Inpernuko Poza Trikitixearen XIII. Jardunaldietan tonalidadeak aztertuko ditue

Bizkaie! 2015-09-09 17:46   Musikea

Euskal Herriko Trikitixa Alkarteak Inpernuko Poza Trikitixearen Jardunaldien 13. edizinoa antolatu dau, eta trikitixea joteko lehengo eta oraingo tonalidade desbardinak izango ditue aztergai. Jardunaldiotan berbaldi bat eta mahai-inguru bat izango dira, Donostian, eguenean eta barikuan, irailaren 10ean eta 11n.

Euskal Herriko Trikitixa Alkarteak Inpernuko Poza Trikitixearen Jardunaldien 13. edizinoa antolatu dau, eta trikitixea joteko lehengo eta oraingo tonalidade desbardinak izango ditue aztergai. Jardunaldiotan berbaldi bat eta mahai-inguru bat izango dira, Donostian, eguenean eta barikuan, irailaren 10ean eta 11n.

Antolatzaileek azaldu dabenez, garai bateko joteko moduari erreparauta, eta gaur egungoagaz konparauta, hainbat desbardintasun dagoz; horreetako bat tonalidadea da, eta horrek sortzen dituan kezkak asetzeko asmoagaz, gai honi erantzuna emoten saiatuko diran entzute handiko trikitilariak konbidau ditue aurtengo jardunaldietara. Esangura horretan, eguenean, irailaren 10ean, 19:30ean, Donostiako Udal Liburutegiko Sotoan, Iker Goenagak Instrumentuek berez, ez dabe ezer joten berbaldia eskainiko dau eta ondoko galderei erantzuna emoten saiatuko da: Instrumentuaren kalidadeak joteko modua baldintzatzen dau? Soinu txikiagaz, gaur egun, zenbat tonalidade erabilten doguz? Zergaitik? Zenbat erabil geinkez? Lehengo trikitilariek soinu txikia hobeto ezagutzen ete eben?

Bbiharamunean, irailaren 11n, ordu eta toki berean, Iñaki Garmendia Laja eta Joseba Tapia izango dira mahaiaren inguruan. Moderatzaile lanak, barriz, Iosu Arrizabalaga Izer jn.ak egingo ditu.

Garai bateko trikitixea joteko moduaren adierazle konbidau dabe Laja. Elgeta eta Sakabiren ikasle izan zan trikitilari honek hareekandik jasotako joteko moduak azalduko ditu. Aldaketea etorri zanean, barriz, zuzen-zuzeneko protagonistetako bat izan zan Joseba Tapia, aurrekoena jasoteaz gan tonalidade barriak jorratuz bere ibilbide propioa egin dauen trikitilaria.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu