Xabier de Felipe biolinista bilbotar gazteak Barakaldo Antzokian eta Madrilgo Auditorio Nazionalean joko dau
2015-09-24 18:20 MusikeaBarakaldoko emonaldia, bere ohiko pianista Arrate Monasteriok lagunduta, urriaren 18an, domekan, arratsaldeko 19:00etan izango da eta Franck, Lutoslawski, Beethoven, Ysaye eta Fallaren obrak joko ditue. Sarrerak, 10 euroan, salgai dagoz honezkero barakaldoko antzokian bertan edota www.ticket.kutxabank.es webgunean.
Xabier de Felipe biolinisteak, mundu mailan ondo ezaguna dan Hamburgeko NDR- Sinfonieorchesterreko plantillako lehen biolin gazteena dana, laster bi errezitaldi egingo ditu, bata Barakaldo antzokian eta bestea Madrilgo Auditorio Nazionalean, El Primer Auditorio zikloan, hain zuzen be.
Xabier de Felipek, bilbotar musikari-familia ezagun bateko semea, behin bere estudioak Frankfurten eta Berlinen egin ostean, 2014an Hamburgeko NDR-Sinfonieorchesterreko lehen biolineko plazea lehiaketa publikoan irabazi eban.
Barakaldoko emonaldia, bere ohiko pianista Arrate Monasteriok lagunduta, urriaren 18an, domekan, arratsaldeko 19:00etan izango da eta Franck, Lutoslawski, Beethoven, Ysaye eta Fallaren obrak joko ditue. Sarrerak, 10 euroan, salgai dagoz honezkero Barakaldoko Antzokian bertan edota www.ticket.kutxabank.es webgunean.
Madrilgo Auditorio Nazionalean, barriz, Trío Vibrart Hirukotea izango dau lagun Xabier de Felipek: Juan Pérez Floristán (pianistea); Miguel Colom (biolinistea) eta Fernando Arias (biolontxelistea). Hitzordua zemendiaren 5ean izango da, eguenean, 20:00etan. Sarrerak, 20 euroan, salgai dagoz Auditorio Nazionalean eta www.entradasinaem.es webgunean.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!