Van Morrison musikari irlandarrak Bilbon joko dau zemendian
2015-07-20 16:53 MusikeaLast Tour International enpreseak iragarri dauenez, zemendiaren 11n Bilbon joko dau Van Morrisonek, mundu guztian egiten dabilen birearen barruan. Euskalduna Jauregian izango da hitzordua.
Last Tour International enpreseak iragarri dauenez, zemendiaren 11n Bilbon joko dau Van Morrisonek, mundu guztian egiten dabilen birearen barruan. Euskalduna Jauregian izango da hitzordua.
Sarrerak garagarrilaren 23an ipiniko dira salgai, goizeko hamarretan. Bide ugari egongo dira txartelak lortzeko, esaterako, Kutxabanken webgunearen bidez eta Euskaldunako txarteldegian bertan. Prezio merkeena 70 eurokoa izango da, kudeaketa gastuak aintzat hartu barik.
Van Morrison (Belfast, Ipar Irlanda, 1945) artista beteranoak estilo ugari jorratu ditu bere ibilbidean, soul jazzean hasi eta rockeraino, folk doinuak ahaztu barik. Aurten, 'Duets: Rewoeking the catalogue' diskoa argitaratu dau.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!