10 urteko etenaren ostean, Peiremans+ taldea zemendiaren 5ean itzuliko da
2015-10-01 12:57 MusikeaDiskoa argitaratu ebenetik hamar urte pasau diranean bueltan da Peiremans+; bira laburra be iragarri dabe eta kontzertuak emongo ditue Bilbo, Gasteiz, Iruñea, Donostia eta Tolosan, hain zuzen be. Datorren zemendian hasiko dira zuzenekoakaz eta Bilboko Kafe Antzokian eskainiko dabe birako lehenengo kontzertua, zemendiaren 5ean.
Aspaldi hor zehar ebilzan zurrumurruak baieztatu dira azkenean: Peiremans+ taldea barriro ikusiko dogu zuzenean eta kantu barriakaz.
Diskoa argitaratu ebenetik hamar urte pasau diranean bueltan da Peiremans+; bira laburra be iragarri dabe eta kontzertuak emongo ditue Bilbo, Gasteiz, Iruñea, Donostia eta Tolosan, hain zuzen be. Datorren zemendian hasiko dira zuzenekoakaz eta Bilboko Kafe Antzokian eskainiko dabe birako lehenengo kontzertua, zemendiaren 5ean, Izaki Gardenak taldeagaz batera. Hurrengo egunean, Gasteizen izango dira, eta, zemendiaren 7an, barriz, Iruñean dabe hitzordua.
Donostiarren txandea, ostera, zemendiaren 12an izango da, izan be, egun horretan zapalduko dabe Dabadaba aretoko eszenatokia. Hiru egun geroago, hilaren 15ean, hain zuzen, Tolosako Bonberenean joko dabe.
Berri Txarrakeko Gorka Urbizuk, Kashbad eta 4itzal taldeetan ibilitako Txikik eta Deabruak Teilatuetan eta Bide Ertzeaneko Imanol Ubedak bultzatutako taldeak bost kantuz osotutako lana kaleratu eben 2005ean, Bonberenea gaztetxeak lagunduta. Baina, diskoa argitaratu eta zuzeneko batzuk emon ostean, taldekide bakotxak bere bidea hartu eban, Peiremans+ taldeari agur esanez.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!