Music Box Festibala bueltan da, Is Tropical eta Las Tea Party Dj's taldeakaz

Bizkaie! 2015-08-31 12:08   Musikea

Udea amaitzeko gitxi falta bada be, hemen da barriro be Music Box Festibala 2016a heldu aurretik izango dan hirugarren eta azken kontzertuagaz. Is Tropical britainiarrek eta Las Tea Party Dj's getxotarrek hitzordu ederra atondu dabe Donostiako portura hurreratu eta parte hartu nahi daben guztientzat.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Oskorriren despedidea eta nazinoarteko musikariak, aurtengo Getxo Folk jaialdian

Bizkaie! 2015-08-27 10:06   Musikea

Irailaren 3tik 6ra egingo dabe Getxo Folk jaialdiaren 31. ekitaldia. Aurtengo kontzertu nabarmenen artean, Oskorriren emonaldia aitatu behar da, 45 urte eta gero talde horrek agur esango dauelako. Despedidako biran, Getxon egongo dira hilaren 6an. Ganera, Estrella Morente, Goran Bregovic eta Gwendal be Getxon egongo dira. Kaleko banden desfileak eta aniztasuna bultzatzeko jarduerak be egongo dira, jaialdiko antolatzaileek aurreratu dabenez.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Los Carniceros del Norte eta Toni Metralla y los Antibalas taldeak Kafe Antzokian

Bizkaie! 2015-08-26 10:32   Musikea

Los Carniceros del Norte eta Toni Metralla y los Antibalas taldeek Bilboko Kafe Antzokian kontzertua eskainiko dabe eguaztenean, abuztuaren 26an, Aste Nagusiko programazinoaren barruan. Kontzertua 23:00etan hasiko da eta sarrerea dobanekoa izango da.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

EH Sona 2015 jaialdiko protagonistak sare sozialetan lehiaketa baten bitartez ezagutuko dira

Bizkaie! 2015-08-25 14:50   Musikea

Urtero Euskal Etxeak antolatzen dauen Bartzelonako euskal musika jaialdiak 18 urte egingo ditu aurten. Ospatzeko, Euskal Etxeak ezusteko eta proposamen ugari antolatu ditu eta aurtengo edizinoan parte hartuko daben taldeak ezagutzeko konbita egin dau sare sozialen bidez egingo dan lehiaketa baten bitartez.

Inoren Ero Ni eta Fuzz taldeek Bilboko Kafe Antzokian kontzertua eskainiko dabe gaur

Bizkaie! 2015-08-25 10:43   Musikea

Fuzz talde estadubatuarrak Kafe Antzokian joko dau abuztuaren 25ean, Aste Nagusiko programazinoaren barruan. Ty Segall musikariak zuzentzen dauen bandeak eskainiko dauen kontzertu hau bakarra izango da Euskal Herri osoan.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Bilboko Udal Musika Bandeak zortzi kontzertu berezi eskainiko ditu Aste Nagusian

Bizkaie! 2015-08-20 10:00   Musikea

Urteroko hitzorduari ez deutso huts egingo Bilboko Udal Musika Bandeak eta abuztuaren 23tik 30era zortzi kontzertu emongo ditue. Arenaleko kioskoan izango dira saioak, Bilboko jaietako erdigunean beraz. Euskal musikea, pasodobleak, zartzuelak, operetak eta soinu bandak joko ditue, besteak beste. Iñaki Urkizu ibiliko da zuzendari, Miguel Romea eta Juan Jose Ocon zuzendari konbidaduakaz batera.

Rise To Fall bizkaitarrek kontzertua eskainiko dabe Bilbon zapatuan

Bizkaie! 2015-08-19 10:31   Musikea

Rise To Fall bizkaitarrek eta Knives taldeek kontzertua eskainiko dabe Bilboko Kafe Antzokian datorren zapatuan, hilaren 22an, 23:00etan. Sarrerea dobakoa izango da, eta ateak eta txarteldegia 22:30ean zabalduko dira. Holan, Aste Nagusiko kontzertu bolada barria hasiko da Kafe Antzokian.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Datorren urteko Bilbao BBK Live garagarrilaren 7tik 9ra egingo da

Bizkaie! 2015-08-17 15:23   Musikea

Hilabete baino ez da pasau aurtengo BBK Live musika jaialdia amaitu zala baina dagoeneko datorren urteko edizinoaren ganekoak argitzen hasi dira antolatzaileak. Oraingoz, garagarrilaren 7, 8 eta 9an egingo dala aurreratu dabe, ohiko moduan Kobetako landetan. Ganera, abuztuaren 20an, eguena, hiru egunetarako bonuak salgai ipiniko ditue.

Mundaka Festival datorren urtean barriro egingo dala aurreratu dabe antolatzaileek

Bizkaie! 2015-08-11 09:59   Musikea

Aurten lehenengoz eratu dabe musikearen, gastronomiaren eta surfaren inguruko jaialdi hori Mundakan. Abuztuaren 1ean amaitu zan lehenengo edizinoa eta, erabagiak hotz-hotzean hartzera itxaron barik, antolatzaileek iragarri dabe 2016an barriro egingo dabela Mundaka Festival. Izan be, aurtengo topaketeak ipinitako helburu guztiak bete dituala uste dabe eta gogotsu dagoz proiektuagaz aurrera egiteko.

Urdufolk jaialdiaren hirugarren ekitaldia egingo dabe irailaren 4an eta 5ean

Bizkaie! 2015-08-06 18:00   Musikea

Antolatzaileek jakitera emon dabenez, talde finalistak aukeratzeko prozesua martxan euki dabe bagiletik. Dagoeneko, aukeratu ditue irailean Urduñako eszenatokian joko daben hiru taldeak: Lochlainn, Klof eta Angela Furquet. Urdufolk nazinoarteko lehiaketea irabazteko lehiatuko dira. Ganera, Alboka 2.1 eta Gabacho Maroconnection taldeek be emonaldi berezia eskainiko dabe jaialdiaren barruan.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Pozalaguako kobazuloa musikaz beteko dabe barikuan eta zapatuan

Bizkaie! 2015-08-06 14:01   Musikea

Bost urteko etenaren ostean, barriro antolatu dabe aurten Pozalaguako Musika Jaialdia, Karrantzan. Barikuan, Kepa Junkeraren emonaldiagaz ekingo deutsie. Zapatuan, abesbatza eta kantariak batuko ditue, 120 ahots guztira. Pozalaguako kobazuloaren alboko landan egingo dira kontzertuak, aire zabalean. Karrantzako Udalaren asmoa, turismoa bizibarritzea eta inguruko eskaintza kulturala aberastea da.

Bilbao Orkestra Sinfonikoak udako birea hasiko dau Bizkaiko herrietatik

Bizkaie! 2015-08-06 11:17   Musikea

Orkestra horren musikea herrialdeko baztar guztietara eroateko asmoz, zazpi kontzertu eskainiko ditu BOSek abuztuan eta irailean Bizkaiko beste horrenbeste herritan, 'Kontzertuak Bizkaian' izenburupean. Barikuan, hilak 7, izango da lehenengo emonaldia, Bermeon. Bizkaiko Foru Aldundiagaz alkarlanean abian ipinitako bira honegaz, musikea bizkaitar guztiei hurreratu nahi deutsie.

Bermeon, Musika Astea egingo dabe, abuztuaren 7ra arte

Bizkaie! 2015-07-28 12:44   Musikea

Guztira, sei musika emonaldi programau ditue Bermeoko Nazinoarteko Musika Astean, Udalak azaldu dauenez. Estilo askotako eskaintzea izango da, Benito Lertxundik zapatuan, abuztuak 1, emongo dauen kontzertutik hasi eta hilaren 7an Bilboko Orkestra Sinfonikoak emongo daueneraino. Era berean, aitagarria da, hitzordua 30. ekitaldira helduko dala aurten.

Musikea, gastronomia eta Surfa, Mundaka Festivalen oinarriak

Bizkaie! 2015-07-27 10:35   Musikea

Garagarrilaren 30etik abuztuaren 1era egingo da, lehenengo aldiz, Mundaka Festival. Antolatzaileek egitarau mardula preparau dabe eta 4.000 bisitari espero ditue. Batez be, kontzertuak eta gastronomiagaz lotutako ekitaldiak dagoz egitarauan baina, Mundakaren nortasuna gogoan hartuta, surfak eta hondartzeak be protagonismoa eukiko dabe. Santa Katalinan, Talaian eta hondartza inguruetan egingo ditue jarduera gehienak.

Kontzertu piloa gaur Donostian, Jazzaldiko hirugarren egunean

Bizkaie! 2015-07-24 10:18   Musikea

Indar betean dator gaur, barikua, Donostiako Jazzaldia, eguneko programea kontzertu piloagaz beteta. Jamie Cullumek azkanengo emonaldia eskainiko dau aurtengoz, Iñaki Salvador Quartetegaz oraingoan (sarrerak agortu egin dira). Javier Araña, Benny Golson Quartet, Julia Biel, Sky Beats eta beste asko be izango dira gaur jazz jaialdian.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Donostiako Jazzaldia abiadea hartzen doa

Bizkaie! 2015-07-23 10:07   Musikea

Atzoko hasierako egunaren ostean, gaur, eguena, egitarau bete-betea dakar Donostiako Jazzaldiaren 50. edizinoak. Arratsaldean eta iluntzean gehienbat, gustu guztietarako eskaintzea egongo da. Jamie Cullum Kursaalen eta Silvia Perez Cruz Trinidade plazan ikusteko sarrerak agortu egin dira dagoeneko.

Hora 13 talde bizkaitarrak lehenengo diskoa argitaratu dau

Bizkaie! 2015-07-22 10:33   Musikea

'Anocheció' izeneko lana da taldearen lehenengo disko luzea. Taldekideek azaldu dabenez, definiduten gatxa da bertan batu daben musikea. Euren esentzia eta kolorea ipinten ahalegindu dira. Hora 13 taldearen izenari erreferentzia eginaz, erlojuari bueltea emon eta denporea geratzea da euren asmoa, entzulea atrapetako.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Jamie Cullum ospetsua DJ lanean, Donostiako Jazzaldiari ekiteko

Bizkaie! 2015-07-21 11:41   Musikea

Hilaren 22tik 26ra egingo da aurten Donostiako Jazzaldia. Dagoeneko 50 edizino bete ditu jazzari eskeinitako jaialdi horrek eta, hortaz, proposamen bereziak dakarz oraingoan. Esate baterako, eguaztenean, lehenengo egunean bertan, Jamie Cullum DJ lanean entzun ahal izango dogu.

 

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Operearen historiari errepaso egingo deutsie Euskalduna Jauregian, urrian

Bizkaie! 2015-07-21 10:15   Musikea

Mundu guztitik birea egin baino lehen, Bilbora helduko da 'Gran Antologia de la Opera' lana. Hiru ordu baino gehiagoko produkzino horretan, operearen historian ospea lortu daben 38 operatako zatiak entzun leitekez. Generoaren historiari errepasoa egitea da obrearen helburua. Jose Luis Moreno produktorea dago egitasmoaren atzean.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Van Morrison musikari irlandarrak Bilbon joko dau zemendian

Bizkaie! 2015-07-20 16:53   Musikea

Last Tour International enpreseak iragarri dauenez, zemendiaren 11n Bilbon joko dau Van Morrisonek, mundu guztian egiten dabilen birearen barruan. Euskalduna Jauregian izango da hitzordua.