Scorpions izango da Gasteizko Azkena Rock jaialdiko bigarren talde burua

Bizkaie! 2014-03-26 10:46   Musikea

Scorpions talde aleman mitikoa Gasteizko Azkena Rock jaialdian sartuko da Rock 'n' Roll Forever Tour birearen barruan, eta holan, Blondie estadubatuarren ondoren, Mendizabalan bagilaren 20an eta 21ean egingo dan jaialdiko bigarren talde burua izango da, Last Tour Internationalek jakinarazo dauenez.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Austria, Alemania, Italia eta Herbeheretako taldeak izango dira lehian Getxoko Jazzaldiaren Talde Lehiaketako finalean

Bizkaie! 2014-03-24 13:49   Musikea

Getxoko Jazzaldiak dagoeneko aukeratu ditu bere 38. ekitaldiko Talde Lehiaketan joko daben lau finalistak. Aurten 17 herrialdetako 69 taldek parte hartu dabe lehenengo fasean eta, horreen artean, honako lau honeek hautatu ditu epai-mahaiak: Lukas Gabric Group (Austria), Liya Grigoryan Trio (Herbehereak), Ylativ algo Quintet (Alemania) eta Massimax Project (Italia).

'Berriz', Ezinean taldearen 3. diskoa plazan da

Bizkaie! 2014-03-21 11:23   Musikea

Hardcore erritmo azkarretan buru-belarri sartuta, baxu eta gitarra dibertigarriz jantzitako ahots eta koru melodiko ausartak gidaritzat hartuta bueltau da Ezinean, oraingo honetan Berriz izenburupeko diskoa besapean (Oihuka).

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Donostiako 49. Heineken Jazzaldiak badauka kartela

Bizkaie! 2014-03-21 10:57   Musikea

Asier Nazabal eta Carolina Ruizek irabazi dabe Donostiako 49. Heineken Jazzaldiko Kartel Lehiaketea. Ciudad pianista izenburua dauka kartel irabazleak, eta egileek 1.200 euroko saria jasoko dabe. Jazzaldia garagarrilaren 23tik 27ra egingo da.

Durangaldeko II. Maketa Lehiaketea aurrera doa

Bizkaie! 2014-03-20 13:49   Musikea

Martiaren 21ean, barriz, Bagauda, The Mockers eta Tigh Leash taldeen txandea izango da. Azken kontzertua, apirilaren 4an izango da eta Ekilibristak, Hozten eta Orion Child agertuko dira taula gainean. Kontzertu danak Zelaieta kontzertu gelan izango dira, gaueko 23:00etan.

The Prodigy izango da Bilbao BBK Live 2014ko hirugarren kartelburua

Bizkaie! 2014-03-19 14:45   Musikea

The Black Keys eta Franz Ferdinandegaz batera, The Prodigy talde britainiarra Bilbao BBK Live 2014ko kartelburua izango da, Last Tour International enpresa antolatzaileak jakinarazo daunez. Jaialdia garagarrilaren 10, 11 eta 12an egingo da, Bilboko Kobetamendin.

Xabi Arakamak eta Aguayikok Xaiko egitasmo barria abiatu dabe

Nagore Ferreira Zamalloa 2014-03-18 14:39   Musikea

Xaiko Xabi Arakama eta Aguayikoren arteko batuketea da, baten izenaren lehenengo zatia, eta bigarrenaren azkenengoa, hain zuzen be. Musikari biek triki-punk-jaia ardatz dauen proiektu barria ipini dabe martxan, eta Therapy (Baga-biga) diskoa da lehenengo emoitzea. Eguenean aurkeztuko dabe zuzenean, Bilboko Kafe Antzokian, 21:30ean

Carl Craig musikari estadubatuarra, gaur 'Art After Dark' saioan

Bizkaie! 2014-03-14 13:33   Musikea

Hemen da martiko Art After Dark saioa. Carl Craig, Jahtari eta Ojospintados musikariak izango dira gaurko saioko protagonistak Bilboko Guggenheim museoan, 22:00etatik aurrera. Ganera, museoa gauez be zabalik egongo da, emonaldietara joaten diranentzat.

Marlango, Gari, Audience eta Esne Beltza, Gernikako Lekuek jaialdiko azkenengo asteburuan

Bizkaie! 2014-03-14 11:49   Musikea

Astegoiena musikaz ganezka dakar Gernikako Lekuek jaialdiak. Aurreko astean hasi zan egitaraua, eta domekan amaituko da. Egunotan, besteak beste, Gari, Marlango, Audience, Mursego eta Napoka Iria taldeek joko dabe.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Erritmo jantzagarri baina konprometiduak dakarz En Tol Sarmiento taldeak disko barrian

Dabi Piedra Robledo 2014-03-13 14:41   Musikea

Arabako Errioxatik dator En Tol Sarmiento (ETS). 2005ean sortu zan eta Zure mundua izeneko hau, euren ibilbideko hirugarrena da. Betiko estiloari eutsi deutsie, erritmo handiko ska doinuak, reggae ikutu bategaz eta melodia landuagaz. Ohiko legez, mezu konprometiduak batzen dira En Tol Sarmientoren letretan. Ganera, disko barriko hamabi kantetatik zazpi, euskeraz egin ditue.

Garikoitz Mendizabal txistulariak bost kontzertu emongo ditu egunotan Hego Korean

Bizkaie! 2014-03-13 09:56   Musikea

Martiaren 14an eskainiko dau lehenengo kontzertua Garikoitz Mendizabal txistulari zestoarrak Seulen, Chun Cheon Philarmonic Orchestreagaz batera. Beste hiru emonaldi eskainiko ditu, hilaren 16, 18, 19 eta 21ean, Etxepare Euskal Institutuko iturriek adierazo dabenez.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Musika-Música programeak 35.400 ikus-entzule batu ditu Bilbon

Bizkaie! 2014-03-11 10:02   Musikea

Bilbao 700 Fundazinoak antolatzen dauen Musika-Música programeak 35.422 ikus-entzule batu ditu bere hamahirugarren edizinoan. Sarrera guztien % 20 Frantzian saldu zirala eta Euskal Autonomia Erkidegotik (EAE) kanpoko musikazaleek sarrera ugari erosi dituela nabarmendu dabe antolatzaileek.

Espaloian, Itoiz talde mitikoaren ondareari eutsi guran

Bizkaie! 2014-03-10 11:24   Musikea

Espaloian proiektua Itoiz taldearen bost jarraitzailek sortutako idea da. Eta helburua da Itoiz taldearen musikeak zuzenean eukan freskotasuna, edertasuna eta indarra jenteari erakustea. Euskaldun guztiona dan Itoiz taldearen musika ondarea ezagutarazo nahi dau Espaloian taldeak

Donostia Kulturak euskal musikariak sarituko ditu Adarra Sariagaz

Bizkaie! 2014-03-06 17:40   Musikea

Donostia Kulturak Adarra Saria sortu dau, euskal musikearen alorrean jardun dauen artista baten ibilbidea eta lana autortzeko. Sari hori urtero emongo da Victoria Eugenia Antzokian, bagilaren 21ean, Musikearen Europako Egunean.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Txapelpunkek 'Los mejores de los peores' taldearen seigarren diskoa kaleratu dau

Nagore Ferreira Zamalloa 2014-03-05 14:44   Musikea

Txarrenen artean onenak eurak dirala dinoe Txapelpunkekoek, eurak eta beste hainbat lagun, onenetan onenak badakigu-eta nortzuk diran, betikoak. Eta horreek, alderdi politikoak, bankariak, politikariak dira Lekeitioko laukotearen behar barriko protagonistak. Inozkoen errazen sortu ditu kanta barriak Iñigitok, bederatzi hilebete eskasean. Daborduko hainbat hitzordu ditue diskoa zuzenean aurkeztezko; barikuan, hilak 7, Gasteizko JimmyJazz aretoan joko dabe.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Martxan da XV. Pedro Mari Unanue Bilbo-Bizkaia Nazinoarteko Lehiaketea

Bizkaie! 2014-03-05 11:27   Musikea

Bizkaiko Foru Aldundiak XV. Pedro Mari Unanue Bilbo-Bizkaia Nazinoarteko Lehiaketan parte hartzeko deialdia egin barri dau. Eskaerak aurkezteko epea bagilaren 6an amaituko da. Kanporaketa-probak zemendiaren 22an hasiko dira.

Joseba Gotzon kantari portugaletetarrak 'Erotisme' diskoa plazaratu barri dau

Bizkaie! 2014-03-04 10:54   Musikea

Hogeita hamar urte bete ditu Joseba Gotzonek musikearen munduan, eta kaleratu barri dau bere hamaseigarren diskoa, Erotisme. Erotismoa da kantari portugaletetarrak idatzi eta konposautako zortzi kanten ardatz nagusia. Zuzenekoetan striper bi izango ditu lagun, ganera. Me derrito singlearen bideoklipa be kaleratu dau.

Folk eta punk doinuak McOnak lekeitiarren 'Piraten matxinada' lehenengo diskoan

Bizkaie! 2014-03-03 13:42   Musikea

Musika zeltea, folka, punka eta rocka nahastau ditu McOnak taldeak bere lehenengo diskoa dan Piraten matxinada-n. Hamaika abesti ditu lanak, eta daborduko kanta abten bideoklipa grabau dabe, Zerbezien komandua. Martiaren 8an Ondarroako gaztetxean joko dabe, 22:00etatik aurrera.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Mikel Kartonek 'Protesta ahotsa' disko barria Donostian aurkeztuko dau gaur

Bizkaie! 2014-02-28 11:00   Musikea

Xabier Lete, Bitoriano Gandiaga, Joseba Sarrioanandia eta Beñat Sarasolaren berbak musikatu ditu Mikel Karton musikari donostiarrak Protesta ahotsa lanean. Abenduan argitaratu eban diskoa, eta orain jentaurrean aurkezten dabil. Hurrengo emonaldia martiaren 1ean izango da, Donostiako Kortxoenea gaztetxean, 14:00etan.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

'Buscando en tus labios' amestutako birea hastear dago Doctor Deseo taldea

Nagore Ferreira Zamalloa 2014-02-27 14:45   Musikea

Busco en tus labios kanteagaz hasi zan aspaldi Doctor Deseo, eta oraingoan be abesti horrek abiatu dau talde bilbotarraren egitasmo barria. Disko-liburuaz gan, DVDa be argitaratu dabe, aurreko biran grabautako kontzertu zatiekaz eta hainbat kazetari, musikari eta idazleren parte-hartzeagaz. Martiaren 7an ekingo deutsie zuzeneko aurkezpenei, Durangoko Plateruenan.

»» Ikusi argazki guztiak (3)