Datorren urteko Bilbao BBK Live garagarrilaren 7tik 9ra egingo da

Bizkaie! 2015-08-17 15:23   Musikea

Hilabete baino ez da pasau aurtengo BBK Live musika jaialdia amaitu zala baina dagoeneko datorren urteko edizinoaren ganekoak argitzen hasi dira antolatzaileak. Oraingoz, garagarrilaren 7, 8 eta 9an egingo dala aurreratu dabe, ohiko moduan Kobetako landetan. Ganera, abuztuaren 20an, eguena, hiru egunetarako bonuak salgai ipiniko ditue.

Hilabete baino ez da pasau aurtengo BBK Live musika jaialdia amaitu zala baina dagoeneko datorren urteko edizinoaren ganekoak argitzen hasi dira antolatzaileak. Oraingoz, garagarrilaren 7, 8 eta 9an egingo dala aurreratu dabe, ohiko moduan Kobetako landetan. Ganera, aurtengo abuztuaren 20an, eguena, hiru egunetarako bonuak salgai ipiniko ditue.

Aurtengo Bilbao BBK Live jaialdia inozko jentetsuena izan zala ziurtau dabe antolatzaileek, 141.000 bisitarigaz. Bizkaian 20 miloe euro inguruko eragina euki eban, Last Tour International alkartearen eta Bilboko Udalaren arabera. Datorren urtean 11. ekitaldira helduko da jaialdia eta orain arteko arrakastea errepetiduteko asmoz, lanean hasi dira dagoeneko. Zale sutsuenek, ganera, asteon bertan eukiko dabe sarrerak erosteko aukerea.

Aurreko edizinoetan legez, hiru eguneko jaialdia izango da 2016koa. Garagarrilaren 7, 8 eta 9an egingo da, zehazki. Ordurako bono batzuk erosteko aukerea asteon bertan zabalduko dabe, hilaren 20an. 96 eta 106 euroko bonuak atarako ditue lehenengo saio honetan. 96 eurokoak hiru egunetarako sarrerak dira. 106 eurokoak, aldiz, hiru eguneko bonua  ez eze Kobetamendin akanpadea egiteko lekua be barruan hartzen dau.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu