Arantzazu: eraikina eta frankismoa

Bizkaie! 2006-03-10 00:00   Kulturea
Erakusketan ikusi daitekezan gauzen artean dagoz, besteak beste, Sáenz Oiza eta Laorgaren planoak eta maketak, Jorge Oteizaren eskultura batzuk, hainbat autoreren margoak eta argazki ugari. Erakusketeagaz batera, prozesu artistikoaren eta arkitektonikoaren alde ezezagunak plazaratzen dituan liburu bat be argitaratu da. Bistan danez, Euskal Herriko eraikinik interesgarrienetako bat eta sasoi haretako giro politiko eta soziala ulertzeko erakusketa interesgarria da Donostian antolatu dabena. Julen Gabiria

Elorrio '06 Ibilaldiak Bizkaiko ume eta gazteentzat 'II. Ibilarte' marrazki lehiaketea deitu dau

Bizkaie! 2006-03-03 00:00   Kulturea
Marrazkien gaia 'Mendia' izango da eta bi maila egongo dira, 12 urtera bitarteko umeentzat bata eta bestea 13tik 16 urtera bitarteko gazteentzat. Marrazkia DIN A4 formatuan aurkeztuko da eta parte-hartzaileek marrazkiaren atzealdean izen abizenak, edadea, helbidea, ikastola eta telefonoa adierazo beharko dabez. Marrazkiak helbide honetara bialdu beharko dira: Bizkaiko Ikastolen Elkartea ( II. Ibilarte Lehiaketa), Aoiz Plaza, 1, 48015 Bilbo. Lanak aurkezteko azken eguna martiaren 31 izango da. Ebaluaketa batzordea lehiaketearen antolatzaileen ordezkari batek, laguntzaileen ordezkari batek eta Ibilarten parte hartuko ...

Xirika gazte aldizkariaren sexu-gidea

Bizkaie! 2006-02-24 00:00   Kulturea
Bizkaie!

Tindaya mendiko proiektua badoa aurrerantz

Bizkaie! 2006-02-24 00:00   Kulturea
Tindayaren bideragarritasunaren gaineko zalantza teknikoak albo baten geratu diran honetan, hemendik aurrerako arazoak erabagi politikoetatik etorri daitekez. Izan be, Fuerteventurako Cabildoak (Coalición Canaria alderdiaren eskuetan dago) buru-belarri ekin gura deutso Tindaya mendiko proiektuari, baina Kanarietako Gobernua, antza, zatituta dago: alde batetik, monumentuaren aldekoak dagoz, eta bestetik proiektua bertan behera itxi gura dabenak. Azken horreek motibo handiak daukiez euren eretxiari eusteko, ze ez da ahaztu behar, batetik, Txillidaren asmo honek hasiera-hasieratik jaso dituala mobimentu ekologisten kritika arrazoituak, eta, bestetik, oindino epaitegietan ...

Rialia Industriaren Museoa Portugaleten

Bizkaie! 2006-02-24 00:00   Kulturea
Bizkaie!

'Zirkuitoa' ekimenaren lehenengo zatia martxan dago

Bizkaie! 2006-02-24 00:00   Kulturea
Bizkaie!

Euskaltzaindiaren arautegiaren aldaketa-proposamena

Bizkaie! 2006-02-24 00:00   Kulturea
Euskaltzaindia

Bilboren egun esanguratsuenak

Bizkaie! 2006-02-17 00:00   Kulturea
Bizkaie!

Angeles Gonzalez-Sinde eta Jordi Sierra I Fibra idazleek irabazi dabez 'Haur eta Gazte Literaturako XIV Edebé Sariak'

Bizkaie! 2006-02-17 00:00   Kulturea
'Edebé saria' ezinbesteko erreferentzia da idazleen artean, bai lanen kalidadeagaitik, bai saritutako idazleen ospeagaitik be. Nabarmentzekoak dira Carlos Ruiz Zafón eta Gabriel Janer Manila, baina badira beste idazle garrantzitsu asko: Olga Xirinacs, Juan Kruz Igerabide, Andreu Martín, Elia Barceló, César Mallorquí, Gloria Sánchez edota Fina Casalderrey. 'Edebé' sariaren XIV. edizinoan, danetara 55.000 euro banatuko dira (30.000 euro gazte-literaturan eta 25.000 euro haur-literaturan). 250 original aurkeztu dira, 90 gazte-literaturan eta 160 haur-literaturan, eta horreetatik, 53 katalanez, 180 gaztelaniaz ...

Luis Baraiazarraren umetako Meñaka

Bizkaie! 2006-02-17 00:00   Kulturea
Bizimodua asko aldatu da ordutik. Horregaitik, liburuak sasoi hareek gogoan hartzeko eta gure arbasoen eguneroko nondik-norakoen inguruan sakontzeko balio dau. Lana didaktikoa da, erraz irakurtzeko 326 orriz osatua. Baraiazarraren umetako sasoietan ezin daitekez faltau jolasak. Tartetxu berezia hartzen dabe honako jokoek: pelotaka, kuika, asto-astoka, parratilka, tabaka, tronpoika, intxaur-jokoa... Nagusiek be aisialdirako tartea ataraten eben: ‘sasoi haretan jenteak ez eban asko behar jaiak ondo pasetako’, dino Baraiazarrak. Bizkaieraz idatzita dago, ‘bizkaiera batuan eta literarioan, euskerea zainduta eta kontu handiz idatzita’, autorearen ...

Andima Ibinagabeitia, ehun urte

Bizkaie! 2006-02-10 00:00   Kulturea
1954. urtean Zaitegiren albora joan zan Ibinagabeitia, Guatemalara. Izan be, Zaitegi Euzko-Gogoa aldizkariaren buruan egoan Guatemalan, eta behin eta barriro ibilten jakon elantxobetarrari laguntza eske. Halanda ze, hara joan zan, baina Pariseko egonaldia ederregia izan zan berarentzat, eta horren mina euki eban, Miranderi idatzitako karta baten argi itxi eban moduan: 'Aldaketa aundia, adiskide, ortik onakoa. Au ez da Paris, urrik eman ere!: or igaro zazpi urte luzeak ez ditut bereala aantziko, ez orixe. Euskalerria eta Europa zaharra, barneegi daramazkit ene ...

Bernardo Atxaga proposatu dabe Euskaltzaindiarako

Bizkaie! 2006-02-10 00:00   Kulturea
Bizkaie!

Bilboko Guggenheim Museoaren amesetea: miloe bat bisitari

Bizkaie! 2006-02-03 00:00   Kulturea
2006-2007 denporaldia Bilboko Guggenheim museoak sei erakusketa antolatuko ditu 2006-2007 denporaldian: aldi baterakoak bost eta bilduma iraunkorrekoak bi. - 'Errusia!': New Yorkeko Solomon R. Guggenheim museotik Errusiako arteari buruzko erakusketea martiaren 29an helduko da Bilbora. XIV. mendetik gaur egun arteko egileen lanak biltzen ditu: Levistki, Aivazovski, Gauguin, Picasso, Malevitx, Goncharova... - 'Txillidaren omenez': Eduardo Txillida euskal eskultorea gogoan hartuta, gaur egungo zenbait artistek eginiko obren erakusketea ikusgai egongo da Bilbon apirilaren 8tik aurrera. - 'Max Beckmann: urmargoak eta pastelak': Alemaniako pintore espresionisteak urmargo ...

Jorge Garciaren oleo eta irudiak 2006ko denporaldiari ekiteko

Bizkaie! 2006-02-03 00:00   Kulturea
Jorge García Alegríaren koadroek eskaintzen deuskuezan irudiek azterketa hausnartu eta zorrotza eskatzen daben apreziazino desbardinak eskaintzen dieuksuez. Esan leiteke ikuspegi poliedrikoa eskaintzen dabela; poliedroaren erpin, ertz edo alde bakotxak artelanera hurreratzeko bideak eta emozino ugari edegiten dabez, itxura batean eta kasuren batean kontraesankorrak diranak. Begirada arretatsuak eta emozinoen sedimentazinoak aurkikuntza segida erakargarri bateranzko gogoetak zuzentzen dabez. Lehenengo inpresino batek eretxi bitxi batera eroango gaitu. Jorge Garcíaren lanak, margotuta egon beharrean, zizelkatuta dagozala emoten dau. Bere pintzelkaden lodierak eta koloreen banaketa ...