Goseren azken lanak Kaliforniako Akademiaren zemendiko disko onenaren saria jaso dau

Bizkaie! 2015-11-17 09:40   Musikea

Gose taldearen Gose IIIII (Jangura produkzinoak) diskoak Kaliforniako Akademia Musika Sarietan, Dance / Elektronika mailan zemendiko disko onenaren saria irabazi dau, taldeak berak baieztatu dauenez. Ezohiko konposaketa eta gaitasun bat erakutsiz, Gosek lan ikusgarria osotu dau, Dance Elektronika originala sortuz, adierazo dau Akademiak.

Lehenengo botazino fase orokor baten ostean, musika industrian esperientziadun profesionalez eta diskoetxe handienetako arduradunez osotutako epaimahai batek hilero atal bakotxeko irabazleak hautatzen ditu.

Kontuak kontu, Kaliforniako Akademiaren musika sariek AEBtan zehar irabazleen lanaren promozino eta zabalpenerako bultzadea emoten dabe irrati kate, telebista, produktore, diskoetxe, prentsa aditu, internet, eta beste hainbat bideren bitartez. Esangura horretan, atal desbardinetako sarituen lana herrialdean zehar ahalik eta gehien zabaldu eta ezagutzera emoten dabe.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu