Durangoko Azokeak ez dau krisirik igarri
2008-12-09 09:58 KultureaAzokea hasi aurretik krisiak zelan eragingo ete eutson jakinahia azaldu eban Gerediaga Elkarteak. Gerediagak, antolatzaile dan aldetik, ez dauka salmenten gaineko datu zehatzik. Baina, Azokan izan diran argitaletxe eta diskoetxe garrantzitsuenakaz berba egin eta gero, helburuak beteta doazela aurten esan daiteke. 'Azoka ona izan dabe orokorrean eta krisiak ez dau izan espero zan eragin esanguratsurik'.
'Peru Tximaluze' liburua Durangoko azokan salgai
2008-12-05 13:23 KultureaJürgen Lange alemaniar jatorrizko zeberioztarrak itzuli ditu txikitatik ezagutzen zituan ipuinak. Marrazkiak lortzeko be bera jarri zan kontaktuan Frankfurten liburuak daukan museoagaz eta liburuak alemanieraz daukan grazia ez galtzeko, bertsolari bati eskatu eutsan itzulpena bertsotan ipinteko. Bertsolari hori Zeanuriko Jurek Ziemkiewcz dogu.
Euskaltzaindia Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokan
2008-12-05 12:17 KultureaUrtero legez, aurten be Durangoko Azokan izango da (Abenduaren 5etik 8ra) Euskaltzaindia. Urte osoan argitaratutako liburuak izango ditu salgai. 'Piriniotako hizkuntzak: lehena eta oraina' erakusketea be zabalik egongo da Durangon, Elkartegian (Landako etorbidea 4), Azoka egunetan.
Eneko Olasagastiren berbaldiagaz hasiko da Durangoko 43. Euskal Liburu eta Disko Azokea
2008-12-05 09:36 KultureaAbenduaren 5etik 8ra, azokako ordutegia goizeko 10:30etatik 20:00etara izango da
Gerediaga Elkarteak hasierako minutuak aurten hildako Henrike Knör euskaltzaina, Gotzon Garate filologoa, Karmelo Etxenagusia Bilboko gotzain laguntzailea, Xabier Iratzeder, idazle eta euskaltzaina, Elias Amezaga, idazlea eta Mikel Errazkin eta Mikel Laboa musikariak gogoratzeko erabiliko ditu.
Harkaitz Canok zinea eta literaturea izan ditu aztergai bere azken lanean
2008-12-02 10:52 KultureaZinea eta literaturea. Literaturea eta zinea: bikote perfektua ala ezinezko bikotea? Joera bi horreen artean kokatzen da Harkaitz Canok aurkeztu barri dauen 'Zinea eta literatura' liburuan egindako azterketea.
Bilboko Zubietxe arte tailerreko artista etorkin batzuek egindako lanak ikusgai Getxon
2008-12-01 17:40 Kulturea'Giza Art: ahotsak eta ohiartzunak' izeneko erakusketa ibiltaria eguenetik abenduaren 21era bitartean egongo da zabalik Getxoko (Bizkaia) Algorta auzoko Torrene kaleko 3 zenbakian dagoan erakusketa-gelan. Modu honetan hasiko dira abenduaren 18an ospatuko dan Etorkinen Nazioarteko Egunaren inguruan Getxoko Udaleko Immigrazino eta Kulturarteko Unitateak antolatutako ekitaldiak.
'Otalorea' eta 'La flor de la argoma', Toti Martinez de Lezearen liburu barria euskeraz eta gaztelaniaz aldi berean
2008-11-28 14:54 KultureaErein argitaletxearen eskutik, XIX. mendearen amaieran, azken Karlistadan girotutako nobela historikoa dakar Toti Martinez de Lezeak, Oñatin kokatua eta, beraz, Gipuzkoa barrualdeko nekazaritza giroa jorratzen dauena.
'Orain ezin naz hil', Xabier Amurizaren 'artelan' barria Interneten
2008-11-26 14:37 KultureaGaur aurkeztu dau Xabier Amurizak Bilbon 'Orain ezin naz hil' nobelea, liburu bako aurkezpenean. 'Joan ziren' zikloan, bigarren artelana da oraingoa, 'Dinosauroak horizontean' izenburukoaren ostean. Barrikuntza nagusia da liburua Interneten baino ez dagoala irakurgai ondoko helbidean: www.amurizablogxabier.com
Nadia errumaniarraren amesak kontetan dituan antzezlanagaz jatorku aurtengo 'Gabonak' zikloa
2008-11-26 13:47 KultureaHaurrei eta familiei zuzendutako 'Metro bateko ametsak' antzezlana Euskalduna Jauregian izango da ikusgai urtarrilaren 2tik 5era. Danetara zazpi emonaldi izango dira eta 4.200 lagunek gozau ahal izango dabe ikuskizunaz.
Xabier Amurizak 'Orain ezin naiz hil' bere nobela barria aurkeztuko dau asteon
2008-11-24 14:50 Kulturea'Orain ezin naiz hil', 'Joan ziren' zikloko bigarren liburukia da, igazko 'Dinosauroak horizontean' izeneko lehenengoaren ondoren datorrena. Aurkezpenaren nobedadeetariko bat da liburua interneten argitaratzen dauela.
Errealidadea eta fikzinoa buztartu ditu Kirmen Uribek bere lehenengo nobelan
2008-11-21 14:45 KultureaLoiun abiatu eta New Yorkeko JFK aireportura heltzen dan hegazkin-bidaia kontetan dau Kirmen Uribek 'Bilbao-New York-Bilbao' nobelan (Elkar). Idazle ondarrutarrak idazten dauen lehenengo nobelea da, 'aldatzeko sasoia be badalako'. Halanda be, bildur apur bat be izan dauela autortu dau, 'itzelezko presinoa dalako, mailea emotearen presinoa'.
Gero eta hurrago Durangoko 43. Euskal Liburu eta Disko Azokea
2008-11-20 14:42 KultureaAurten, lau egun izango dira euskal kulturaz gozetako eta danetara, 504 nobedade izango dira Durangoko 43. Euskal Liburu eta Disko Azokan, liburuak 345, diskoak 64, aldizkariak 15, bideoak 15, CD-ROMak 15 eta bestelakoak 50. Azokearen ordutegia, goizeko 10:30etatik 20:00etara izango da.
Munduko leku askotako 250 jaiotzatik gora ikusgai Bilboko Eleiz Museoan
2008-11-20 13:59 KultureaBilboko Eleiz Museoak datorren zapatuan, zemendiak 22, abiarazoko dau 'Munduko Jaiotzak' erakusketearen laugarren ekitaldia. Erakusketea museoaren klaustroan dago eta urtarrilaren 11ra arte egongo da zabalik.
Resurreccion Maria Azkue Literatur sarien edizino barria honezkero martxan dago
2008-11-17 13:31 KultureaEuskaltzaindiak eta Bilbao Bizkaia Kutxak Narrazioak eta olerkiak 2007 izeneko liburua kaleratu dabe, igazko Azkue sarietan irabazle izandako narrazinoak eta olerkiak batzen dituan lana. Eta, bide batez, aurtengo sariketarako deialdia egin dabe.
'Gau ilunekoak', Joseba Sarrionaindiaren lan barria plazan
2008-11-14 15:14 KultureaFikzinozko lana da 'Gau ilunekoak'. Ipuin bat, berbearen zentzu guztietan. Narrazino fantastiko moduan irakur daiteke, besterik barik; umeentzako kontakizun entretenigarri eta jostalaria be izan daiteke, holan hartu gura izan ezkero; alegoria filosofikotzat be har leiteke, interpretazino asko izan leikezana, hainbat alorretara zabalik: erlijiosoa, politikoa...
Juan Mari Lekuonaren ganeko pasarteak batzen dituan liburua aurkeztuko dabe barikuan
2008-11-12 17:45 KultureaZemendiaren 14an, barikua, 'Juan Mari Lekuona hurbiletik (1927-2005)' liburua aurkeztuko dabe Donostian, Koldo Mitxelena kulturunean. Liburua Oiartzuneko Udalak eta Euskaltzaindiak argitaratu dabe, Juan Mari Lekuona zanaren omenez.
Finlandiarrak Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokan
2008-11-06 17:38 KultureaGerediaga Alkarteak eta Euskal Idazleen Alkarteak atzerriko literaturgintzea Durangoko Azokara ekarteko ekimenagaz hirugarren urtea beteko dabe. Aurreko bi urteetan Eslovenia eta Georgiako idazleak konbidatu ditue. Aurten, barriz, Finlandiakoak izango dira.
Michael Golden, Paco Roca eta Victoria Frances egileak Getxoko Komiki Azokan protagonista
2008-11-06 14:47 KultureaGetxoko VII. Komiki Azokea zemendiaren 28tik 30era izango da eta aurten Michael Golden, Paco Roca eta Victoria Francés egileak parte hartuko dabe, besteak beste. Horreez gan, Carlos Giménez (egile horri eta Ipurbeltz aldizkariari omenaldia egingo jake) eta Víctor Santos, aurtengo azokearen kartelaren egilea, be egongo dira Getxon.
Bilbo argazkigintzearen uriburu Bilboargazki’08 ekimenari esker
2008-11-06 13:15 KultureaEuskal Herriko Argazkilari Alkarteen Federakundeak antolatuta Bizkaiko uriburuak Bilboargazki hartuko dau, BBKren babesaz eta Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren lankidetzaz. Zemendiaren 1etik abenduaren 11ra bitartean, sei argazki erakusketa, strobist topaketa bat, bi tailer eta bi berbaldi jasoko ditu Bilbok.
Nestor Basterretxearen 'Euskal kosmogonia' Bilboko Arte Eder Museoan
2008-11-04 14:23 Kulturea'Euskal kosmogonia' bildumako obrek XX. mendeko bigarren erdialdean, euskal eskulturagintzeak izan eban sorta ospetsuenetako bat osotzen dabe. Lehenengoz, 1973an erakutsi ziran Bilboko Arte Eder Museoan eta orain, barriro jarri ditue ikusgai 2009ko zezeilaren 1era arte.
The government is considering imposing a mandatory code of conduct on tech companies, which could be accompanied by fines for...
»» Mastodon.eus sare sozial libre eta ...