Taylor Swift, MTV Video Music Awards sarietan irabazle
2015-08-31 12:45 MusikeaTaylor Swift izan da irabazle nagusia MTV Video Music Awards sarietan. Abeslari estadubatuarrak urteko bideo onenaren saria jaso dau, Bad Blood bideoklipari esker; horrezaz gan, pop bideo onenaren eta emakumezkoen bideo onenaren sariak be jaso ditu.
Taylor Swift izan da irabazle nagusia MTV Video Music Awards sarietan. Abeslari estadubatuarrak urteko bideo onenaren saria jaso dau, Bad Blood bideoklipari esker; horrezaz gan, pop bideo onenaren eta emakumezkoen bideo onenaren sariak be jaso ditu.
Miley Cyrusek zuzendu eban galea eta Nicki Minajek, antza danez, ez eban Cyrusen antzerkia begi onez ikusi, eta haren kontrako adierazpenak egin zituan mikrofono aurrean Anaconda bideogaitik hip hop lan onenaren saria jaso ebanean. Ganerakoan, Bruno Mars eta Nicki Minaj bera izan ziran aurtengo edizinoko kantari aitagarrienak, sari bana jaso ebelako.
Musika-emonaldiei jagokenez, Justin Bieberren itzulerea izan zen deigarriena, bost urteko isilunearen ostean indartsu agertu zalako taula gainean.
Amaitzeko, Kanye Westen berbek ahoa zabalik itxi eben publikoa, izan be, Taylor Swiften eskutik Video Vanguard Award saria hartu eta gitxira, 2020an AEBko presidente izateko hautagaitzea aurkeztuko dauela iragarri eban.
2015eko Bideo Music Awards - Sarituak:
- Urteko bideoa: Taylor Swift — Bad Blood (Feat. Kendrick Lamar).
- Kolaborazino onena: Taylor Swift — Bad Blood (Feat. Kendrick Lamar).
- Gizonezkoen bideo onena: Mark Ronson — Uptown Funk (Feat. Bruno Mars).
- Emakumezkoen bideo onena: Taylor Swift — Blank Space.
-`Pop bideo onena: Taylor Swift — Blank Space.
- Hip-hop bideo onena: Nicki Minaj — Anaconda.
- Rock bideo onena: Fall Out Boy — Uma Thurman.
- Jarraitu beharreko artistea: Fetty Wap — Trap Queen.
- Mezu sozialeko bideoa: Big Sean — One Man Can Change the World (Feat. Kanye West and John Legend).
- Udako kantua: Five Seconds of Summer – She’s Kinda Hot.
- Arte zuzendariotza onena: Snoop Dogg — So Many Pros (Jason Fijal).
- Koreografia onena: OK Go — I Won’t Let You Down (OK Go, air:man and Mori Harano).
- Zinematografia onena: Flying Lotus — Never Catch Me (Feat. Kendrick Lamar) (Larkin Sieple).
- Zuzendaritza onena: Kendrick Lamar — Alright (Colin Tilley & The Little Homies).
- Edizino onena: Beyoncé – 7/11 (Beyoncé, Ed Burke, Jonathan Wing).
- Ikus-efektu onenak: Skrillex & Diplo — Where Are U Now (Feat. Justin Bieber) (Brewer).
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!