Itxurakerien inguruko disko barria aurkeztu dau Larregik, 'Pantomima'
2015-10-01 14:14 Musikea2014ko Banden Lehia irabazita, talde arratiarrak Bilbao BBK Live-n jo eban eta diskoa argitaratzeko aukerea be irabazi eban. Horixe da, beraz, Pantomima diskoaren jatorria (Baga-Biga). Bere ibilbideko bigarren diskoan, Larregik soinu argiagoa eta zuzenagoa bilatu dau, punkaren eta rockaren arteko eremuan dagozan doinuakaz. Gizartean guzurrak eta itxurakeriak daukan leku zabala agirian itxi nahi izan dau laukoteak oraingoan.
2014ko Banden Lehia irabazita, talde arratiarrak Bilbao BBK Live-n jo eban eta diskoa argitaratzeko aukerea be irabazi eban. Horixe da, beraz, Pantomima diskoaren jatorria (Baga-Biga). Bere ibilbideko bigarren diskoan, Larregik soinu argiagoa eta zuzenagoa bilatu dau, punkaren eta rockaren arteko eremuan dagozan doinuakaz. Gizartean guzurrak eta itxurakeriak daukan leku zabala agirian itxi nahi izan dau laukoteak oraingoan. Ganera, Biffy Clyro-ren 57 kantan oinarritutako bersinoa be sartu dabe.
Ritxi Aizpuru Baga-Biga disketxeko arduradunak azaldu dauenez, Pantomimak badauka pop ikutu bat, melodiak aurreko diskoan baino finduago dagoz. Halandabe, punkaren eta rockaren arteko tarte zabal horretan dago, gehienbat, Larregiren estiloa. Unai Santos taldekideak zehaztu dau melodiak leuntzeko ahalegina egin dabela: Kanta garbi eta melodikoak nahi izan doguz, adierazo dau. Bederatzi kanta sartu ditue euren bigarren diskoan. Melodikoak, argiak, zuzenak eta ez oso luzeak dira, esan dau taldeko gitarrajole eta abeslariak.
Diskoko letrak eta musikea taldeak sortutakoak dira, 57 abestian izan ezik. Biffy Clyro eskoziarren izen bereko kantan oinarrituta sortu dabe. Bersino arriskatu bat da, oso librea, batez be egiturearen aldetik, azaldu dau Unai Santosek. Biffy Clyroren zale diran ezkero, omenaldi modukoa egin nahi izan deutsie.
Egunerokoan, gizartean dagoan itxurakeria agirian itxi nahi izan dabe disko honetan. Hortik Pantomima izenburua. Gure letretan guzurra, egia, itxurakeria moduko berbak sarri aitatzen doguzala konturatu ginan eta holan aukeratu dogu izenburua be, azaldu dau Santosek. Kalean danok maskarea jantzita ibilten garela dinoe taldekideek, sarri ez gara zintzoak izaten.
Banden Lehia irabazteagaitik, Pantomima diskoa produziduteko aukera polita topau dabe Larregikoek. Holan, Aritz Arregiren estudioan egin dabe lan, Usurbilen. Soinu potentea lortu dogu, dino Unai Santosek eta Arregik emon deutsen tratuagaz eta produkzino aldetik lortu daben emoitzeagaz pozik dagozala azaldu dau.
Eskean Kristö taldeko Pello Artabek ahotsa ipini dau Toxikoa abestian. Izan be, Larregi eta Eskean Kristö hur-hurreko taldeak dira, lokal berean egiten ditue entseguak. 2013an Eskean Kristök irabazi eban Banden Lehia eta, 2014an, Larregik, Arratian talde gazteak gogor datozan seinale. Urtz-eko Xabi Camarerok be egin dau kolaborazino bat. Taldean belaunaldi bitako kideak daukaguz eta belaunaldi bakotxari erreferentzia bana egin deutsagu Eskean Kristö eta Urtzeko abeslariak ekarrita, azaldu dau Santosek. Beste lagun askoren kolaborazinoak be badagoz Pantomiman: Agate Amilibia, Iñigo Ibarretxe eta abar.
Banden Lehiako irabazle legez, udan BBK Live jaialdian jo eban Larregik, Bilbon. Esperientzia gogoangarria izan zala dinoe taldekideek. Bartzelonan be joko dabe zemendian, EH Sona jaialdian. Diskoa aurkezteko birea, dana dala, etxean hasiko dabe, Lemoan, urriaren 23an.
Azkue Fundazinoak iragarri dauenez, aurtengo Banden Lehian parte hartzeko epea zabalik dago dagoeneko. Larregiri lekukoa hartzeko asmoz, orain arte 12 bandak izena emon dabela zehaztu dau Iurdana Akasuso Azkue Fundazinoko zuzendariak. Larregik igazko finalean parte hartu ebanekoa gogora ekarri dau Unai Santosek: Oso positiboa izan zan, urduri egon ginan, baina giro berezia sortu zan, babes handia sentidu genduan.
Igazko legez, aurten be finala Bilborocken izango da eta entzuleek twitter bidez emon ahal izango dabe botua. Musikea, euskerea eta teknologia barriak buztartzea da Banden Lehiaren asmo nagusia. Gure erronkea euskerearen erabilera soziala areagotzea da, adierazo dau Ana de Castro Bizkaiko Foru Aldundiko euskera zuzendariak. De Castrok eredugarritzat jo dau Larregiren jarrerea, musikearen bidez euren sentimenduak eta bizipenak erakusten ditue, euskeraz.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!