The Abercrombie Quartet 365 Jazz Bilbao zikloan

Bizkaie! 2015-09-30 12:47   Musikea

Bilbao 700 Fundazioak antolatzen dauen 365 Jazz Bilbao zikloaren aretoetako zortzigarren denporaldia urriaren 6an hasiko da Bilboko Alkarte Filarmonikoan, 20:00etan, jazzaren munduan urte piloa daroazan laukote bategaz: The Abercrombie Quartet taldeagaz, hain zuzen be. Antolatzaileek jakinarazo dabenez, New Yorkeko semea dan John Abercrombie da taldeko liderra.

EH Sona jaialdiak euskal musikea ezagutzera emongo dau Katalunian

Bizkaie! 2015-09-30 10:22   Musikea

Euskal doinuak Bartzelonara eroaten dituan ekimenak 18. edizinoa beteko dau aurten. Urriaren 30etik zemendiaren 27ra egingo dabe EH Sona jaialdia. Bertoko musika-talde eta bakarlariak ez eze, euskal gastronomia eta ohiturak be eroango ditue Kataluniara. Besteak beste, Oskorri egongo da EH Sonan, despedidako birearen barruan.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Musikea, ikuskizunak eta proiekzinoak egongo dira urriaren 9tik 14ra, Bermeoko Mareak jaialdian

Bizkaie! 2015-09-29 11:53   Musikea

Aurten lehenengoz antolatuko dabe Mareak jaialdia Bermeon, urriaren 9tik 14ra. Batez be, kontzertu musikalak dagoz egitarauan, baina bestelako ekintzak be programau ditue, esate baterako, ipuin kontalariak eta proiekzinoak. Guztira, sei ekitaldi. Bermeoko areto, kulturgune eta museoetan izango dira ikuskizunak eta kontzertuetako bat Aita Guria baleontzian izango da.

Urriaren 2an aurkeztuko dau 2ZIO taldeak disko barria

Bizkaie! 2015-09-29 10:46   Musikea

Rap erako musikea egiten dabil 2ZIO hirukotea 2010etik eta euren ibilbidean beste pausu bat egin dabe orain. Bideak izeneko diskoa plazaratu dabe eta urriaren 2an, barikua, aurkeztuko dabe Donibane Lohizuneko kontzertuan. Gero, Donapaleu, Bilbo, Iruñea, Tolosa eta beste leku askotan joko dabe. Euskerea eta rapa buztartzea da euren helburu nagusia.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Bilboko Orkestra Sinfonikoak Sorian joko dau barikuan eta zapatuan

Bizkaie! 2015-09-25 10:28   Musikea

Soriako Musika Udazkena izeneko jaialdian joteko gonbidapena jaso dau BOSek eta kontzertu bi eskainiko ditu Gaztelako uri haretan, bata barikuan eta bestea zapatuan. Emonaldi bakotxerako errepetorioa desbardina da. Karl Sollak izango da zuzendari. Ibilbide luzeko jaialdia da Soriakoa eta BOSek berak aurretik be parte hartu izan dau inoz.

Xabier de Felipe biolinista bilbotar gazteak Barakaldo Antzokian eta Madrilgo Auditorio Nazionalean joko dau

Bizkaie! 2015-09-24 18:20   Musikea

Barakaldoko emonaldia, bere ohiko pianista Arrate Monasteriok lagunduta, urriaren 18an, domekan, arratsaldeko 19:00etan izango da eta Franck, Lutoslawski, Beethoven, Ysaye eta Fallaren obrak joko ditue. Sarrerak, 10 euroan, salgai dagoz honezkero barakaldoko antzokian bertan edota www.ticket.kutxabank.es webgunean.

Banden Lehia abian ipini dau Azkue Fundazinoak, musika-talde barrien bila

Bizkaie! 2015-09-24 13:53   Musikea

Interneteko euskal musika-talde amateurrik entzutetsuena saritzea da Banden Lehiaren helburua, Azkue Fundazinoak azaldu dauenez. Banden Lehiaren zazpigarren ekitaldi honek barritasun ugari ekarriko ditu ganera, formatu, diseinu eta webguneari jagokonez. Finala zemendiaren 27an izango da eta twitter bidez emon ahal izango da irabazlea aukeratzeko botua.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Verdi eta Pucciniri eskainitako saioa, martitzenean Arriaga Antzokian

Bizkaie! 2015-09-21 13:07   Musikea

Andeka Gorrotxategi tenorearen eta Carmen Solis sopranoaren ahotsean entzun ahal izango dira konpositore italiar bien aria ezagunenetako batzuk, Bilboko Arriaga Antzokian antolatu daben emonaldi berezi horretan. Ruben Fernandez Agirre maisuak lagunduko deutse pianoan. Irailaren 22an, martitzena, egingo dabe saioa. Historiako konpositore handienetako bi omentzea da asmoa eta operako artista gazteen talentua erakustea.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Art After Dark saioak irailaren 25ean itzuliko dira Guggenheim Bilbao Museora

Bizkaie! 2015-09-17 18:03   Musikea

Art After Dark saioak irailaren 25ean itzuliko dira Guggenheim Bilbao Museora, Jonny White kanadarrak (Art Department) 00:00etatik aurrera eskainiko dauen kontzertuagaz. Aurretik, barriz, DJ Frontside eta Blackboard Jungle artistakaz be gozetako aukerea izango da. 

Euskal kantu tradizionalak protagonista irailaren 26an, Bilbo Kantuan jaialdian

Bizkaie! 2015-09-17 13:29   Musikea

Abeslariak, jantzariak eta musikariak batuko dira hilaren 26an Bilboko Euskalduna Jauregian, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta ETBren ekimen barrian. Euskal kantutegi tradizionaleko kantuak zabaldu eta danen artean kantetea da asmoa, euskal ondarearen parte horri bultzadea emoteko. Artista ezagunak egongo dira oholtzan, esate baterako Gatibuko Alex Sardui, Korrontziko Agus Barandiaran, Biotz Alai abesbatza, Andra Mari jantza taldea eta Bilboko Koral Alkarteko umeak.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Disko barria zemendian plazaratu baino lehen kontzertu partidea iragarri dau Mikel Urdangarinek

Bizkaie! 2015-09-17 11:52   Musikea

Abendura bitartean, 11 kontzertu emongo ditu Mikel Urdangarinek. Irailaren 26an, Berrizen ekingo deutso udagoieneko eta neguko bireari eta abenduaren 19an, disko barria aurkeztuko dau zuzenean Getxon.

‘Dantza Gurea’, Idurre Azkueren eta Joseba Irazokiren ikuskizun barria, Sopelan aurrestreinauko dabe

Bizkaie! 2015-09-16 14:02   Musikea

Dantza Gurea, Sopelako Kurtzio kultur etxean ikusi ahal izango da datorren zapatuan, irailaren 19an, 20:00etan. Sarrerak kultur etxean eskuratu daitekez, 3 euroan.

Bilbo Uria pop-rock lehiaketako kontzertuak eguenean hasiko dira

Bizkaie! 2015-09-16 10:07   Musikea

Ohiko moduan, Bilborock aretoak hartuko ditu emonaldi guztiak. Irailean hasi eta zemendiko finalera arte, pop, rock eta joera barriak estiloetako musikea egiten daben talde gazteen mailea ezagutu ahal izango dabe zaleek; taldeek, aldiz, euren burua ezagutzera emoteko eta sariren bat lortzeko aukerea. Lehenengo kontzertua irailaren 17an, egunena, izango da, iluntzeko 20:00etan.

Crystal Fighters, Stereophonics, Richard Ashcroft eta Savages be BECen egongo dira urrian, BIME jaialdian

Bizkaie! 2015-09-15 15:07   Musikea

Bilbao International Music Experience (BIME) musika jaialdiko aurtengo kartelera batu diran azkanengo taldeen barri emon dabe antolatzaileek. Pop britainiarrak presentzia handia eukiko dau urriaren 30 eta 31n BECen egingo dan jaialdian, izan be, Stereophonics, eta Richard Ashcroft bertan izango dirala baieztau dabe. Savages taldearen post-punka entzuteko erea be egongo da, baita Zola Jesusen elektropunk gotikoa be.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Ruper Ordorika oñatiarrak ekingo deutso VI. Izar & Star zikloari

Bizkaie! 2015-09-10 14:03   Musikea

Ruper Ordorikak Izar & Star emonaldien seigarren edizinoari ekingo deutso datorren irailaren 25ean. Bilboko Campos Eliseos antzokiaren areto nagusian emongo dau kontzertua oñatiarrak eta Lou Reed, Bod Dylan eta Georges Brassensen abestiak kantauko ditu.

Inpernuko Poza Trikitixearen XIII. Jardunaldietan tonalidadeak aztertuko ditue

Bizkaie! 2015-09-09 17:46   Musikea

Euskal Herriko Trikitixa Alkarteak Inpernuko Poza Trikitixearen Jardunaldien 13. edizinoa antolatu dau, eta trikitixea joteko lehengo eta oraingo tonalidade desbardinak izango ditue aztergai. Jardunaldiotan berbaldi bat eta mahai-inguru bat izango dira, Donostian, eguenean eta barikuan, irailaren 10ean eta 11n.

Arabako XXXIII. Antxinako Musika Asteak lau kontzertu eskainiko ditu

Bizkaie! 2015-09-07 15:36   Musikea

Arabako XXXIII. Antxinako Musika Astea Gasteizko Santa Maria katedralean izango da martitzenetik barikura (8tik 11ra) bitartean eta lau kontzertu eskainiko ditu. Emonaldi bakotxerako 630 sarrera eskuragarri dagoz, doban, katedralean bertan, 17:00etatik aurrera.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

'Zinema Musikea' Donostiako Belodromoan

Bizkaie! 2015-09-03 15:11   Musikea

Donostiako 63. Zinemaldiaren harian, Euskadiko Orkestra Sinfonikoak eta SGAE Fundazinoak filmetako musika emonaldia aurkeztu dabe gaur. Zinema Musikea ekimena Belodromoan izango da, irailaren 19an, zapatuan, eguerdiko 12:00etan, eta ez Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren egoitzan, aurreko bi urteetan izan dan legez.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

'Una Ría con Duende' topaketa flamenkoetan kontzertuak eta tailerrak izango dira Bilbon

Bizkaie! 2015-09-03 10:30   Musikea

Bilbo aire eta erritmo flamenkoz beteko da hamargarren urtez jarraian, Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak Una Ría con Duende topaketa flamenkoak hasiko baititu zapatuan, irailaren 5ean, Ibaiondo barrutian. Irail osoan zehar, kontzertuak eta prestakuntza tailerrak eskainiko ditu denpora laburrean gure uriko kultur hitzordu nagusien artean finkatzea lortu dauen hitzorduak, Bilboko Udalak jakinarazo dauenez.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Taylor Swift, MTV Video Music Awards sarietan irabazle

Bizkaie! 2015-08-31 12:45   Musikea

Taylor Swift izan da irabazle nagusia MTV Video Music Awards sarietan. Abeslari estadubatuarrak urteko bideo onenaren saria jaso dau, Bad Blood bideoklipari esker; horrezaz gan, pop bideo onenaren eta emakumezkoen bideo onenaren sariak be jaso ditu.