Crystal Fighters, Stereophonics, Richard Ashcroft eta Savages be BECen egongo dira urrian, BIME jaialdian

Bizkaie! 2015-09-15 15:07   Musikea

Bilbao International Music Experience (BIME) musika jaialdiko aurtengo kartelera batu diran azkanengo taldeen barri emon dabe antolatzaileek. Pop britainiarrak presentzia handia eukiko dau urriaren 30 eta 31n BECen egingo dan jaialdian, izan be, Stereophonics, eta Richard Ashcroft bertan izango dirala baieztau dabe. Savages taldearen post-punka entzuteko erea be egongo da, baita Zola Jesusen elektropunk gotikoa be.

Bilbao International Music Experience (BIME) musika jaialdiko aurtengo kartelera batu diran azkanengo taldeen barri emon dabe antolatzaileek. Pop britainiarrak presentzia handia eukiko dau urriaren 30 eta 31n BECen egingo dan jaialdian, izan be, Stereophonics eta Richard Ashcroft bertan izango dirala baieztau dabe. Savages taldearen post-punka entzuteko erea be egongo da, baita Zola Jesusen elektropunk gotikoa be.

Barakaldoko BEC erakustazokan egingo da BIME jaialdiaren aurtengo ekitaldia. Bonoa 64 euroan salgai dago eta zapaturako sarrera soltea 44 euroan lortu leiteke. Aurtengo kartelburua Imagine Dragons da, zale asko BECera erakarriko dituan modako taldea. Baina kartela guztiz zarratu barik egon da orain arte eta gaur emon dabe egitarau osoaren barri.

Pop britainiarrean orain dala urte batzuk nabamendu ziran Richard Ashcroft bakarlaria (The Verve taldean ibilitakoa) eta Stereophonics, 1992tik martxan dagoan taldea. Sasoi bateko arrakastea gogoan, Barakaldon egongo dira biak ala biak.

Bien bitartean, Savages taldeak gaur eguneko doinuak ekarriko ditu. Post-punkaren arloan nabarmentzen da. Bestalde, Zola Jesusen elektropop gotikoa be BIMEn entzun ahal izango da. Crystal Fighters, Los Planetas, Villagers eta Kakkmaddafakka be BECen egongo dirala aurreratu dabe.

Gaur jakinarazotako taldeez ganera, zerrenda zabala osotu dabe BIMEko antolatzaileek urriko hitzordurako. Besteak beste, Imagine Dragons, Mamba Beat, Benjamin Clementine, Supersubmarina, Michael Kiwanuka eta Everything Everything Barakaldon egongo dira. Era berean, urri amaieran, bestelako topaketa eta jarduera osogarriak antolatu ditue BIMEren inguruan, Bizkaiko musika-industria bultzatu eta kanpoko eragileakaz hartu-emona zabaltzeko.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu