Euskadiko Gazte Orkestreak Charles Chaplinen film bati musikea ipiniko deutso

Bizkaie! 2015-12-29 12:43   Musikea

Neguko denporaldiko jarduerak aurkeztu ditu EGO Euskadiko Gazte Orkestreak. Proiekturik garrantzitsuena Charles Chaplinen City Lights pelikulareari musikea ipintea izango da. Urtarrilaren hasikeran Donostia, Bilbo eta Gasteizen entzun ahal izango da EGOren sorkuntza lan hori.

Eibarren aurkeztu dau EGOk neguko denporaldiko plangintzea. Juan Jose Oconen zuzendaritzapean, 50 musikari gaztek parte hartuko dabe. Publiko barriak erakartea eta musika sinfonikoa modu erakargarrian zabaltzea dira denporaldiko helburu nagusiak. Familiei zuzendutako programazinoa preparau dau EGOk.

Denporaldiko erronka nagusia Charles Chaplinen City Lights filmaren soinu bandea sortzea izango da. 1930eko film mutu horretako 86 minutuak musikaz laguntzeko konposizinoa sortu eta interpretauko dabe musikari gazteek. Pelikulako egoera, mobimentu eta gertakizun bakotxagaz bat datorren musikea izango da eta, beraz, zehaztasun handiko obrea izango da. Musikariek kontzentrazino handiz jo behar dabe, doinua irudiagaz batera joan daiten.

Hiru kontzertu eskainiko ditu EGOk, Chaplinen lanari ipinitako musikea erakusteko. Urtarrilaren 3an Donostiako Victoria Eugenia antzokian joko dabe, 4an Gasteizko Principalen eta 5ean, Bilboko Euskalduna Jauregian. Hiru emonaldiak 20:00etan hasiko dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu