Bizkaiko rockaren historiari buruzko '160 metros' dokumentala Guggenheim museoan ikusgai

Bizkaie! 2013-10-29 10:15   Musikea

Bilboko Guggenheim museoan 160 metros: una historia del rock en Bizkaia dokumentalaren bost atalak proiektauko ditue zemendiaren 16an, Zinebi jaialdiaren 55. edizinoaren barruan. Bost kapitulu daborduko Interneten estreinatu ditue.

160 metros: una historia del rock en Bizkaia dokumentalaren bost atalak proiektauko ditue zemendiaren 16an Guggenheim museoan, Zinebi jaialdiaren 55. edizinoaren barruan. Bost kapitulu daborduko Interneten estreinatu ditue.

Errioaren alde bien artean 160 metro dagoz. 1990ko hamarkadan Bilboko itsasadarraren alde bietan, bai ekonomia bai gizarte arloan jazotako aldaketak rockaren ikuspegitik azaltzen dira dokumentalean. Alvaro Fierro musika kazetaria (Ruta 66, Mondosonoro) eta Joseba Gorordo errealizadorea dira lanaren zuzendariak. Diego Urruchik eta Raul Lopezek produzidu dabe, Stereozona WebTV-ren eta Media Attack bideo agentziaren arduradunak dira, hurranez hurran.

Sasoiko talde ugari agiri dira pelikulan, besteak beste, Parabellum, Subversión X, Distorsion, Gris Perla, Los Clavos, Lord Sickness, El Inquilino Comunista, Cujo, Gringo, Ya Te Digo, Sonic Trash eta Quite Fantastic. Nerbioi errioaren itsasertzak alkartzea gura debe dokumentalaren egileak, aspalditik dagoz-eta aurrez aurrez; Ezkerraldean, beharginak, eta Eskumaldean, burgesia.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu