Unai Elorriagak 'Iazko hezurrak' nobelea aurkeztu dau

Bizkaie! 2014-12-01 12:40   Kulturea

Bost urte libururik argitaratu barik egon ostean, Unai Elorriaga algortarrak Iazko hezurrak nobelea plazaratu dau Susa etxeagaz. Indarkeriari buruzko gogoetea egin dau idazleak, Irene Arrias protagonistearen bizimodua kontauz. Nobelea, kronikea, historia eta saiakerea nahastau ditu oraingoan.

Bost urte libururik argitaratu barik egon ostean, Unai Elorriaga algortarrak Iazko hezurrak nobelea plazaratu dau Susa etxeagaz. Indarkeriari buruzko gogoetea egin dau idazleak, Irene Arrias protagonistearen bizimodua kontauz. Nobelea, kronikea, historia eta saiakerea nahastau ditu oraingoan.

Azkenengo lau hamarkadetako biolentziaz jardun dau idazle bizkaitarrak nobela barrian, Irene Arrias personaia 1971n jaioten danetik 2015ean 44 urte beteten dituan arte. Hari nagusia protagonistearen bizimodua eta inguratzen dauen biolentzia bada be, indarkeria zabaltzen doa espiral baten antzera istorioan. Halanda ze, Euskal Herrian hasita, Europa, Afrika, Amerika, Asia eta Ozeaniaraino zabaltzen da espirala.

Dana dala, berrogei urtetako biolentzia guztia batzea ezinezkoa danez, batez be Euskal Herria eta Ruandaz idatzi dau. Indarkeria mueta desbardinak izan arren, indarkeria guztiek antza dabe eta, Elorriagaren ustez. Biolentzia salbuespena dala dinoe sarritan komunikabide eta politikariek, baina egileak erakusti gura izan dau ez dala holan, biolentzia oso presente dago edonon eta edonoiz.

Gogoetea egin arren, idazleak ez dau inolako ondoriorik plazaratzen, hori irakurlearen esku itxi dau, irakurleak gura izan ezkero.

Unai Elorriaga 1973ean, Algortan, jaio zan. 2001ean argitaratu eban lehenengo nobelea, SPrako tranbia, eta Espainiako Literatura Sari Nazionala irabazi eban. Ostean, Van't Hoffen ilea (2003), Vredaman (2005) eta Londres kartoizkoa da (2009) nobelak argitaratu zituan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu