Inoren Ero Ni eta Fuzz taldeek Bilboko Kafe Antzokian kontzertua eskainiko dabe gaur

Bizkaie! 2015-08-25 10:43   Musikea

Fuzz talde estadubatuarrak Kafe Antzokian joko dau abuztuaren 25ean, Aste Nagusiko programazinoaren barruan. Ty Segall musikariak zuzentzen dauen bandeak eskainiko dauen kontzertu hau bakarra izango da Euskal Herri osoan.

Inoren Ero Ni eta Fuzz taldeek Bilboko Kafe Antzokian kontzertua eskainiko dabe gaur martitzena, abuztuak 25, Aste Nagusiko programazinoaren barruan. Kontzertua 23:00etan hasiko da, eta 15 euroren truke lor daiteke sarrerea aurresalmetan. Bestela, txarteldegia 22:30ean edegiko dabe eta bertan 18 euroan eskuratu ahal izango da.

Gaua hasteko, Inoren Ero Ni taldearen txandea izango da. 2003an, Andoainen sortutako taldea dogu; Mikelek, Okenek eta Drakek, BAP! taldean alkarregaz ibilitakoek buruan zituen zirriborroei formea emoteko barriro be batzea erabagi eben eta hor dagoz egurra emoten. Denpora gitxira Borja batu jaken eta lehenengo aproban ikusi zan baegoala kimikea euren artean. Bigarren diskoaren grabaketearen ostean Drakek taldea itxi eban eta bere ordez Mariano hasi zan taldean bereizgarri barriak emonez kantuei.

Inoren ero ni taldearen kantuek oso landutako egiturak ditue, elementu bakotxa ezinbestekoa da. Elite zorrotzentzako musikea, dobako keinu samurrik bakoa, jentetza eta olatuetatik urruti dagoana.

Era berean, Fuzz talde estadubatuarrak Kafe Antzokian joko dau abuztuaren 25ean, Aste Nagusiko programazinoaren barruan. Ty Segall musikariak zuzentzen dauen bandeak eskainiko dauen kontzertu hau bakarra izango da Euskal Herri osoan.

Kafe Antzokiak jakinarazo dauenez, Led Zeppelin gaur egun ikustea lakoa dala dinoe adituek. Black Sabbath eta King Crimson erreferentzia garrantzitsuak dira Kaliforniako taldearentzat; bere abestietan fuzz eta garage rock doinuak dagoz, baita MC5 taldearen energia eta intensidadea eta The Stoogesen indarra be, hori guztia hain ondo menperatzen daben psikodelia bereziaz betea.

Aparteko kontzertua izango da gau honetakoa, ez baita erraza taldea zuzenean ikustea eta seguru Bilbon eskainiko daben kontzertua gogoangarria izango dala.
 

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu