Biboko Aste Nagusiko Bertako Pop Rock Erakusketea abian da
2014-05-05 12:36 MusikeaBertako Pop Rock Erakusketearen 28. edizinoan izena emoteko epea zabalik dagoala jakinarazo dau Bilboko Udalak. Maiatzaren 31 izango da azkenengo eguna. Taldeek gitxienez lau kanta bialdu behar ditue.
Euskeria abesbatzak Bilbao BBK Live jaialdian izango diran taldeen kantuak interpretauko ditu
2014-04-29 18:36 MusikeaBilbao BBK Live jaialdian izango diran The Black Keys, Franz Ferdinand, The Prodigy, Phoenix, Jack Johnson, Foster The People, Crystal Fighters, White Lies eta Izal moduko taldeen kantak joko ditu Euskeria abesbatzak, Jose Luis Canalek kontzerturako beren-beregi egindako egokitzapenakaz eta Urko Sangronizen zuzendaritzapean.
Badator Zornotzako XV. Eleizetan egitaraua
2014-04-29 17:48 MusikeaGanbera musikearen alorrean Euskadin gaur egun dagoan eskaintzearen barruan programarik berezienetako bat dan Eleizetan izenekoaren XV. edizinoa maiatzaren 10ean hasita izango da Zornotzako eleiza eta baseleizetan. Kontzertuen kokalekuan dago, hain zuzen, aitatau berezitasun hori, izan be, Zornotzako baseleizetan eta landa eleizetan eskaintzen baita.
Aixerrota BHIko DBH 4 eta 2. Batxillergoko ikasleek diskoa grabau dabe
2014-04-25 16:28 MusikeaAixerrota BHIko DBH 4 eta 2. Batxilergoko Musika arloko ikasleek disko bat grabau dabe. 2012-2013 ikasturtean, Munduko Bertsolaritza proiektua martxan jarri zan, Bertsolaritzearen laguntzaz, kantuak sortzea, hain zuzen be.
UFIren Musika Independentearen Sariek euskerazko produkzino onenaren saria banatuko dabe aurten be
2014-04-16 16:27 MusikeaUnión Fonográfica Independiente (UFI) alkarteak Musika Independentearen Sariak banatuko ditu datorren bagilean, Madrilen, eta aurten be, Euskerazko produkzinorik onenaren saria kategoria izango da, Etxepare Euskal Institutuak babestuta. Igaz Betagarriren Zorion Argiak lana izan zan saritua, eta ekitaldian abesti bat joteko aukerea be izan eben.
EIOk eta Anidan-Bloko del Valle Juniors Bandek 'Afrikatik burrunbea' kontzertu birea hasiko dabe apirilaren 22an
2014-04-16 11:07 MusikeaEuskadiko Ikasleen Orkestra (EIO) osatzen daben 80 musikari gazteek apirilaren 22an hasiko dabe Afrikatik burrunba aurtengo kontzertu denporaldia, Gasteizko Jesus Guridi Konserbatorioan. Barrikuntzaz beterik datoz ganera, nagusiena Kenyako 11 perkusino jole gazteren parte-hartzea da. Bloko del Valle alkartearen eskutik ailegau dira Euskal Herrira, Lamu uriko umezurztegitik, hain zuzen be.
Iñaki Plaza amurrioarrak 'Ekhi' bere bigarren diskoa aurkeztu dau
2014-04-15 15:23 MusikeaDisko guztiz personala da Ekhi, Iñaki Plaza musikari arabarraren azkenengo hiru urteen laburpena, nire semeari eskainia. Hamaika kanta konposau ditu, eta idatzi bere bai. Urtarrilean etxean, Amurrion, aurkeztu eben zuzenean, eta laster daukie hurrengo hitzordua, maiatzaren 31n, Arrasaten.
Hiromi Uehara pianistea eta Diego 'El Cigala' kantaria, Getxoko XXXVIII. Jazzaldian
2014-04-15 11:18 MusikeaGetxoko XXXVIII. Jazzaldia egitarauaren barri emoten hasi da, eta bestek beste, Hiromi Uehara pianista japoniarra eta Diego El Cigala flamenko kantari espainiarra bertan izango dira garagarrilaren 2tik 6ra bitartean. Horrezaz aparte, Michel Camilo, Jack de Johnette eta Natalia Dicenta kantariek be kontzertuak eskainiko ditue.
XIX. Euskal Herria Zuzenean bagilaren 27, 28 eta 29an izango da Lekornen
2014-04-14 18:14 MusikeaSkaP, Pendulum eta Dub Inc izango dira kartel buruak eta horreei Shantel, Amadou et Mariam, Gatibu, Yaniss Odua, Bigflo & Oli, Ruper Ordorika, Cabaret Freaks, Birth of Joy, Esne Beltza, The Inspector Cluzo, Bonaparte, Zea Mays, The Excitements, The Legendary Tigerman, Mexican Institute of Sound, Kashbad, Odei & Cubenx, Andreas eta nicolas, Niña Coyote eta Chico Tornado, Zezenaren Taldea eta The Lookers gehituko jakez.
Napoka Iria, Eratu eta Joe la Reina taldeek 'Artistas en Ruta' programan joko dabe
2014-04-11 11:28 MusikeaZuzeneko musikea sustatzeko sortu zan Artistas en Ruta egitasmoaren bigarren fasean parte hartuko daben euskal taldeak aukeratu ditue, eta Napoka Iria, Eratu eta Joe la Reina izango dira Estaduko uri desbardinetan kontzertuak eskainiko dituenak, AIE alkarteak eta Etxepare Euskal Institutuak sinatutako hitzarmenari esker.
Amirali, DJ Göo eta DJ Adrian, apirileko Art After Dark saioan
2014-04-11 11:18 MusikeaGaua hamarretan hasiko da gaur Bilboko Guggenheim museoan, orduan abiatuko da-eta apirileko Art After Dark musika saioa. DJ Adrian, DJ Göo eta Amirali izango dira protagonistak, goizaldeko ordu batak arte. Kanadan bizi dan Amilari musikari persiar ezagunak bere abangoardiko nahasketak zuzenean eskainiko ditu emonaldian.
Iberoamerikako musikearen aniztasuna zabaltzeko asmoz sortu dabe EXIB erakusketea
2014-04-09 15:42 MusikeaBilbon egingo dabe, maiatzaren 8tik 10era, Musika Iberoamerikarraren Erakusketea, EXIB. Hiru egunez, musika emonaldiak, profesionalen arteko hartu-emonetarako guneak, mahai-inguruak eta bestelako jarduerak egongo dira. Hizkuntza gitxituek be leku berezia izango dabe, izan be, antolatzaileen arabera, euren asmoa ez da danok ezagutzen dogun musika latino globalizadua erakustea, Iberoamerikako kulturen aniztasuna bere osotasunean erakustea baino.
Misia portugaldarrak III. Noites de Fado zikloa zabalduko dau apirilaren 23an, Bilboko BBK Aretoan
2014-04-08 13:46 MusikeaMisia abeslari portugaldarrak Noites de Fado zikloaren hirugarren edizinoa zabalduko dau apirilaren 23an, Bilboko BBK Aretoan. Emonaldia, zikloko beste laurak bezela, 20:00etan hasiko da, eta sarrerak BBK Aretoan, BBKren orotarako kutxazainetan eta www.bbk.es webgunean erosi daitekez.
Kherau taldeak soinu indartsuagoa eta konplexuagoa dakar bigarren diskoan
2014-04-07 15:44 MusikeaFolk musikea oinarria dan arren, kanta bakotxak nortasun berezia dauka Aukhera disko barrian (Gaua Records). Euskal kulturan oinarrituta, oraingo honetan, mugak apurtu ditu Kherau talde bizkaitarrak eta, holan, beste tradizino batzuetako doinuetatik abiatu dira kanta batzuetan.
Tania de Sousaren bakarkako lehenengo diskoa produziduko dau Fermin Muguruzak
2014-04-04 15:06 MusikeaTania De Sousa, Zuloak eta The Dispositives taldeetan ibilitako abeslariak, bakarkako lehenengo diskoa grabauko dau eta produkzinoaz arduratuko da Fermin Muguruza Irungo musikaria eta dokumentalistea.
Johnny Winter mitikoak kontzertua eskainiko dau Bilbon maiatzaren 12an
2014-04-03 18:42 MusikeaJohnny Winter blues eta rock gitarrista mitikoak kontzertua eskainiko dau maiatzaren 12an Bilboko BBK Salan, 20:00etan. Sarrerak 27 euroan dagoz salgai, eta aretoan bertan, BBKren orotarako kutxatzainetan eta Kutxabanken webgunean erosi daitekez, BBK Aretoko iturriek jakinarazo dabenez.
Zabalik dago 26. Bilbo Hiria Pop Rock Lehiaketan izena emoteko epea
2014-04-03 11:47 MusikeaBilboko Udalak martxan ipini barri dau Bilbo Hiria Pop Rock Lehiaketearen 26. edizinoa. Izena emoteko epea edegi dabe, eta maiatzaren 15ean zarratuko da. Taldekideek 18 eta 35 urte bitartekoa adina izan behar dabe, baina aurten barrikuntza bat dago, bandeak kide bi edo gehiago baditu, batek 35 urte baino gehiago euki leikez.
'Euskararen bihozfera' Ibilaldia 2014ko kantearen bideoklipa aurkeztu dabe
2014-03-31 11:14 MusikeaBarikuan aurkeztu eben Euskararen bihozfera aurtengo Ibilaldia jaiaren abestiaren bideoklipa. Gernikako Ibilguneko tabernan, Arrien zaharrean, izan zan ekitaldia. Eta ostean Obieta eta Esteibarregaz erromeria izan zan. Lan-talde handia ibili da bideoklipa grabetan.
Oskarbi taldeak Bilbon aurkeztuko dau disko barria
2014-03-28 14:31 MusikeaOskarbi taldeak Bidebarrietako Liburutegian aurkeztuko dau gaur, hilak 28, Xirimiri izenburuko diskoa. Zuzeneko emonaldi honetan, ahots-taldeak bere doinurik ezagunenen errepasoa be egingo dau, Oteiza eskultoreak eurentzat beren-beregi idatzitako berbak batzen dituan Hiru gauean tarteko dala. Kontzertua liburutegiko ekitaldi-aretoan izango da 20:00etatik aurrera. Sarreren prezioa 10 eurokoa da.
George Clinton, Dee Dee Bridgewater, Toshiko Akiyoshi eta Snarky Puppy be, Donostiako 49. Heineken Jazzaldian
2014-03-28 14:30 MusikeaDonostiako jazzaldia kartela osotzen dabil apurka-apurka, musikari gehiagoren kontzertuak iragarri barri ditu. Hain zuzen be, garagarrilaren 23tik 27ra bitartean egingo dan Donostiako 49. Heineken Jazzaldian George Clinton, Dee Dee Bridgewater, Toshiko Akiyoshi eta Lew Tabackin, Snarky Puppy, Nicholas Paytonen Sketches of Spain, Sun Raren Arkestra eta Bugge Wesseltoft taldeak izango dira.

























Barria barria be ez da,ezta?
Baina ona bai! Neure gustokue behintzet! eta aire barriak bai dakaz, tradizinoa eta oraingokoagoa...
»» Xiberoots, talde barria Baga-Bigan