Aiama Quartet, Federico Nathan Quinte eta Maciek Wojcieszuk Quintet Bermeoko XVIII. Jazzaldian
2015-06-12 15:41 MusikeaBermeoko XVIII. Jazzaldiak garagarrilaren 1etik 3ra hiru kontzertu eta jam session bat eskainiko ditu. Aurten Jazzber jaialdi honetan Amaia Izarzugaza bermeotarra buru dauen Aiama laukoteak, Uruguayko erritmoak nagusi dituan Federico Nathan boskoteak eta Maciek Wojcieszuk boskoteak parte hartuko dabe. Kontzertu guztiak Kafe Antzokian izango dira 20:30ean eta sarrerea doban izango da.
Ruede Hagelstein, Berlingo gaur egungo azpikulturearen eredu, Bilbon izango da Art After Dark ekimenaren barruan
2015-06-12 10:21 MusikeaRuede Hagelsteinen musika elektronikoagaz emongo jako amaierea denporaldi honetako Art After Dark egitarauari. Hagelstein Guggenheim Bilbao Museoko Atrioan izango da bagilaren 12an, gauerditik aurrera. Berlingo underground azpikulturearen liderretako bat da.
Bilboko Udal Musika Bandeak 120 urte egin ditu asteon
2015-06-11 18:35 Musikea1895eko bagilaren 9an, José Sainz Basaberen zuzendaritzapean, Bilboko Udalaren Musika Bandeak bere lehenengo kontzertua emon eban Arenalean. Ordutik Bilboko leku enblematiko hori Bandearen ohiko eszenatokietako bat izan da.
Euskal Herriko Musika Bulegoa martxan
2015-06-10 17:22 MusikeaErakunde barriaren helburuen artean dagoz, sektorearen eta honen zerbitzuen alkargune izango dan espazio bat eregitea, eta euskal musikearen kalidadezko irudia proiektauko dauen marka bat sortzea. Horreez gan, sektorearen intereseko ekintza eta proiektuak garatzeko aukerea eskainiko dauen tresna eta zerbitzu publikoa, kulturala eta edegia izateko bokazinoagaz jaio da proiektua.
Enrike Solinísen Euskal Barrokensenble Jordi Savallen zigiluagaz CD bat argitaratzen dauen kanpoko lehen taldea da
2015-06-10 13:54 MusikeaEnrike Solinísen Euskal Barrokensemble, Alia Vox zigiluak osotzen dauen musika historizismoaren Olinpoan sartzeko ohorea dauen lehenengo taldea da, eta hori oso aurrerapausu garrantzitsua da bere ibilbidean. Euskel Antiqva-El Legado musical del País Vasco izenburuko diskoak 23 pieza jasoten ditu, gehienak XV. eta XVI. mendeetakoak.
Berri Txarrak eta Rise Against alkarregaz egongo dira BECen urrian
2015-06-10 11:12 MusikeaBerri Txarrak talde nafarrak Barakaldoko Bilbao Eshibition Centre erakustazokan kontzertua emongo dau urriaren 4an, Rise Against estadubatuarrek konbidauta. Kontzertua ikusteko lehenengo 3.000 sarreren salneurria 36 eurokoa izango da.
I. Batera Rock Eguna ospatuko da Bermeon datorren zapatuan
2015-06-09 12:39 MusikeaNuntxaku Kultur Elkarteak, Beleza Malandra Ateneo Kulturalak eta Bermeoko Kafe Antzokiak I. Batera Rock Eguna antolatu dabe datorren zapaturako, bagilaren 13rako, Trigger Travis, El Desvän del Macho, Perlak, Villapellejos, Capitán Entresijos, Los Amantes eta Fabuloso Combo Espectro taldeakaz.
Jazzeuskadi aplikazinoari esker, musikearen eta turismoaren ganeko informazino guztia jasoko dogu
2015-06-04 15:12 MusikeaAurten Jazzeuskadi aplikazinoaren sorrerea nabarmendu behar da. Bertan jazzaldien ganeko programazinoa azaltzen da; Euskadin joko dauen musikari bakotxaren ganeko informazinoa egunaren arabera eta turismo-informazino osagarria. Google Play-n deskargau daiteke.
Euskal Ilustrazinoaren sasoiko doinuak disko baten batu ditu Khantoria hirukoteak
2015-06-03 15:30 MusikeaXVIII. mendearen amaieran eta XIX.aren hasieran Euskal Herrian idatzitako ganbera-musikearen partiturarik ez da gorde, baina sormen handiko sasoia izan zala badakie adituek. Hortik abiatuta, Khantoriako musikariek euskal Ilustrazinoaren sasoiko klaberako partiturak hartu, biolinerako zein biolarako zatiak gehitu eta orduko ganbera-musikearen doinuen parekoak sortu ditue.
Gatikako Noizean Behin taldeak 'Oinutsik' diskoa kaleratu barri dau
2015-06-02 13:01 MusikeaUrteotan sortutako bederatzi kantaren moldaketa sasi akustikoa batu dau Noizean Behin taldeak Oinutsik laugarren diskoan. Hitzik ez dago, Lerro zuzenak, Hariak, Saiak biraka, Inertzia, Puzzle, Bide berdeetatik, Bihar eta Zurekin banago dira Gatikako taldeak aukeratu dituan abestiak. Diskoaren kopia gitxi batzuk argitaratu ditue, eta hemen dago entzungai, debalde.
Jazz musikea, rocka, klasikoa edo herrikoia, 'Euskerazko musika lehen(a)' zikloan
2015-06-02 11:20 MusikeaKontzertuak bagileko eguen guztietan izango dira, Deustuako eta San Inazioko hainbat eszenatokitan. Jazz musikatik rock-era, klasikoa edo herrikoia… Danak dauka bere lekua bagilaren 4an, 11n, 18an (eta 19an) eta 25ean egingo diran dobako kontzertu horreetan.
Xoriñoak Kaloian Iruñeko laukoteak lehenengo diskoa atera dau
2015-05-29 11:49 MusikeaBerrizko Lorentzo Records estudioan grabau eben urtarrilean Enekok, Mikelek, Julenek eta Iñakik euren lenengo diskoa dan Xoriñoak Kaloian. Musika estilo desbardinetatik etorri arren, metalak batu ditu proiektu honetan. Xoriñoak Kaloian taldea zuzenean joteko gogotsu dago.
Makala Jazz Funk Bandek 'Xake!' diskoa zuzenean aurkeztuko dau gaur Bilboko Kafe Antzokian
2015-05-28 11:33 MusikeaJazza eta rhythm’n’rlues doinuak ekarriko ditu Makala Jazz Funk Band talde zarauztarrak gaur, 21:30etik aurrera, Bilboko Kafe Antzokiko eszenatokira. 50 eta 60. hamarkadako musikea abiapuntu, 70.eko groove funk eta disco souleraino eroango ditu entzuleak Mikel Unzurrunzaga Makala musikari eta DJaren taldeak.
Elustondo neba-arrebek euren lehenengo diskoa kaleratu dabe
2015-05-25 18:35 MusikeaAgurtzane eta Jon Elustondo neba-arreba legazpiarrek makina bat urte daroe trikitia joten, baina orain arte ez dabe diskorik grabau. Zaleek behin eta barriz diskoa eskatu ostean erabagi dabe hamalau kantako Elustondo grabetea, Elkar etxeagaz. Bagilaren 13an, Elgoibarren joko dabe, eta 14an, Aisterrazun.
Ziortzako Kontzertuak maiatzaren 30etik bagilaren 7ra bitartean egingo ditue, kolegiatan
2015-05-22 15:01 MusikeaKantua, eleiz musikea eta antxinako doinuak ezagutzeko aukerea emongo dau beste behin Ziortzako Kontzertuak zikloak, Oiz mendiaren magalean dagoan kolegiata ospetsuan. Aurten, 27. ekitaldia beteko dau ekimenak. Maiatzaren 30ean hasita, Algarabia, Ismael Fernandez de la Cuestaren gregorianoen taldea, Los Tonos Humanos eta Zenarruzako Kamerata entzun ahal izango dira.
Hira taldeak 'V' bosgarren diskoa plazaratu dau
2015-05-22 11:55 MusikeaHamabost urteko ibilbidea dauka Hira laukoteak, eta orain euren bosgarren diskoa dan V izenekoa aurkeztu barri dabe. Eurek produzidutakoa da, baina Elkar etxearen laguntzinoa euki dabe. Hamaika kanta ditu diskoak, eta rock amerikarra da nagusi.
X. Haizetara berezia izango da bere lehen bederatzi irabazleakaz
2015-05-20 15:51 MusikeaBagilaren 19tik 21era, Amorebieta-Etxanoko X. Kaleko Musikearen Nazioarteko Jaialdian, aurreko ekitaldietan lez, aurten be alkarren arteko lehian ibiliko dira banda parte-hartzaileak. Halan da be, hamargarren edizinoa izanik, jaialdiari ikutu berezia emon gura izan deutsie antolatzaileek, eta aurreko urteetan irabazle izandako bandek hartuko dabe parte aurten.
Miguel Salvadorrek 'Código' bere hirugarren diskoa aurkeztu dau
2015-05-20 15:47 MusikeaGitarra-jole bilbotarrak zortzi kantako disko oso lasaia eta erraz entzutekoa kaleratu dau, Código, Gaztelupeko Hotsak diskoetxearen Errabal zigilupean. Javier Alzola saxo-jolea, Hasier Oleagaz bateria eta Jon Piris kontrabaju-jolea izan ditu lagun proiektu barrian.
Bilboko Udal Musika Bandeak udabarriko kontzertu denporaldiari ekingo deutso maiatzaren 22an
2015-05-20 11:55 MusikeaAtrilean txandaka jardungo dabe zuzendariek; José Rafael Pascual Vilaplana Bandako zuzendari titularrak (maiatzaren 29an eta bagilarten 19an), lehenengo aldiz zuzenduko dau Bandea Arenaleko Kioskoan; Iñaki Urkizu zuzendariordeak (maiatzaren 22an eta bagilaren 12an) eta Miguel Romea zuzendari konbidauak (bagilaren 5ean). Maila handiko hiru batuta, Bilboko Bandea osotzen daben 45 musika-jotzaile baino gehiago zuzentzeko.
Bizkaiko Trikitixa Eguna bagilaren 6an izango da Portugaleten
2015-05-19 13:01 MusikeaBazkarian izena emoteko sartu 12 euro Bizkaiko Trikitixa Alkarteko kontu korrontean izen-abizenak adierazota: 2095 0022 009105970729. Bazkarirako txartelak erosteko azken eguna bagilaren 3a izango da. Informazino gehiago: bizkaia@trikitixa.net e-posta, www.bizkaikotrikitixaelkartea.com webgunea zein 665 716 390 telefono zenbakia erabilita.






















Barria barria be ez da,ezta?
Baina ona bai! Neure gustokue behintzet! eta aire barriak bai dakaz, tradizinoa eta oraingokoagoa...
»» Xiberoots, talde barria Baga-Bigan