'Awkan', Reincidentes taldearen lan barria online eskuragarri

Bizkaie! 2015-11-17 10:50   Musikea

Abenduaren 3a baino lehen, Reincidentes taldearen lan barria Baga Bigaren on-line dendan erosi ezkero, abenduaren 3an Reincidentes taldeak Bilbon emongo dauen kontzertu akustiko pribatu eta berezian egoteko aukerea izateaz gan, bertan zure diskoa jasoko dozu eta gainera taldeak sinatuko deutsu.

Reincidentes taldeak euren musika ibilbide oparoan argitaratu dauen obrarik landu eta potoloenaren aurrean gagoz. Sevillarrek Awkan izenburua jarri deutsie lan barriari, Awkan, haciendo hablar al silencio (maputxe hizkuntzan matxinatu esan nahi dau) liburu bat da Reincidentes taldearen letra esanguratsuenakaz osotutako aurkibide interesgarriagaz, eta Sevillako Pablo de Olavide Unibersidadeko irakasle Angel del Rio antropologoak taldekideakaz batera aletu ditue kantu horreen gaiak, mezuetan sakonduz.

Awkan, haciendo hablar al silencio lanean (DVD + CDa sei abesti barriakaz) Buenos Aires urian Reincidentes taldeak grabautako zuzeneko gogoangarria dago, tartean hainbat musikari gonbidatu dirala: Ciro Pertusi (Jauría eta Attaque 77 ohia), Mariano Martinez (Attaque 77), eta La Vela Puerca edo Pipi (The Lokos eta Ska-p).

Awkan lan potoloak CD gehigarria dakar Reincidentes taldeak estudioan grabautako sei abesti barrigaz. Reincidentes rock taldeak kopla barik esango deusku behin eta barriro dagozala bizi garen gizarteari argazkiak ateratzen eurek ikusten daben legez, ezelako galbahe eta aurreretxirik barik, errudunak seinalatuz eta jenteari parte hartzeko eta norberaren bizitearen kontrola hartzeko konbita eginez.

Awkan abenduaren 4an salgai egongo da disko denda eta hainbat atari digitaletan.

Hona hemen DVD-CD-Liburuaren ezaugarriak:

- Liburuaren orrialde kopurua: 200 orrialde.
- Zuzeneko DVDaren grabazinoa: Buenos Aireseko Vorterix Antzokian.
- Zuzeneko CDaren grabazinoa: Buenos Aireseko Vorterix Antzokian.
- Sei abesti barri dakarzan CDa.


Online aurresalmentea

Abenduaren 3a baino lehen, Reincidentes taldearen lan barria Baga Bigaren on-line dendan erosi ezkero, abenduaren 3an Reincidentes taldeak Bilbon emongo dauen kontzertu akustiko pribatu eta berezian egoteko aukerea izateaz gan, bertan zure diskoa jasoko dozu eta gainera taldeak sinatuko deutsu.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu