Dolores Redondoren 'Eskaintza ekaitzari' kaleratu dau Erein etxeak

Bizkaie! 2014-12-30 10:36   Kulturea

Genero baltzeko Baztango triologia arrakastatsuaren hirugarren nobelea da Eskaintza ekaitzari, Ereinek plazaratu barri dauena. Fernando Reyk eta Mikel Vichesek itzuli dabe gaztelaniatik Dolores Redondoren beharra. Zaindari ikusezina eta Hezurren ondarea dira aurreko eleberriak.

Genero baltzeko Baztango triologia arrakastatsuaren hirugarren nobelea da Eskaintza ekaitzari, Ereinek plazaratu barri dauena. Fernando Reyk eta Mikel Vichesek itzuli dabe gaztelaniatik Dolores Redondoren beharra. Zaindari ikusezina eta Hezurren ondarea dira aurreko eleberriak.

Nobela honetan be, Ama Salazar detektibearen ikerketak, bertoko mitologia eta protagonistearen barruko gorabeherak dira ardatz nagusiak. Hilebete joan da Foruzaingoko Amaia Salazar inspektoreak bere semea heriotzatik salbau eta Berasategi doktorea atxilotu ebenetik. Baina, Amaiak oraindino arriskuan ikusten dau bere burua.

Elizondoko neskatila baten bat-bateko heriotzeak susmoak biztu ditu: umeak gorriune bat dauka aurpegian, eta aita umearen gorpua eroaten ahalegindu da. Neskatxiaren birramamak heriotzearen erantzulea Inguma dala pentsetanm dau, hau da, lo dagozan personak geldiarazo ostean euren arnasea hartu eta bizia kentzen deutsien demoninoa. Auzitegiko medikuaren txostenetatik abiatuta, beste ume txiki batzuen heriotzak ikertzen hasiko da Amaia Salazar, eta, holan, aztarna harrigarriak topauko ditu Baztan osoan.

Dolores Redondo Meira (Donostia, 1968) Zintruenigon bizi da gaur egun. Zuzenbide eta sukaldaritza ikasketak egin zituan, eta kontaera laburren eta umeentzako ipuinak idatziz hasi eban bere literatura-ibilbidea. 2009an argitaratu eban lehenengo eleberria, Aingeruaren pribilegioak (Eunate), Pasaia eta Donostiako arrantzale-munduan girotua. Zaindari ikusezina Baztango trilogiaren lehenengo lana izan zan, ostean argitaratu eban Hezurren ondarea eta Eskaintza ekaitzari da azkenengoa. Hirurak Eiren etxeagaz kaleratu ditu, euskeraz. 300.000 ale baino gehiago saldu ditu Redondok, eta mundu osoko argitaletxeek erosi dabe trilogia.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu