Los Carniceros del Norte eta Toni Metralla y los Antibalas taldeak Kafe Antzokian

Bizkaie! 2015-08-26 10:32   Musikea

Los Carniceros del Norte eta Toni Metralla y los Antibalas taldeek Bilboko Kafe Antzokian kontzertua eskainiko dabe eguaztenean, abuztuaren 26an, Aste Nagusiko programazinoaren barruan. Kontzertua 23:00etan hasiko da eta sarrerea dobanekoa izango da.

Los Carniceros del Norte bandea 2006an sortu zan, bildurrezko zinema klasikoa gurtzeko asmoz. Taldearen abestiak generoko pelikulei dagoz eskainita. Bira honetan estudioko bosgarren lana aurkezten dabilz, Coulrofobia (Gor), pailazoei bildurra eta zinemearen bidezko zirkuaren munduaren ganeko disko kontzeptuala.

Munduan zehar ibili ostean (Mexiko, Brasil, Suedia, Finlandia, Alemania, Ingalaterra, Txekia, Italia, Frantzia, Portugal) Los Carniceros del Norte Kafe Antzokira helduko dira zirku eta horrorpunk ikuskizuna aurkezteko.

Toni Metralla y los Antibalas taldea, barriz, Mundo Matadero, Bugatti, MCD, Macarrada, Parabellum eta antzeko beste talde askotan ibilitako taldekideez osotutako banda da.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu