Banden Lehia abian ipini dau Azkue Fundazinoak, musika-talde barrien bila

Bizkaie! 2015-09-24 13:53   Musikea

Interneteko euskal musika-talde amateurrik entzutetsuena saritzea da Banden Lehiaren helburua, Azkue Fundazinoak azaldu dauenez. Banden Lehiaren zazpigarren ekitaldi honek barritasun ugari ekarriko ditu ganera, formatu, diseinu eta webguneari jagokonez. Finala zemendiaren 27an izango da eta twitter bidez emon ahal izango da irabazlea aukeratzeko botua.

Interneteko euskal musika-talde amateurrik entzutetsuena saritzea da Banden Lehiaren helburua, Azkue Fundazinoak azaldu dauenez. Banden Lehiaren zazpigarren ekitaldi honek barritasun ugari ekarriko ditu ganera, formatu, diseinu eta webguneari jagokonez. Finala zemendiaren 27an izango da eta twitter bidez emon ahal izango da irabazlea aukeratzeko botua.

Teknologia barriak, euskerea eta musikea batzen dituan sariketea da Banden Lehia. Parte hartzeko, baldintzak beteten dituen taldeek Banda Beat sare sozialean emon behar dabe  izena eta euren lana bertan ikusgai ipini. Banda Beat euskerazko musikea bultzatzeko sare soziala da eta aurtengo edizinorako atal barriak sartu deutsez. Banden Lehiaren zazpigarren ekitaldi honetan, sekula baino gehiago balorauko da talde parte-hartzaileek euren musikea internet bidez hedatzeko daukien gaitasuna. Lagun eta kontaktu guztien artean ahalik eta gehien zabaldu beharko dabe euren jarduna eta sare aktibo bat sortu.

Lehiaketearen lehenengo fasean, interneteko erabiltzaileek modu askotan emon ahal izango dabe botua: Facebook edo Twitter erabili ahal izango dira, besteak beste. Botua emoten dabenen artean, 2016ko BBK Live jaialdirako bonu bat zotz egingo dabe. Era berean, epaimahai batek be bere eretxia emongo dau. Ritxi Aizpuru editorea, Zuriñe Hidalgo abeslaria, Leire Palacios kazetaria eta Gaby Salaberry kontzertu-antolatzailea egongo dira epaimahaian, laurak be musikearen mundua hur-hurretik ezagutzen daben profesionalak.

Lau talde sailkatuko dira finalerako. Zemendiaren 27an, Bilborock aretoan, zuzeneko kontzertua emongo dabe laurek eta publikoak botua emon ahal izango dau. Twitter bidez bialdu beharko dira botuak. Epaimahaia finalean be izango da eta publikoaren eta epaimahaiko laukotearen eretxiak batuta erabagiko da zein dan aurtengo Banden Lehiako irabazlea.

Irabazleak BBK Live 2016 eta Bartzelonako Sona jaialdietan kontzertu bana joteko eskubidea lortuko dau. Ganera, disko bat produziduko deutsie.

Banden Lehiak aldaketa bat baino gehiago dakarz zazpigarren ekitaldi honetan. Irudia aldatu egin dabe eta webgunea barritu (ganera, orain, .eus da). Finalean, lau lehiakideak ez eze, talde konbidau bat be egongo da oholtzan. Urtz talde ezaguna aukeratu dabe horretarako.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu