Umeentzako albumak sortzeko 2015eko Etxepare saria abian da
2015-01-07 10:14 KultureaDaborduko martxan da umeentzako albumak sortzeko 2015eko Etxepare saria. Umeei zuzendutako euskerazko lan ilustrauak (jatorrizkoak eta argitaratu bakoak) aurkeztu daitekez, bakarka edo idazle-ilustratzaile taldea osotuz. Maiatzaren 22a izango da lanak aurkezteko azkenengo eguna, eta epaimahaiak bagilaren 30ean jakinarazoko dau erabagia.
Daborduko martxan da umeentzako albumak sortzeko 2015eko Etxepare saria. Umeei zuzendutako euskerazko lan ilustrauak (jatorrizkoak eta argitaratu bakoak) aurkeztu daitekez, bakarka edo idazle-ilustratzaile taldea osotuz. Maiatzaren 22a izango da lanak aurkezteko azkenengo eguna, eta epaimahaiak bagilaren 30ean jakinarazoko dau erabagia.
Sariaren antolatzaileak Nafarroako hainbat udaletako euskera zerbitzuak eta hainbat mankomunidade dira: Agoiz, Barañain, Baztan, Berriobeiti, Berriozar, Burlata, Esteribar, Gares, Uharte eta Lizarrako udalak; Bortziri eta Nafarroako Iparraldeko Euskera Mankomunidadeak, Malerreka eta Sakanako Mankomunidadea; eta, Zaraitzu eta Erronkariko Batzorde Nagusiak, eta Zizur Nagusiko Kultur Patronatua.
Proposamenak albumaren ezaugarriak izan beharko ditu, hau da, osagarriak diran irudi eta testu laburren bitartez, hari narratiboa dauen istorio bat kontau behar dau. Formatua librea da, baina lanak ez dira 20 x 21 cm baino txikiagoak izango, eta gitxienez 15 orrialde bikotx izango ditue.
Epaimahaia ume literaturan eta ilustrazinoan adituak diran personek osotuko dabe, eta udal eta mankomunidade antolatzaileek izentauko dabe. Sari bakarra emongo dabe, 5.000 eurokoa, egile eskubideen aurrerapen moduan. Saritutako lana Pamiela argitaletxeak argitaratuko dau euskeraz, eta argitalpenean Etxepare Sariaren aitamena egingo da.
Nafarroako udaletako euskera zerbitzuek, Nafarroan literatur sari esanguratsu baten hutsunea egoala ikusirik, literatur lehiaketen arloan erreferentzia izango zan saria sortzeko asmoz, Etxepare Sariak antolatu zituen 2004an.
Ume, gazte eta helduentzako literaturea saritu eben lehenengo edizinoetan, eta 2006tik aurrera, umeentzako albumak sortzeko beka bihurtu zan, euskeraz sortutako albumen produkzinoa sustatzeko. Izan be, euskeraz argitaratzen diran album gehienak itzulpenak dira. Euskarazko albumen sorkuntza bultzatzen daben lehiaketa gitxi-gitxi dagoz, ganera. 2009tik, Etxepare beka izateari itxi eta sari bihurtu da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!