245 erakusmahai, 150 ekitaldi eta 500 sortzaile aurten Durangoko Azokan
2014-11-19 14:37 KultureaHerrialde konbidatua Okzitania izango dauen hitzorduan, danetara, 245 erakusmahai izango dira, 150 kultur ekitaldigaz osotu da egitaraua eta horreetan 500 sortzaileren parte-hartzea izango da. 132 partaide etorriko dira aurten Durangora eta horreen alboan, beste 16 autoproduktore etorriko da aurten lehenengoz. Argizaiola Saria, bestetik, Anuntxi Aranak jasoko dau.
Durangoko Azokeak abenduaren 5etik 8ra zabalduko ditu ateak. Aurtengoa, 49. edizinoa izango da, eta urtero legez eskaintza zabala izango dau bisitarientzat. Danetara, 245 erakusmahai izango dira, 150 kultur ekitaldigaz osotu da egitaraua eta horreetan 500 sortzaileren parte-hartzea izango da. 132 partaide etorriko dira aurten Durangora eta horreen alboan, beste 16 autoproduktore etorriko da aurten lehenengoz, Gerediaga Alkarteak bereziki atondu deutsen gunera.
Argizaiola Saria, bestetik, Anuntxi Aranak jasoko dau. Angelun bizi da eta euskal mitologian egin ditu bere lan idatziak. Bere lan nagusia 1996koa da, Orozko Haraneko kondaira mitikoak, bilduma eta azterketa tesia. Anekdota modura, aitatzekoa da, bera izan zala Iparraldean euskeraz egindako lehen tesia defendiduten. Euskal kulturea sustatzen egin dauen lan hori autortu nahi deutso Durango Azokeak. Abenduaren 6an emongo jako saria San Agustin Kultur Gunean, Oier Guillanek zuzendutako ekitaldian.
Aurten, herrialde konbidatua Okzitania izango da. Okzitaniako kulturea eta hizkuntzea. Euskal Herriak eta Okzitaniak loturea badabe euren artean, baina neurri batean ezezagunak be badira. Alkarren arteko ezagutzan sakontzeko atondu da aurtengo egitaraua. Euskereak eta Okzitaniak historikoki izandako hartu-emonen inguruko berbaldia izango da eta hizkuntza gitxituek sareko baliabideak zelan erabili leikiezan be aztertuko da. Gai horrek ere euskaldunak eta okzitaniarrak elkarrekin ibiliko dira, izan ere, OCtele okzietanierazko lehenengo telebista ere etorriko da, internet bidez emitiduten dauena. Eta gaztetxuenei begira, Maite Franko ipuin kontalariaren bitartez ume euskaldunek Saguganbaran Jan de l’Ors-en kondaira ezagutuko dabe.
Abenduaren 5etik 8ra milaka lagun itxaroten ditu Gerediaga Alkarteak Durangoko Azokan. Bisitariei esperientzia errazteko asmoz eta gozagarri egiteko, besteak beste, eskuko telefonoetarako aplikazinoa eta Euskalteli esker dobako wifi zerbitzua emongo dabe. Instagram sare sozialean be argazki lehiaketea abian izango da azoka egunetan.
Laburrean:
● Stand kopurua: 245
● Autoproduktoreak: 16
● Partaideak: 132 + 16 autoproduktore.
● 150 kultur ekitaldi.
● Aurkeztuko diran nobedadeak: 330.
● Liburuak: 222
● Diskoak: 61.
● Aldizkariak: 27.
● Bestelakoak (joku, agenda, egutegi... ): 14.
● Bideoak: 3.
● Argitalpen elektronikoak: 3.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!