Bilboko Udal Musika Bandeak zortzi kontzertu berezi eskainiko ditu Aste Nagusian

Bizkaie! 2015-08-20 10:00   Musikea

Urteroko hitzorduari ez deutso huts egingo Bilboko Udal Musika Bandeak eta abuztuaren 23tik 30era zortzi kontzertu emongo ditue. Arenaleko kioskoan izango dira saioak, Bilboko jaietako erdigunean beraz. Euskal musikea, pasodobleak, zartzuelak, operetak eta soinu bandak joko ditue, besteak beste. Iñaki Urkizu ibiliko da zuzendari, Miguel Romea eta Juan Jose Ocon zuzendari konbidaduakaz batera.

Urtero Bilboko Aste Nagusian emoten dauen kontzertu zikloan, aurten, zortzi emonaldi programau ditu Udal Musika bandeak. Lehenengoa domekan izango da, abuztuak 23, txupinaren biharamunean. Jaietako azkanengo egunera arte, hilaren 30era arte, egunero egongo dira kontzertuak Arenaleko kioskoan, eguerdiko 12:00etan hasita.

Kantu herrikoiak eta jai girokoak buztartzen ditu bandeak bere jaietako errepertorioan. Euskal musikea eta pasodobleak joko ditue alde batetik, eta bestetik operetak, zartzuelak eta Brasileko konposizino batzuk. Soinu bandak ahaztu barik, film ezagunetako doinuak be Arenalera helduko dira eta. Abuztuaren 23ko saiorako, Iruñeko Gaiteroak konbidau ditue, ohiturea dan legez. Martin Ariztimuño eta Jose Luis Fraileren eskutik, bandearen doinuak gaiteroen hotsagaz nahastauko dira.

Programako kontzertu gehienak Bilboko Udal Musika Bandako zuzendariorde Iñaki Urkizuk gidatuko ditu. Halandabe, zuzendari konbidaduak be egongo dira. Abuztuaren 24 eta 25eko emonaldietan Miguel Romea jardungo da zuzendari eta, abuztuaren 26 eta 29an, Juan Jose Ocon. Musika bandan 45 musikaritik gora jardungo dira Aste Nagusian.

Arenaleko ohiko emonaldiez gan, bandeak bestelako hitzordu batzuk eukiko ditu Bilboko jaietan. Hilaren 23an, Abandoibarran (23:00), Nino Bravori omenaldia egingo deutsie. Haren abesti ezagunenak joko ditue. Serafin Zubirik eta Felipe Garpe eta Laia Benaches ahotsek parte hartuko dabe kontzertuan. Bestetik, zezenketak girotuko ditu bandeak arratsaldero.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu