Donostiako 49. Heineken Jazzaldiko kartel lehiaketara lanak aurkezteko epea zabalik dago

Bizkaie! 2014-01-09 14:36   Musikea

Lanak www.heinekenjazzaldia.com webgunearen bitartez baino ezingo dira aurkeztu, eta bertan dagoz lehiaketearen oinarriak. Lanak aurkezteko epea urtarrilaren 9ko 11:00etatik zezeilaren 19ko 19:00ak arte egongo da zabalik.

Heinekenek Donostiako 49. Heineken Jazzaldiko kartela hautatzeko lehiaketea antolatu dau, eta lanak aurkezteko epea urtarrilaren 9tik zezeilaren 19ra bitartekoa izango da. Jaialdia, barriz, garagarrilaren 23tik 27ra egingo da.

Antolakuntzeak jakinarazo dauenez, saria 1.200 eurokoa da eta, Heineken Jazzaldia Europako jaialdi garrantzitsuenetakoa eta tradizino handienetakoa izanik, irabazleak bere diseinua milaka personei helarazoteko aukerea izango dau.

Lanak www.heinekenjazzaldia.com webgunearen bitartez baino ezingo dira aurkeztu, eta bertan dagoz lehiaketearen oinarriak. Lanak aurkezteko epea urtarrilaren 9ko 11:00etatik zezeilaren 19ko 19:00ak arte egongo da zabalik.

Irabazlea hautatzeko, webgunean jentearen boto gehien jasotako hamar hautagaiak aukeratuko dira aurrez, eta beste hamar kartel Heinekenek hautatuko ditu Jazzaldiagaz batera. Kartel irabazlea hautatuko dauen epaimahaiak laster adierazoko diran hainbat arlotako kideak batuko ditu, eta eurekaz batera izango dira Heineken Jazzaldiko Antolakuntza Batzordeko bi kide eta Heinekenen bi ordezkari.

Webgunearen bitartez finalistak hautatzeko botazinoan parte hartzen dabenen artean jaialdirako bi bonu eta Heinekenek aukeratutako lau izarretako hotel batean bi personentzako ostatua zozketatuko dira. Zezeilaren 24ko 11:00etatik martiaren 10eko 18:00ak arte emon ahal izango da botoa.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu