Bilbo Hiria Pop Rock Lehiaketeak 27. edizinoan parte hartuko daben 38 taldeak aukeratu ditu

Bizkaie! 2015-07-13 14:23   Musikea

Danetara, 643 taldek emon dabe izena lehiaketan parte hartzeko, aurreko edizinoan baino % 4 gehiago, gitxi gorabehera. Lehiaketearen modalidade guztietan egin dabe gora inskripzinoek. Kontzertuak irailean, urrian eta zemendian izango dira.

Bilboko Udalak antolatzen dauen Bilbo Hiria Pop Rock Lehiaketearen 27. edizinoan parte hartuko daben 38 taldeak aukeratu ditue dagoeneko. Musikearen munduko adituek osotutako epaimahai batek hautatu ditu Pop Rock modalidadeko 24 taldeak, Metal kategoriako hamar taldeak eta Elektronika eta Beste Joera Batzuk modalidadeko lau taldeak, Bilboko Udalak jakinarazo dauenez.

Lehiaketearen webgunean (www.concursovilladebilbao.com) konsultau daiteke aukeratutako taldeak zeintzuk diran. Taldeok Bilborock aretoan joko dabe zuzenean irailetik aurrera. Webguneak informazino guztia eta sailkatzeko kontzertuen eta azken kontzertuen jarraipena egiteko modua eskainiko dau.

Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Nafarroa, Frantzia, Polonia, Madril, Bartzelona, Asturias, A Coruña, Pontevedra, Badajoz, Alacant eta Zaragozakoak dira hautatutako taldeak, eta irailetik aurrera Bilborock aretoan eskainiko ditue zuzenekoak.

Danetara, 643 taldek emon dabe izena lehiaketan parte hartzeko, aurreko edizinoan baino % 4 gehiago, gitxi gorabehera. Lehiaketearen modalidade guztietan egin dabe gora inskripzinoek. Kategorien arabera, Pop Rock modalidadekoak 466 izan dira, Metalekoak 125 eta Elektronika eta Beste Joera Batzuetakoak 52 talde. Jatorriari erreparauta, % 20 Araba, Bizkaia eta Gipuzkoak izan dira, % 70 inguru estaduko beste autonomia erkidego batzuetakoak -batez be Madrilgoak eta Kataluniakoak-, eta % 10 beste herrialde batzuetakoak.

Saikatzeko fasean, adituen epaimahaiak hiru personek osotutako gazteen epaimahaiaren laguntzinoa izango dau. Aukeratutako taldeek modalidadeen arabera antolatutako kontzertuak eskainiko ditue irailean, urrian eta zemendian.

Bilbo Hiria Pop Rock lehiaketea Bilboko Udalak 18 eta 35 urte bitarteko gazteek osotutako musika taldeentzat antolatzen dauen lehiaketea da. Gaur egun, lehiaketea erreferentzia bilakatu da Europako panorama musikalean. Talde irabazleentzako sariak (esku dirutan, instrumentuak, kontzertuetan parte hartzeko aukerea eta zabalkundea), ezustekoak hurreratzen dan publikoarentzat eta ekimen barriak ezagutu eta gozetako aukerea dira, besteak beste, Bilbo Hiria Pop Rock Lehiaketeak eskainiko dituan pizgarrietako batzuk.
 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu