'Una Ría con Duende' topaketa flamenkoetan kontzertuak eta tailerrak izango dira Bilbon

Bizkaie! 2015-09-03 10:30   Musikea

Bilbo aire eta erritmo flamenkoz beteko da hamargarren urtez jarraian, Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak Una Ría con Duende topaketa flamenkoak hasiko baititu zapatuan, irailaren 5ean, Ibaiondo barrutian. Irail osoan zehar, kontzertuak eta prestakuntza tailerrak eskainiko ditu denpora laburrean gure uriko kultur hitzordu nagusien artean finkatzea lortu dauen hitzorduak, Bilboko Udalak jakinarazo dauenez.

Bilbo aire eta erritmo flamenkoz beteko da hamargarren urtez jarraian, Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak Una Ría con Duende topaketa flamenkoak hasiko baititu zapatuan, irailaren 5ean, Ibaiondo barrutian. Irail osoan zehar, kontzertuak eta prestakuntza tailerrak eskainiko ditu denpora laburrean gure uriko kultur hitzordu nagusien artean finkatzea lortu dauen hitzorduak, Bilboko Udalak jakinarazo dauenez.

Topaketak Ibaiondoko hainbat eszenatokitan izango dira, eta, ohikoa danez, jantza, gitarra, kante eta txalo-konpas tailerrakaz batera, artisten emonaldiak izango dira; zapatuan, irailaren 5ean, arratsaldeko 20:00etan, flamenkoa kalera aterako dauen Tablaoa Kalean ekimenagaz, José Toral eta Irene Zugaza Cuarteto izango dira bertan.

Hemen sortutako flamenkoak be izango dau lekua jardunaldiotan, eta irailaren 12an, 20:00etan, Eduardo Florido Project Galdakaoko kantaore hasibarriaren proiektua izango da Bilboko Eleizbarrutiko Museoan. Irailaren 19an, errezitaldi didaktiko bat izango da Bidebarrieta Kulturgunean, María José Pérez kantaoreagaz eta Francisco Roldán Roldán gitarristeagaz.

Una Ría con Duende topaketearen 2015eko edizinoa Bilborock aretoan amaituko da irailaren 26an, 20:00etan, Manuel Domínguez Castulo sevillarraren eskarmentua eta Joaquín de Sola gaztearen artea buztartzen dituan Solera/Nuevos Aires saio bikotxagaz.

Era berean, programeak irauten dauen bitartean, San Frantziskoko udal zentroak arte horregaz lotutako zenbait materialez osotutako bildumea jasoko dau eta, horrezaz gan, liburuak eta musika CDak maileguan emongo dira.


Tailerrak

Jardunaldien programa didaktikoa irailaren 8an hasiko da, jantza, gitarra, kante eta txalo-konpas tailerretarako hasierako jardunaldiakaz (dobakoak). Musikearen eta flamenkoaren oinarrizko ezaupideak dituen eta jaialdiak eskaintzen dituan tailerrak aztertzeko gogoz diran personei dago zuzenduta.

Helburua da partaideek kante, gitarra eta perkusino flamenkoaren oinarri erritmikoakaz eta melodikoakaz hartu-emonak izatea, baita jantzearen oinarrizko mobimentuakaz be. Saio horreetarako ez da aurretik izenik emon behar, eta San Frantziskoko udal zentroan egingo dira, 19:00etatik 21:00etara.

Aurreikuspenen arabera, aurreko edizinoetan legez, prestakuntzako tailerrak izango dira programearen oinarri nagusienetakoak. Irailaren 9an hasiko dira jantza klaseak San Frantziskoko zentroan, 17an kante eta gitarrakoak, eta 21etik aurrera txalo-konpas tailerrak egingo dira, hastapen mailakoak hasieran eta aurreratuak ondoren.

Una Ría con Duende topaketen helburu nagusia Ibaiondoko eta uri osoko biztanleei musika genero horren erritmo biziak eta energiaz betetakoak hurreratzea da. Flamenkoaren ezaugarri nagusietakoa mueta guztietako kultur eraginak bereganatzeko dauen gaitasun handia da. Euskadin eskola eta flamenko diziplinen jarraitzaile asko dagoz.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu