Garazi Kamiok 'Orube abandonatuak' nobelea aurkeztu dau

Bizkaie! 2014-11-18 11:17   Kulturea

Augustin Zubikarai bekeari esker bere lehenengo nobelea kaleratu barri dau Elkar argitaletxeagaz. Alkar lotzen diran hiru kontakizun agiri dira liburuan, bakardade gordina bizi daben hiru personaiaren istorioak. Sasoi desbardinetan jazo arren, danak orube bera dabe eszenatoki.

Lehenengo istorioa gerraostean kokatu dau idazleak; preso egon dan gizon bat etxera dator bueltan, baina ez dau espero dauena topauko. Bigarren kontakizunak 80ko hamarkadea dau protagonista, orduko giroa, egilearentzat bere umezaroko sasoia dana. Eta, azkenengoa, gaur egunean bizi dan Maider dau protagonista, krisi ekonomikoak bete-betean harrapau dauen emakumea.

Garazi Kamio Anduagak (Andoain, 1979) Ikus-entzunezko Komunikazinoa eta Irakasletza ikasi zituan. Hainbat komunikabidetan lan egin dau, eta gaur egun irakaskuntzan dabil beharrean. Beste norbaiten zapatak ipuin-liburua kaleratu eban 2012an, Igartza bekearen laguntzinoagaz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu