Getxoko Manga Azokea astegoienean

Bizkaie! 2014-11-14 09:57   Kulturea

Zemendiaren 15ean eta 16an, Japoniako kulturea izango da protagonista Getxon, Areetako Geltokia plazan. Tarasu kultur alkarteak antolatuta, jarduera ugari eta mangaren protagonistak eurak izango dira ardatz. Hiru artista konbidatu ditute aurten: Shinichi Watanabe animazino zuzendari eta aktorea, Yui Kanan Yuimino+ musika taldeko liderra eta Yoshi Hioki margolari eta ipuin kontalaria.

Zemendiaren 15ean eta 16an, Japoniako kulturea izango da protagonista Getxon, Areetako Geltokia plazan, hain zuzen be. Tarasu kultur alkarteak antolatu dauen azokan jarduera ugari eta mangaren protagonistak eurak izango dira ardatz. Hiru artista konbidatu ditute aurten: Shinichi Watanabe animazino zuzendari eta aktorea, Yui Kanan Yuimino+ musika taldeko liderra eta Yoshi Hioki margolari eta ipuin kontalaria.

2.500 metro koadroko karpan, 30 erakuslekutik gora egongo dira: Manga produktuak, liburuak, komikiak, anime filmak eta askotariko merchandisinga.

Shinichi Wataname Nabeshin orrazkera afroagaz eta itxura bitxiagaz azalduko jaku Areetan. Yuimino+ taldeko abeslariak, barriz, kontzertu bat emongo dau azokako karpan. Taldeko kideek eurek idazten ditue abestien berbak eta musika bideoak diseinau.

Bestalde, azken 20 urteak Bartzelonan emon dituan Yoshi Hioki ipuin kontalariak Japoniako mitoak eta kondairak kontauko deutsez ikus-entzuleei. 1999tik lan horretan dabil eta sasoi guztietako istorioak ekarriko ditu gogora.

Horrezaz gan, manga marrazkilariak buru-belarri ibiliko dira lanean euren proiektuetan, eta azokagunera hurreratzen diranek lan horreek bertatik bertara ezagutzeko aukerea izango dabe. Japoniako animazinoa, mozorro eta karaoke lehiaketak eta berbaldiak be izango dira, besteak beste.

Tailerren arloan, irudi digitala, marrazki manga, Gundamsen marrazketea, origami teknikea, cosplay edo mozorroen argazkilaritzea, koadernaketa japoniarra eta sukaldaritza eta makilajea landu eta ikasi ahal izango dira.

Bideo jokoak eta burruka arteen erakustaldiak be ez dira faltako. Bideo jokoen presentzia Euskal Herrian eta Ghibli estudioen produkzinoak eta animazinoa berbagai izango ditue berbaldietan eta mahai-inguruetan.

Era berean, erakusketak be tartean izango dira: ilustrazinoa, bonsaiak eta Gundama izango ditue protagonista.

Musika arloan, domeka arratsaldean, kontzertu interesgarriak izango dira: 17:00etan, Attack on Games eta 19:30ean, barriz, Dj Zaza, Yuimino+ taldekoa.

Ordutegiari jagokonez, azokeak goizeko 11:00etatik 14:30era eta arratsaldeko 17:00etatik 21:00etara zabalduko ditu ateak. Sarrerea hiru euroan jarri dabe antolatzaileek.

Egitarau osoa ikusteko klik egin hemen.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu