiz, Euskerazko abestirik onena sari berezia Elbereth talde gipuzkoarrak irabazi dau, Egin bedi zure nahia kantuagaitik. Leioako Udala saria, barriz, Leioako The Hooks taldeak eroan dau.
‘Musika dibertigarria da' zikloa maiatzeko barikuetan Bilboko Barrainkuan
2014-05-09 11:45 MusikeaBilboko Barrainkuako Udaltegian, Musika dibertigarria da izeneko programea hasiko da maiatzaren 9an, barikuan. Ekimen honek zaletu guztiak gozarazoteko moduko lau kontzertu didaktiko eskainiko ditu maiatzean zehar.
The Mokers hirukoteak irabazi dau Amorebieta-Etxano, Abadiño, Durango eta Iurretako II. Maketa Lehiaketea
2014-05-07 13:53 MusikeaDanetara, 26 izan dira lehiaketearen II. edizinoan parte hartu daben taldeak. Horreetatik bederatzi pasau ziran kontzertuen bigarren fasera. Joan dan asteko barikuan kontzertua emon ebenak hiru finalistak izan ziran: The Mockers, Orion Child eta Hozten.
Rune Reilly Kølsch, Belako DJ eta DJ Lourdes Madow, maiatzeko Art After Dark saioan
2014-05-06 11:31 MusikeaHilero lez, oraingoan be Art After Dark saioa gaueko hamarretan hasi eta goizaldeko ordu batetan amaituko da. Danimarkako Rune Reilly Kølsch Destination Calabria abesti ezagunaren egileak zarratuko dau gaua. Entzuleek Guggenheimeko erakusketez be gozetako aukerea eukiko dabe.
Hamabost urteko etenaldiaren ostean, Kashbadek 'Arrakala' disko barria kaleratu dau
2014-05-05 14:50 MusikeaSorkun Rubio, Haritz Beristain, Gorka Lazkano, Gorka Sesma eta Karlos Osinaga barriro batu dira 15 urteren ostean, eta kaleratu barri dabe Arrakala (Bonberenea Ekintzak) diskoa. Daborduko hasi dira zuzenean aurkezten, hurrengo kontzertua maiatzaren 16an daukie, Tolosako Bonberenean.






















 
					 
					 
					 
					 
					 
					 
					 
					
Barria barria be ez da,ezta?
Baina ona bai! Neure gustokue behintzet! eta aire barriak bai dakaz, tradizinoa eta oraingokoagoa...
»» Xiberoots, talde barria Baga-Bigan