Wroclaw urian egotaldi artistikoak egiteko hiru sortzaile aukeratzeko 2015eko deialdia zabalik dago

Bizkaie! 2015-01-07 11:55   Kulturea

Etxepare Euskal Institutuak eta Donostia 2016 Fundazinoak 2014ko abenduan sinatutako hitzarmenean jaso eben lez, 2016an Europako Uriburu izateko aukeratutako Donostia eta Wroclaw (Polonia) urietan 2014an antolatutako egoiliar programea aurten be martxan da. Daborduko, zabalik dago hiru sortzaile aukeratzeko deialdia.

Euskal artisten mobikortasun laguntzeko eta sortze korronteen mesedetan, arte diziplina nahiz kulturen arteko alkarrizketea sustatu eta alkarren arteko aberastasuna elikatzeko helburua dauka deialdiak, Etxepareko iturriek jakinarazo dabenez.

Deialdi honetan hiru euskal sortzaile aukeratuko ditue, Poloniako Wroclaw urian egoealdi artistiko bat egiteko. Artistek Wroclaw/Donostia 2016eko Europar uriburuetako jarraibideak hartu behar ditue oinarri, Poloniako uri horretan eragin artistiko eta kulturala izango dauen proiektua garatzeko.

Eskabideak aurkezteko epea zezeilaren 27an zarratuko dabe.

Deialdiaren testu osoa, hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu