Hemen da ‘Esna’, Esne Beltza taldearen disko bikotxa
2015-11-19 14:20 MusikeaEsne Beltzaren estilo eta nortasunari eutsiz, estilo aniztasuna da nagusi oraingoan be, kunbia, reggaea, porrusaldea eta barrikuntza legez baita runba bat be; hain zuzen be, El Canijo de Jerez eta La Pegatinako Rubenegaz alkarlanean egindako Sueños de color da lehenengo singlea.
Proiektu potoloa, disko bikotxa da Esne Beltza talde hernaniarraren barriena, gaur Donostian aurkeztu dabena. Esna, azken lana bitan banatu dau Esne Beltzak eta argitaratzea edo kaleratzea be bi fasetan egingo dabela aurreratu dau Xabi Solano buru dauen taldeak; emondako arrazoietako bat konpromiso eta kontzertu zerrenda luzea eta horri behar dan moduan eusteko hartu dabe aitatu erabagia.
La Prisa Mata taldeko Luis Toledoren diseinua daroan digipack bikotxa izango da euskarria.
Kontuak kontu, zortzi kantuz osotutako lehenengo CDa abenduaren 11n egongo da eskuragarri disko dendetan eta lehenago, abenduaren 4tik 8ra, Durangoko Azokan. Esna proiektuko bigarren diskoa, barriz, 2016ko maiatza aldera kaleratuko da.
Taldearen estilo eta nortasunari eutsiz, estilo aniztasuna da nagusi oraingoan be, kunbia, reggaea, porrusaldea eta barrikuntza legez baita runba bat be; hain zuzen be, El Canijo de Jerez eta La Pegatinako Rubenegaz alkarlanean egindako Sueños de color da lehenengo singlea. Alkarlaneko zerrendara batu dira Rude, Green Valleyko Ander edo Zoo talde valentziarreko Panxo. Urteetan manager lanetan izan daben Amaia Apaolazaren heriotzea be gaitzat hartu dabe kantuetako batean.
Aurkezpen kontzertuei jagokenez, abenduaren 7an zuzenekoa eskainiko dabe Durangoko Plateruena Kafe Antzokian diskoan parte hartu daben hainbat kolaboratzailegaz batera. Viana Rock jaialdian be izango da taldea abenduaren 12an. Disko barria zuzenean aurkezteko oraingoz kontzertu bi horreek baino ez ditue aurreikusi. Aurrerago, gaur prentsaurrean iragarri dabenez, hurrengo martira arte ez dabe kontzertu gehiagorik eskainiko.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!