Gasteizko 39. Jazzaldian Chick Corea eta Herbie Hancock izango dira izarrak

Bizkaie! 2015-07-14 14:20   Musikea

Garagarrilaren 14tik 18ra izango dan XXIX. Gasteizko Jazzaldiak Chick Corea & Herbie Hancock bikotearen emonaldia eskainiko dau datorren zapatuan, garagarrilaren 18an.

Garagarrilaren 14tik 18ra izango dan XXIX. Gasteizko Jazzaldiak Chick Corea & Herbie Hancock bikotearen emonaldia eskainiko dau datorren zapatuan, garagarrilaren 18an. Orain dala ia 40 urte egin eben birea gogoratzeko, piano legenda bi horreek Espainian eskainiko daben kontzertu bakarra Gasteizen izango da. 1978an, bira zoragarri eta bira horren ondorioz argitaratu eben diskoagaz, Corea Hancock izenburuko horregaz harritu zituen zaleak. Orain, kontzertu gitxi batzuk joteko barriro alkartuko dira eta horreetako bat Gasteizen izango da.

Barikuan, garagarrilaren 17an, musika brasildarrak bere lekua izango dau: Estrella Morente eta Anat Cohen. Azken klarinete-jole honek, urte askoan kritikarien eta zaleen oneretxia jaso dau. Bere aldetik, Estrella Morentek, Niño Joselegaz batera, Fernando Truebak produzidutako Amar en Paz diskoa aurkeztuko dau. Abeslariak bere ames bat beteko dau Gasteizen: bere aita, Enrique Morente Jauna, konbidau eban jazzaldi bakarraren eszenatoki berean abestea, hain zuzen. Gaua zarratuko dauen topaketan, bi emakume horreek euren talentua batuko dabe.

Brad Mehldau Hirukoteak eguenean, garagarrilaren 16an lehengo zatian eskainiko dauen kontzertua be nabarmendu behar da. Bere izenagaz agertu zan lehen aldia Gasteizen bere hirukoteagaz izan zan, 1998an. Orain hirukoteagaz dator barriro, kimikaz betetako taldea, estandarrak eta pop musikearen abestiak, Cole Porter edo Radioheadrenak berridazten.

Bigarren zatiaren protagonista Chris Potter (saxo tenorea), Dave Holland (kontrabaxua), Lionel Loueke (gitarra) eta Eric Harlandek (bateria) osotzen daben supertaldea izango da. Chris munduan gehien ikasten (eta kopietan) dan den saxo-jolea da. Aurten Saxo tenor onena izentau dabe.

David Hollanden nagusitasuna kontrabaxu gitxik erakusten dabe. Londreseko Sohoko Ronnie Scott’s legendazko klubean joten entzun eutson Miles Davisek 1968an. Bere soinuan eta ideatan zeozer igarri eban zuen Milesek. Hilebete bat geroago, Holland Milesen taldean egoan.

Garagarrilaren 14an eta 15ean, besteak beste, Tina Brown & The Gospel Messengers, Jason Marsalis 21st Century Trad Band, Konexioa · Euskadiko Ikasleen Jazz Orkestra & Jim Snidero eta Hiromi the Trio Project taldeak izango dira Gasteizen.

Kontzertuak Mendizorrozako kiroldegian, Printzipal Antzokian eta Gasteizko kaleetan (New Orleans Swamp Donkey) izango dira.

Informazino gehiago eta egitarau osoa ikusteko klik egin hemen.
 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu