Hemen da Bakioko XXIX. Musika Astea

Bizkaie! 2015-07-14 10:33   Musikea

Bakioko Udalak, Bakioko Abesbatzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak Bakioko XXIX. Musika Astea antolatu dabe. Garagarrilaren 14tik 17ra, Andra Mari Parrokian lau kontzertu izango dira, 20:00etan. Sarrerea dobakoa izango da.

Gaur bertan, hilak 14, zabalduko dira musika-jardunaldion ateak Julio Gergelek zuzentzen dauen Bilboko Koral Alkartea jasoteko.

Hurrengo egunean, Guitarrarte taldeak hartuko dau parte. Bertan, Cristina Sanchez arpeagaz eta Silvia Gutierrez gitarreagaz agertuko dira taula gainean.

Eguenean, garagarrilaren 16an, Unai Errechok zuzentzen dauen Euskadi Brass taldearen txandea izango da, eta azkenik, garagarrilaren 17an, Virginia Gonzalo, (klabezina), Ander Berrojalbiz (biolina), Maider López (biola) hirukoteak osotzen dauen Khantoria entzuteko aukerea izango da.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu