The Long Ryders, The James Hunter Six eta WAS egongo dira Basauriko MAZ jaialdian
2016-02-08 14:36 MusikeaBasauriko Udalak eta Social Antzokiak antolatu dabe, aurten bosgarrenez, MAZ jaiadia. Apirilaren 29tik maiatzaren 7ra bitartean, bertoko eta atzerriko talde ezagun ugari batuko dira, tartean The Long Ryders, The James Hunter Six eta Dan Stuart. Euskal taldeen artean, WAS egongo da, lehen We Are Standard zana.
Basauriko Udalak eta Social Antzokiak antolatu dabe, aurten bosgarrenez, MAZ jaiadia. Apirilaren 29tik maiatzaren 7ra bitartean, bertoko eta atzerriko talde ezagun ugari batuko dira, tartean The Long Ryders, The James Hunter Six eta Dan Stuart. Euskal taldeen artean, WAS egongo da, lehen We Are Standard zana.
Asteburu biko programazinoa dakar MAZ Basaurik aurten. Kontzertuak ez eze, familia guztiarentzako ikuskizunak egongo dira, musikeagaz lotutakoak. Holan, apirilaren 30ean, TxikiMAZ hasiko da. Besteak beste, programazino horren barruan, Txiki Txiki Rock antzezlana egongo da, euskeraz. ZineMAZ zikloan, ostera, zinea eta musikea buztartuko ditue, baina horko egitarauaren barri aurrerago emongo dabe.
Emonaldietako batzuk kalean izango dira eta, modu horretara, Basauriko herritar eta bisitari guztiek musika eskaintza oparoagaz disfrutau ahal izango dabe. Beste emonaldi batzuk Social Antzokian izango dira. Esate baterako, WAS bizkaitarrek maiatzaren 6an joko dabe areto horretan eta euren disko barria aurkezteko aprobetxauko dabe hitzordua.
Kaleko emonaldiak dobakoak izango dira eta areto barruan egin beharrekoetarako, prezio merkeak ipintea erabagi dabe antolatzaileek. Zezeilaren 11n hasiko dira sarrerak saltzen, 10 euroan. Emonaldi guztietarako bonoa be atarako dabe, 25 euroan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!