Leire Bilbaok eta Antxiñe Mendizabalek umeentzako liburu bana argitaratu dabe
2011-10-14 12:33 KultureaUmeentzako liburu bi kaleratu barri ditu Elkar etxeak, Leire Bilbaoren Oihana hirian eta Antxiñe Mendizabalen Katti beti endredatzen. Liburu biak 8 urtetik gorako irakurleentzako Kuku sailean argitaratu dira. Aurkezpena Donostian izan zan, eta bertan izan ziran liburuen ilustrazinoak egin dituen Mai Egurza eta Patxi Gallego be.
Guggenheim Bilbao Museoaren 14. urteurrenaren atxakian, dobako sarrerea izango da astegoienean
2011-10-14 10:55 Kulturea Goizeko hamarretatik arratsaldeko zortziretara egongo da zabalikGuggenheim Bilbao Museoak 14 urte beteko ditu urriaren 19an, eta urte honeetan guztietan gizarteak emondako babesa eskertu guran, aurten be bisitariakaz ospatu nahi dau urtemugea, eta horregaitik, sarrerea dobakoa izango da astegoien osoan, urriaren 15ean eta 16an, hain zuzen be.
Dantzan Bilaka programako sortzaileen lanak aurkeztuko ditue urriaren 15etik aurrera
2011-10-13 15:49 KultureaDantzan Bilaka programan parte hartu daben euskal sortzaileen lanak ikusgai izango dira urriaren 15etik aurrera Donostian, Bilbon eta Gasteizen. Danetara, hamazazpi proiektu aurkeztu ziran Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren deialdira, eta horreetatik bederatzi aukeratu ziran.
Umeentzako liburu bi kaleratu ditu Elkar argitaletxeak
2011-10-11 18:45 KultureaElkar argitaletxeak umeentzako liburu bi aurkeztu ditu: bata, Ana Urkiza eta Eider Eibarren Azazkalak jaten ditut, eta zer?; eta, bestea, Txomintxo eta Perutxo bakarrik geratu dira etxean, Peru Magdalena eta Iosu Mitxelenarena.
Literatura Eskoleak zortzigarren ikasturteari ekingo deutso zapatuan, Bilbon
2011-10-11 17:47 KultureaGabriel Arestiren Zuzenbide debekatua lanaren inguruko berbaldiagaz ekingo deutso aurtengo ikasturteari Literatura Eskolak. Karmelo Landa izango da hizlaria, eta hitzordua urriaren 15ean da, 10:00etan, Bilboko La Bolsa udaltegian. Zapatukoaren ostean, beste zazpi saio atondu ditue. Eskolan izena emoteko epea edegita dago.
Bilboko merkataritzearen 500 urteko historia ikusgai dago Euskal Museoan
2011-10-11 15:32 KultureaBilboko Euskal Museoak Merkatariak eta merkatu-gaiak aurkeztu dau, Bilboko Konsuladuaren sorrearean 500. urteurrena dala-eta. Prentsaurrekoan, Euskal Museoko zuzendari Amaia Basterretxea, Bilboko Itsasadarra Itsas Museoaren zuzendari Jon Ruigomez eta Bizkaikoa-ko gerente Asier Madarieta izan dira. Erakusketea abenduaren 31 arte egongo da zabalik.
Getxo, euskal antzerki produkzinoaren erakustoki
2011-10-11 13:47 KultureaUrriaren 14tik 23ra, Getxo euskal antzerki produkzinoaren erakustoki bilakatuko da 29. Antzerki Jardunaldien eskutik. Aurten genero guztietako eta publiko guztietarako 10 antzezlan eskainiko ditue beste horrenbeste euskal antzerki taldek. Ohikoa danez, ekitaldi horren helburu nagusia da urtez urte euskal antzerki konpainiek egiten daben ahalegina eta lana erakustea.
Antonio López artista espainiarraren erakusketa antologikoa aurkeztu dabe Bilboko Arte Eder Museoan
2011-10-10 15:50 KultureaAntonio López artista espainiar ezagunaren erakusketa antologikoa aurkeztu dabe Bilboko Arte Eder Museoan. 1949tik 2010era bitartean sortutako pinturak eta eskulturak ipini ditue ikusgai, danetara 130 bat artelan. Aurkezpenean artistea bera egon da, eta Javier Viar museoko zuzendaria eta BBK Fundazinoko Gorka Martinez bere bai.
Guggenheim Bilbao Museoak Mona Hatoumen, Doris Salcedoren, Liam Gillicken eta José Manuel Ballesteren lanak eskuratu ditu
2011-10-10 15:31 KultureaMona Hatoumen Gure etxea (Home, 1999), eta Doris Salcedoren Titulurik gabea, 2008 lanak Guggenheim Bilbao Bildumea osotzeko eskuratze-ildo estrategiko barri baten adibide dira: eskuratzeen eremu geografikoa zabaldu nahi dau Museoak, AEBko eta Europako arteaz harago. Horreez gan, dohaintzan emondako lau lan gehitu jakoz Guggenheim Bilbao Bildumeari.
Brancusi eta Serraren arteko alkarrizketea dakar Guggenheim Museoak
2011-10-07 15:38 Kulturea2012ko apirilaren 15era arte egongo da Bilbon eskultore ezagun bien ganeko erakusketea, museoaren bigarren pisuan. Eskulturearen alorrean aintzindari izan dira Constantin Brancusi eta Richard Serra eta, 50 piezaren bidez, bien ibilbidea erakusteaz gan, alkarren arteko hartu-emonetan be sakontzen dau Guggenheim Museoak.
Joxean Agirre kazetari eta idazle azpeitiarrak 'Zwei Frauen' nobelea argitaratu dau
2011-10-06 14:02 KultureaJoxean Agirrek Zwei Frauen (bi emakume) liburua aurkeztu barri dau Elkar etxeagaz. Augustin Zubikarai bekeari esker idatzi dau nobelea kazetari eta idazle azpeitiarrak. Fikzinoaren eta saiakerearen mugan dabilen testua da Zwei Frauen, lau atalatean banatuta, idazkera malgu eta irakurterrazean.
Leire Bilbaok 'Scanner' poema liburu barria dakar
2011-10-04 15:38 KultureaLeire Bilbaok (Ondarroa, 1978) Scanner poema liburua aurkeztuko dau urriaren 6an, Donostiako Udal Liburutegiko sotoan. Leire Bilbaoren bigarren poemarioa, lehenengoaren aldean, ausartagoa da gaietan eta formetan. Danetara 55 poema jaso ditu Leire Bilbao ondarroarrak sei ataletan banatuta.
R. M. Azkue Literatur Sarietarako deialdia egin dabe Euskaltzaindiak eta BBK-k
2011-10-03 18:39 KultureaR. M. Azkue Literatur Sarietarako deialdia egin barri dabe BBK-k eta Euskaltzaindiak. Urtero lez, modalidade bi izango dira, narrazinoa eta olerkian. Modalidade bakotxak maila bi ditu: A maila, 11 eta 14 urte bitarteko gazteentzat; eta B maila, 15 eta 18 urte bitartekoentzat. R.M. Azkue Sariek idazle gazteak literaturearen mundura erakartea dau helburu nagusi. Lanak aurkezteko epea 2011ko abenduaren 16an amaituko da.
Cristobal Aguilók egin dau Durangoko 46. Azokea iragarriko dauen kartela
2011-10-03 14:21 KultureaIrabazlea Cristobal Aguiló Dominguez da. Murtziarra da. Diseinatzaile grafikoa da ikasketaz eta lanbidez. Gaur egun Murtziako publizidade agentzia bateko lanak, freelance lanakaz buztartzen ditu. 2011n, Durangoko Azokaz harago, lau kartel lehiaketa irabazi ditu: Cartagena eta Miguelturrako (Ciudad Real) ihauterietakoak eta Badajoz eta Soriako San Juan jaietakoak.
Galeuscak idazle galiziar, katalan eta euskaldunen onarpenean atzerapausuak ikusten ditu
2011-10-03 14:14 KultureaGaleusca idazle galiziar, kataluniar eta euskaldunen fedarazinoa Bartzelonan batu da asteburuan. Topaketa horretan ondoko adierazpena onartu dabe.
Zahartzaroari gorazarre egin deutson GetxoPhoto astegoienean amaituko da
2011-09-30 15:54 KultureaHerriko puntu desbardinetan hilebete baino gehiagoz ekimen eta erakusketak egin ondoren, GetxoPhoto, urriaren 2an amaituko da.
'Irudien ibilbidea' erakusketea, irudiaren historia hurretik ezagutzeko
2011-09-30 13:18 KultureaIrudien ibilbidea. 1850-1950 erakusketa ikusgai izango da Elorrioko Iturri Kultur Etxean irailaren 30etik aurrera. Luis Madinak hogei urtean batutako 300 objektutik gora -batzuk 200 urtekoak- batu ditue erakusketan. Madinak argazkigintzea maite dau; zaletasun horrek bultzatu dau mueta guztietako argazki makinak batzera, eta bidean beste tresna batzuk topau ditu. Pieza guztiak jatorrizkoak dira.
'Bizien gaubeilan' liburuan hurreko istorioak dakarz Txilikuk
2011-09-30 02:00 KultureaHogeita hiru istoriok osotzen dabe Bizien gaubeilan liburua, oso hurrekoak diran istorioak; pasadizo kutsua dabe zarauztarrak lehenengo personan idatzitako istorioek.
Amale Arzelus omenduko dabe II. Antzerkizale Egunean, Mungian
2011-09-29 11:33 KultureaEuskal Herriko Antzerkizale Elkarteak Amale Arzelus antzerkizale eta euskaltzale donostiarra omenduko dau II. Antzerkizale Egunean, urriaren 8an, Mungian. Antzerkiaren arloan egindako beharragaitik jasoko dau Antzerki Saria Arzelusek.
Bilboko Zirkuituak udagoieneko denporaldiari ekingo deutso
2011-09-28 13:03 KultureaBilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak antolatu dauen Bilboko Zirkuitua programeak udagoieneko denporaldiari hasierea emongo deutso eguenean, hilaren 29an, bederatzi antzerki ikuskizunakaz, gehienak estreinaldiak.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...