IbilArte Euskal Herriko Arte Garaikidearen erakusketea maiatzaren 5etik 22ra ikusgai AlhondigaBilbaon

Bizkaie! 2011-05-04 15:33   Kulturea

IbilArte erakusketan hainbat euskal artista eta artelan ikusteko aukerea izango da, sensibilidade eta aniztasun desbardinak agirian itxita baina beti be erakusketearen helburu nagusiari eutsiz, hau da, euskal gizarteari euskerea eta euskal kulturea bultzatzeko nahia agerrarazotea, ikastolen espirituagaz batera.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Xabier Lete Euskarazko Nazioarteko I. Poesia Saria atondu dabe

Bizkaie! 2011-05-04 11:31   Kulturea

Gipuzkoako Foru Aldundiak, Kultura eta Euskara Departamentuaren bitartez, Xabier Lete Euskarazko Nazioarteko I. Poesia Sariaren deialdia egin barri dau, Xabier Lete (1944-2010) poetea omentzeko asmoz. Obrak aurkezteko epea 2011ko irailaren 15era arte izango da. Sari bakarra egongo da, 10.000 eurokoa.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Arrigorriagako XVI. Nazinoarteko Clown eta Pailazo Jaialdia aurkeztu dabe

Bizkaie! 2011-05-03 15:54   Kulturea

Maiatzaren 4an Ivan Pradok berbaldia eskainiko dau. Prado Payasos en Rebeldía taldeko kidea eta Festiclown jaialdiko zuzendaria da. Igaz Ramallah inguruan antzeko jaialdi bat atontzeko asmoz izan zan, baina Israelek kanporatu egin eban. Arrigorriagan orduan izandako bizipenen barri emongo dau.

Bilboko kaleak eszenatoki bihurtuko dira maiatzetik aurrera

Bizkaie! 2011-04-28 15:42   Kulturea

Bilboko auzoetan maiatzean eta bagilean atondutako kaleko arte eszenikoen eskaintzea aurkeztu dabe. Programazinoaren barruan, clownak, Magia Topaketak, zirkua, kaleko antzerkia eta musikea egongo dira. Ekitaldiak maiatzaren 7an hasiko dira.

Johnny Melville clown ezagunak ikastaro berezia eskainiko dau bihartik aurrera Arrigorriagan

Bizkaie! 2011-04-28 11:47   Kulturea

Arrigorriagako XVI. Nazioarteko Clown eta Pailazo Jaialdiaren barruan, Johnny Melville artista eskoziarrak ikastaro berezia eskainiko dau apirilaren 29tik maiatzaren 1era arte. Mimoa, akrobaziak eta inprobisazinoa landuko ditu clown ezagunak, Performance dinamics izenburupean. Oraindino badago izena emoteko aukerea.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Jantzaren Nazinoarteko Eguna jantzan ospatzeko aukera ederra

Bizkaie! 2011-04-26 15:47   Kulturea

Bilbok Jantzaren Nazinoarteko Eguna ospatuko dau barikuan, hilaren 29an, jantza saio edegi bategaz. Jantzaldia Arriaga plazan egingo da, 17:00etan, eta edonork parte hartu ahal izango dau.

Bilboko Artelan Berreginen Museoak ordutegia zabalduko dau Aste Santuan

Bizkaie! 2011-04-18 18:25   Kulturea

Bilboko Artelan Berreginen Museoa zabalik egongo da Aste Santuko jaiegun guztietan, astelehenean bere bai, egun horretan normalean museoa zarratuta egoten dan arren.

Artedrama Euskal Laborategia arte eszenikoetan euskeraz lan egiten dabenen topagunea izango da apirilaren 24tik 30era

Bizkaie! 2011-04-18 14:09   Kulturea

2006. urtean laborategi moduan jaiotako topagune hau profesional zein ikasleentzako bideratuta dago, beti be Euskal Herriko arte eszenikoetan dabilzanen arteko eztabaidak eta alkartrukeak sustatzeko asmoagaz. Ekimenak bi adar izango ditu; bata formazinoan oinarrituta eta bestea AulestiArte deituriko egitasmoa.

»» Ikusi argazki guztiak (1)

Bidaiaren inguruko erakusketea edegi dabe Balmasedako Boinas La Encartada museoan

Bizkaie! 2011-04-14 14:05   Kulturea

Bidaiariak/Viaggiatori/Viajeros erakusketea edegi barri dabe Balmasedako Boinas La Encartada museoan. Sardiniako Casa Falconeri ikerketa-etxeko laborategian garatutako proiektua dauka oinarri. Bagilaren 26ra arte egongo da zabalik.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Lutxo Egiak 'Txakur ingelesak' ipuin liburua argitaratu barri dau

Bizkaie! 2011-04-13 17:42   Kulturea

Lutxo Egiak Txakur ingelesak liburua argitaratu dau Susa etxearekin. Idazle bilbotarraren lehenengo ipuin bildumea da. Ikusiezin izan gura daben pertsonaiak dira bederatzi narrazinoetako protagonista nagusiak.

Basurtu auzoak XIX. mendearen amaieratik joan dan mendeko 80ko hamarkadara arte izan dauen bilakaerea ikusgai

Bizkaie! 2011-04-13 15:45   Kulturea

Erakunde publikoetatik eta pribatuetatik jasotako 150 argazki inguruk osotzen dabe erakusketea. Argazkiak, Kultura eta Hezkuntza Sailagaz, gure uriko auzoen historiaren zabalkundeagaz lotutako hainbat ekimenetan ibili diran Joseba Eguiraun eta Javier del Vigo Bilboko historiaren ikerlariek sailkatu eta dokumentau ditue.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Bizkaiko ilustrazinogintzearen bost mendetako historia ikusgai dago Bilbon

Nagore Ferreira Zamalloa 2011-04-13 15:22   Kulturea

Bost mendetako ilustrazinoen lagin ederra batu dabe Ilustratzaileak Bizkaian (XVI-XX). Odisea grafikoa erakusketan. Hainbat muetako berrehun lanetik gora dagoz ikusgai Bilboko Foru Liburutegiaren areto nagusian, besteak beste, eskuizkribuak, grabaduak, litografiak, horma-irudiak, eta abar. Erakusketea bagilaren 25era arte egongo da zabalik.

»» Ikusi argazki guztiak (9)

Gernikako bonbardeoa gaztetxu baten ikuspegitik kontau dau Luis Iriondok

Dabi Piedra Robledo 2011-04-13 15:08   Kulturea

El chico de Guernica liburuan, 1937ko apirileko jazoerak ez eze, bonbardeoak Gernikako bizimodua, ohiturak eta pentsakerea zelan aldatu zituan be erakusten dau, 14 urteko gernikar baten bizipenetatik abiatuta. Liburua Gernikan aurkeztuko dabe, hilaren 19an.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Liburuaren Eguna gaur, hilak 15, Bilbon

Bizkaie! 2011-04-12 17:23   Kulturea

Astebete lehenago zabaldu ditu ateak Liburuaren Eguneko azokeak Bilbon. Berastegi kalean 30 stand edo salmahai egongo dira gaur edegita, gaueko bederatziak arte. Liburuak % 10eko beherepenagaz erosi ahal izango dira. Liburuaren Nazinoarteko Eguna apirilaren 23an ospatzen da, baina aurten Aste Santu barruan danez, azokea aurreratzea erabagi eban Bizkaiko Liburu Saltzaileen Elkarteak.

Bagilera arte atzeratu dabe XXVIII. Gabriel Aresti Ipuin Lehiaketearen epaia partaide kopurua asko hazi dalako

Bizkaie! 2011-04-12 13:43   Kulturea

Edizino honetan 67 ipuin jaso dira euskeraz eta 1.247 gaztelaniaz; igaz, barriz, euskerazko 55 eta gaztelaniazko 517 jaso ziran. Kontuak kontu, antolatzaileen aurreikuspenak txiki geratu dira, lehiaketearen historia osoko partaidetzearen marka guztiak gainditu baitira.

Blas de Otero-Bilboko Hiria Poesia Sariaren hirugarren edizinoa antolatu dabe

Bizkaie! 2011-04-11 18:32   Kulturea

Blas de Otero-Bilboko Hiria Nazioarteko Poesia Sariaren hirugarren edizinoa antolatu dabe Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak eta Blas de Otero Fundazioak. Lehiaketak 6.600 euroko sari bi ditu; bata euskerazko lan onenarentzat, eta bestea, gaztelaniazkoarentzat.

'Bitarte argitsua: The D.Daskalopoulos Collection' erakusketea aurkeztu dabe Guggenheim Museoan

Bizkaie! 2011-04-11 15:56   Kulturea

Bitarte argitsua: The D.Daskalopoulos Collection erakusketa aurkeztu dabe goizean Bilboko Guggenhmeim Museoa. D.Daskalopoulos Collection arte garaikideko munduko bilduma pribadurik garrantzitsuenetako da. Hainbat muetako 30 artista ingururen 60 bat lan egongo dira ikusgai Bilbon irailaren 11ra arte.

»» Ikusi argazki guztiak (8)

Juan Zelaia saiakera sarietako lan irabazleak argitaratu ditu Pamielak

Bizkaie! 2011-04-08 15:39   Kulturea

Pamiela argitaletxeak kaleratu barri ditu igazko Juan Zelaia saiakera sarien irabazleak: Kepa Larrearen Itzalak harturik eta Fermin Erbitiren Hiru koaderno txiki. Larreak euskaldunei buruz fikzinoan emoten dan irudia aztertu dau eta Erbitik kazetaritzari buruzko gogoetak batu ditu.

Haur Literatura Aretoa Lekeition

Bizkaie! 2011-04-08 12:57   Kulturea

Bosgarren urtez jarraian, Lekeitioko Udaleko Euskara Zerbitzuak eta Lekeitioko Udal Liburutegiak Berbaro euskera alkarteagaz alkarlanean, Haur Literatura Aretoa antolatu dabe, Lekeitioko Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako umeei eta gazteei zuzenduta.

»» Ikusi argazki guztiak (1)

Xabier Leteren omenezko I. Poesia Lehiaketea antolatu dau Deustuko Euskal Kultur Mintegiak

Bizkaie! 2011-04-07 11:23   Kulturea

Deustuko unibersidadeko Euskal Kultur Mintegia taldeak Xabier Leteren omenezko I. Poesia Lehiaketea antolatu dau. Unibersidade bereko irakasle, ikasle eta beharginez gan, interesa daukan edonork parte hartu leike. Lanak bialtzeko azkenengo eguna maiatzaren 2a izango da.