China Moses eta BOS, '365 Jazz Bilbao' zikloari amaierea emoteko
2015-11-19 11:07 MusikeaBilbao 700 Fundazinoak antolatzen dauen 365 Jazz Bilbao zikloaren zortzigarren edizinoa amaitzear dago. Eta amaierea bikaina izango da: gaur, hilak 19 eta bihar, mundu osoan ezaguna dan China Moses Euskalduna Jauregian izango dogu arratsaldeko 19:30ean, Bilbao Orkestra Sinfonikoagaz, Erik Nielsenen zuzendaritzapean.
Bilbao 700 Fundazinoak antolatzen dauen 365 Jazz Bilbao zikloaren zortzigarren edizinoa amaitzear dago. Eta amaierea bikaina izango da: gaur, hilak 19 eta bihar, mundu osoan ezaguna dan China Moses Euskalduna Jauregian izango dogu arratsaldeko 19:30ean, Bilbao Orkestra Sinfonikoagaz, Erik Nielsenen zuzendaritzapean.
Kaliforniako abeslariak bere uniberso musikal propioa sortu dau bere eraginak (gospeletik soulera) jazz klasikoaren eta bluesaren zertzeladakaz nahastauta. Sarritan agertzen da telebistan eta irratiko programetan eta nortasun handiko abeslaria da. Estilo ugari menperatzen ditu eta nabarmentzekoa da estilo horreetara egokitzeko daukan gaitasuna. Eszenaratze dotore eta zaindu bategaz, artista honek abeslari klasikoak eta modernoak miresten dituala onartzen dau.
2015eko edizinoaren lehen zatia, zezeiletik bagilera, izen handiz betetako kartelagaz etorri zan. Denporaldia zabaldu eben Zara McFarlane abeslari ingelesak, Tony Allen baterista afrobeatak, Manu Katché perkusionista eta konpositore frantziarrak, Jane Monheit abeslari estadubatuarrak eta Christian McBride Philadelphiako baxu-jole birtuosoak. Denporaldiaren bigarren zatia urriaren 6an hasi zan eta Bilbora etorri zan John Abercrombie tronpeta-jotzaile estadubatuarra; egunotan, barriz, kanpainea zarratuko dabe China Moses artista konbidaduak eta Bilboko Orkestra Sinfonikoak (BOS) emongo dituen kontzertu bereziakaz.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!