ON, Niña Coyote eta Chico Tornado, Rubia eta Maizenita talde euskaldunak hautatu ditue Artistas en Rutarako
2015-10-06 18:31 MusikeaZuzeneko musikea estadu mailan sustatzeko helburua dauen Artistas en Ruta programeak urtean sei hilebeteko bi denporaldi hartzen ditu bere barruan, eta zuzeneko emonaldiak aretoakaz alkarlanean antolatzen ditu.
Artistas en Ruta egitasmoko 2016ko lehen seihilekoan parte hartuko daben taldeak hautatu ditue oraintsu, eta horreen artean 4 euskal talde dagoz.
AIE-k eta Etxepare Euskal Institutuak sinatutako hitzarmenari esker ON (Pello Ramirez eta Xabier Zeberioren azken proiektua), Niña Coyote eta Chico Tornado eta Rubia rock taldea hautatu ditue, eta gainera Maizenita, Lander Egaña flamenko abeslari Bilbotarra be aukeratu dabe.
Zuzeneko musikea estadu mailan sustatzeko helburua dauen Artistas en Ruta programeak urtean sei hilebeteko bi denporaldi hartzen ditu bere barruan, eta zuzeneko emonaldiak aretoakaz alkarlanean antolatzen ditu. Fase bakotxerako taldeak, Estaduko ordezkari anitzek osotutako epaimahai batek aukeratzen ditu aldez aurretik.
Artistas en Rutaz gan, AIEk beste lan arlo batzuk be jorratzen ditu, eta programan parte hartu daben musikarietatik batzuk hautatzen ditu beste zirkuitu batzuetan be parte hartu deien. Esangura horretan, AIE eta DÓrfeuren alkarlanari esker, Xabi Aburruzaga euskal trikitilaria biran egongo da OuTonalidades zirkuitu barruan, Portugalen. Danetara, hiru kontzertu eskainiko ditu: Tondela (zemendiak 13), Penedono (zemendiak 14) eta Famalicão da Serra (zemendiak 15).
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!