Trikitilari ezagunen piezak batu ditue 'Geure Kolkotik 2015' diskoan
2015-11-19 10:18 MusikeaUrtero legez, Euskal Herriko Trikitixa Alkarteak Geure Kolkotik bildumea plazaratu dau. Aurtengoa, sail horretako seigarren diskoa da eta lau trikitilari ezagunen hiruna pieza batzen ditu. Soinu txikiagaz batera, perkusinorako tresnak erabili ditue piezotan eta, holan, estilo ugaritako doinuak entzun leitekez.
Urtero legez, Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak Geure Kolkotik bildumea plazaratu dau. Aurtengoa, sail horretako seigarren diskoa da eta lau trikitilari ezagunen hiruna pieza batzen ditu. Soinu txikiagaz batera, perkusinorako tresnak erabili ditue piezotan eta, holan, estilo ugaritako doinuak entzun leitekez.
Geure Kolkotik 2015 diskoan, honeek lau trikitilariek parte hartu dabe: Iñaki Garmendia Laja, Martin Aginagalde, Joseba Tapia eta Xabier Alberdi Zabale. Bakotxak hiru pieza sortu ditu diskorako. Izan be, trikitilarien sorkuntzea gaur egun zertan dan erakustea da Geure Kolkotik bildumearen helburuetako bat eta, hortaz, piezak beti izaten dira barriak, diskorako beren-beregi sortuak.
Lajaren hiru piezak honeek dira: Hitzik gabe, Onartu eta kito eta Euskararen biribilketa. Aginagaldek Karpianoa, Fa eta Faborez ondu ditu. Tapiaren aldetik, Zaputza, Laineza eta Zotina kantak entzun leitekez. Eta Zabalek Bizkargi, Landeta eta Gure Joxe Joakin egin ditu.
Perkusino klase ugari trikitixaren laguntzaile dirala, Geure Kolkotik 2015en askotariko estiloak dagoz: Kalejirea, fandangoa, reel trikitixa eta abar. Trikitixa Elkartearen webgunean zein ohiko saltokietan erosi leiteke diskoa.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!