Jamie Cullum ospetsua DJ lanean, Donostiako Jazzaldiari ekiteko

Bizkaie! 2015-07-21 11:41   Musikea

Hilaren 22tik 26ra egingo da aurten Donostiako Jazzaldia. Dagoeneko 50 edizino bete ditu jazzari eskeinitako jaialdi horrek eta, hortaz, proposamen bereziak dakarz oraingoan. Esate baterako, eguaztenean, lehenengo egunean bertan, Jamie Cullum DJ lanean entzun ahal izango dogu.

 

Hilaren 22tik 26ra egingo da aurten Donostiako Jazzaldia. Dagoeneko 50 edizino bete ditu jazzari eskeinitako jaialdi horrek eta, hortaz, proposamen bereziak dakarz oraingoan. Esate baterako, eguaztenean, lehenengo egunean bertan, Jamie Cullum DJ lanean entzun ahal izango dogu.

Aurtengo Jazzaldiko izar nagusietako bat da Jamie Cullum baina, bere ohiko estiloan barik, DJ jardungo da, Jazz band Ball zikloaren barruan. Pianoa albo batera itxi eta emonaldi berezia egingo dau. Eszenatoki Berdean izango da hori, eguazten iluntzeko 20:30ean, sarrera libreagaz. Eguenean Kursaalean eta barikuan Trinitate plazan, kontzertu ohikoagoak eskainiko ditu Cullumek.

Cullumegaz batera, eguaztenean, Eszenatoki Berdean izango dira Earth, Wind & Fire Revisited eta Jimmy Cliff. FNAC espazioan, barriz, Last Fair Dealek joko dau.

Eguaztenean bertan, Euskadiko Ikasleen Jazz Orkestreak joko dau Frigo agertokian, Heineken Terrazan Carla Cook egongo dan bitartean, 19:00etan. Ray Gelato &  Claire Martin, Zanmari Bare eta The Soul Messengers be egongo dira Donostian eguaztenean , besteak beste.

Eguenean, Jamie Cullum eta Silvia Perez Cruzen emonaldietan, sarrerak agortuta dagoz. Miguel Angel Sutil, Gregory Porter eta beste asko be egongo dira egun horretan Jazzaldian. Bertoko artistek be lekua eukiko dabe, Nauticool gunean. Makala, Bidaurreta eta Barzaga izango dira lehenengo eta Joseba Martinek 'La Jungla Sonora' saioa eroango dau hara ondoren.

Barikua, O Meu Prazol-en emonaldiagaz hasiko da (13:00 Txingudi). Arratsalde eta gau partean era askotako estilo eta musikariak tartekatuko dira Donostiako agertokietan.

Zapatuan, hilak 25, Elkano Browning Cream izango dogu Txingudin (beste egun batzuetan be joko dabe Jazzaldian). The Bad Plus Joshua Redman, Bullet Proof Lovers, Gonzalo Tejada Quartet, Pushing Wood Sound System eta abar be egongo dira egun horretan.

Amaitzeko, domekan, Alexis Delgadok eta Mikel Salvadorrek, 'Johann Sebastian Jazz' izeneko ikuskizuna eskainiko dabe (Victoria Eugenia, 17:30), beste artista askoren emonaldiakaz batera.

 

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu