Guggenheim Bilbao Museoko 'Bitarte argitsua: The D.Daskalopoulos Collection' erakusketeak ia 514.000 bisitari izan ditu
2011-09-06 11:29 KultureaGuggenheim Bilbao Museoan Bitarte argitsua: The D. Daskalopoulos Collection erakusketea ikusteko azken astea da hasi barri dana, irailaren 11n amaituko baita, eta orain arte 513.492 bisitari jaso ditu.
Bilboko Udalak XIII. Miguel de Unamuno Saiakera lehiaketarako deia zabaldu dau
2011-09-05 14:21 KultureaJatorrizko lanak jasoteko epea zemendiaren 25ean, barikuan amaituko da. Lehiaketa hau urtero antolatzen da 1999tik, Bizkaiko uriburuan jaiotako idazle eta filosofoaren oroimenez. Lehiaketa honek 7.000 euroko diru-sari bana emoten dau bi modalidadeetan, gaztelaniaz eta euskeraz.
Expodistritok sei erakusketa barri edegiko ditu irailean
2011-08-31 15:26 KultureaExpodistrito zikloaren urteko azkenengo egitaraua irailaren 1ean abiatuko da sei erakusketa barrigaz. Bilboko Abando-Barrainkua, San Inazio-Ibarrekolanda, Otxarkoaga, Begoña, San Frantzisko, Castaños eta Burtsako udaltegietan ipiniko ditue erakusketak. Pinturea izango da nagusi, baina argazkiak ikusteko aukerea be egongo da. Abenduaren amaiera arte izango dira ikusgai.
Zahartzaroari aurrez aurrez begiratuko deutso aurten GetxoPhotok
2011-08-30 17:52 KultureaAurten, GetxoPhotok zahartzaroari aurrez aurre begiratuko deutso, Fank Kalero komisarioak prentsaurrekoan azpimarratu dauenez. Hogei bat egilek zahartzaroaren ganeko ikuspuntua azalduko dabe euren lanen bidez, irailaren 1etik 30era bitartean. Erakusketak Ereagako hondartzatik Algortako Portu Zaharraren ardatzean zehar atondu dira.
Txotxongilo Egunak makina bat ikuskizun ekarriko ditu Sestaora irailaren 2tik 4ra
2011-08-30 12:34 KultureaHiru egunez, irailaren 2tik 4ra bitartean, danetariko txotxongilo-ikuskizunak eskainiko ditue Sestaon, Txotxongilo Eguna 2011 dala eta. Ekitaldiak barikuan hasiko dira, Musika Eskolan, 19:00etan. Inaugurazinoaren ostean, Aura Teatro talde bilbotarrak El bolso amarillo lana eszenaratuko dau. ostean, 20:00etan, O' Ryan pubean, Erre Ke Errek Pilindrajos bai sorkuntza rockeroa eskainiko dau.
'Larru Haizetara' eta 'Enfarmados' obrak Bilboko abuztuko programazinoari amaierea emoteko
2011-08-25 16:26 KultureaBilboko Arteria Campos Eliseos aretoak abuztuko programazinoa zarratuko daben antzezlan bi aurkeztu ditu gaur, biak, Tartean euskal antzerki taldearen lanak, hain zuzen be.
AlhóndigaBilbaok 'Dimentsioak by Nintedo 3DS' erakusketea zabaldu dau
2011-08-25 15:25 KultureaBideo-kontsola bategaz, Nintendo 3DS bategaz hartutako hiru dimensinoko lehenengo argazki erakusketa profesionala da Dimentsioak by Nintedo 3DS eta gaur zabaldu ditu ateak Bilboko Alondigan. Irailaren 4ra arte egongo da ikusgai Kulturen Atarian.
'Artea ikasbide' erakusketa ikusteko azken egunak
2011-08-25 12:29 KultureaArtea ikasbide abuztuaren 28an zarratu eta gero, Guggenheim Bilbao Museoak erakusketa didaktiko bat zabalduko dau: Laborategiak. Bilduma Iraunkorrari begira: Aitor Ortiz. Horretan artista horren sortze prozesua aztertuko da
AlhóndigaBilbaon umorezko antzerki aste bat izango da Aste Nagusian BBKren laguntzinoagaz
2011-08-18 12:32 KultureaAurtengo Aste Nagusian, AlhóndigaBilbaok antzerkirik freskoena berreskuratuko dau, izan be, zortzi lan aurkeztuko ditu; lan guztien arteko lotunea umorea izango da.
Nestor Basterretxearen obra zabala ikusgai dago Boinas La Encartada museoan
2011-08-12 15:19 KultureaNestor Basterretxea (Bermeo, 1924) artistearen lanen aukeraketea ikusgai ipini dabe Boinas La Encartada museoan, Identitate artistikoak izenburupean. Eskulturak, marrazkiak, pinturak eta ikus-entzunezko materiala jaso dabe Balmasedako museoan. Artista bermeotarraren ibilbidearen ikuspegi orokorra izateko aukera ederra da hau erakusketea.
Zugarramurdiko sorginen akelarreak ezagutzeko bisita antzeztuak
2011-08-10 14:42 KultureaIluntzean, sorgin bi akelarrera doaz. Helduenak, esperientzia handikoa, loba gaztearen zalantzak argitzen ditu. Emakumeon alkarrizketearen bitartez, Zugarramurdiko misterio guztiak entzungo ditue bisitariek, ordu eta erdiko ibilbidean. Ilargi betea, sorgiñen larrea izenburupean, Zugarramurdiko Udalak bisita antzeztuak antolatu ditu uda honetarako. Hurrengo bisitea barikuan izango da, abuztuaren 12an, 19:30ean.
'Dimentsioak by Nintendo 3DS' erakusketeak argazkilari ezagunen lanak batuko ditu Bilboko Alondigan
2011-08-05 13:33 KultureaDimentsioak by Nintendo 3DS argazki-erakusketea ikusgai izango da Bilboko Alondigako atarian, abuztuaren 25etik aurrera. Erakusketan artista ezagunek parte hartuko dabe: Ouka Leele, Txema Salvans, José B. Ruiz, Daniel Riera, Manuel Queimadelos, Marisa Flórez eta Ricky Dávila. Joan Fontcubertaren lankidetza berezia eukiko dau erakusketeak, bera da-eta aholkulari kontzeptuala.
Olaeta balleten ondarea ikusgai dago egunotan Donostian
2011-08-05 11:31 KultureaOlaeta balletak. Amets baten koreografia erakusketan argazkiak, dokumentuak, ikus-entzunezkoak eta makina bat estilotako jantzia dagoz ikusgai. Olaeta balleten 80 urte baino gehiagoko ibilbidearen barri eskaintzen dau Donostiako Kutxa Boulevard aretoan edegi daben erakusketeak. Irailaren 9a arte egongo da zabalik.
Serra eta Brancusiren atzera begirako erakusketea urrian ailegauko da Bilboko Guggenheimera
2011-08-04 15:36 KultureaBilboko Guggenheimek Serra-Brancusi erakusketea edegiko dau urriaren 8an, XX. mendeko eskultore bi horrei sekula inoiz eskainitako garrantzitsuena museoko arduradunen arabera. Constantin Brancusi (1876-1957) eta Richard Serra (1939) artistek loturak erakutsiko ditue Bilbon ikusgai egongo diran 50 piezek. Basileako Fondation Beyeler-ekin lankidetzan antolatu da erakusketea, eta Oliver Wick izango da komisarioa.
Eskenak nazinoartekotze tailerren bigarren edizinoa abiatuko dau irailean
2011-08-04 14:42 KultureaEskenak (Euskadiko Produkzio Eszenikoen Enpresa Elkartuak) nazinoartekotze-tailerren bigarren edizinoa abiatuko dau irailean. Aurtengo programea igazkoaren jarraipena izango da. Euskal Herritik eta Espainiako estadutik kanpo irtetetean, arte eszenikoei lotutako ezagutza eta tekniken bide barriak landuko ditue.
Oscar Wilderen 'Salome', Ortzai konpainia gasteiztarraren antzerki klasikoaren zikloan
2011-08-03 15:11 KultureaGasteizeko jaien ostean, Harresiaren klasikoak antzerki-zikloa antolatu dau Ortzai antzerki eta zine laborategiak. Jaialdia abuztuaren 10ean hasi eta 12an amaituko da. Zikloak Oscar Wilderen Salome antzezlana taularatuko dau, Ortzairen lokalean, Pintoreria 39an, 20:30ean. Hurrengo egunetan be antzezpenak egingo ditue, leku eta ordu berean.
Hainbat jarduera antolatu ditu GetxoPhotok iraileko lehenengo astean
2011-08-02 12:52 KultureaGetxoPhoto ekimenaren bosgarren edizinoak zahartzaroari gorazarren egingo deutso, irailaren 1etik 10era bitartean. Hogei bat erakusketa egongo dira ikusgai hilabetez, baina jaialdiaren lehenengo astean, ganera, bestelako jarduerak atondu ditue Getxon, tailerrak, erakustaldiak eta abar. Izena emotea behar-beharrezkoa da.
Araiako Umore Antzerkiaren Jaialdiak makina bat emonaldi eskainiko ditu abuztuan
2011-08-01 15:17 KultureaAraiako XVIII. Umore Antzerkiaren Jaialdia abuztuaren 12an hasiko da Gorakada, Les Grotesques eta Botproject konpainien eskutik. Gorakadak Jim altxorraren uhartean taularatuko dau; Las Grotesquesek, Sin balas; eta Botprojectek, Collage. Arabako udako jaialdi nagusia da Araiakoa.
Shangaiko Erakusketa Unibersalerako egindako 'Argizko larruazala' eskulturea, Bilboko Itsas Museoan ikusgai
2011-08-01 14:04 KultureaEsther Pizarrok Shangaiko Erakusketa Unibersalerako egin eban eskulturea ikusgai egongo da Bilboko Itsasadarra Itsas Museoan, 2012ko garragarrilera arte. Bilboko Udalak doban itxi deutso Argizko larruazala obrea museoari.
'BilbaoHistorikoko mila aurpegi' erakusketeak edegi dau ExpoGela areto barria
2011-07-29 12:18 KultureaJorge Lamas argazkilari bilbotarraren BilbaoHistorikoko mila aurpegi erakusketeagaz edegi dau BilbaoHistorikok Expogela erabilera anitzetarako gune barria, Bilboko San Frantzisko kalean. ExpoGela auzoko informazino zentroa izango da, eta inguruan egiten diran jardueren barri emongo dau.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...