Toti Martinez de Lezeak 'Enda Lur' fantasiazko nobelea plazaratu dau

Bizkaie! 2014-12-17 14:10   Kulturea

Erdi Aroan kokatu dau behar barria Toti Martinez de Lezea idazle arabarrak, gerrak, burrukak, personaia mitologikoak eta sorginak eguneroko kontu ziran sasoian. Hain zuzen be, herrian sorgintzat daben Endara neskatoa da nobelako protagonistea. Liburuaren euskerazko bersinoa Miren Arratibelek itzuli dau.

Erdi Aroan kokatu dau behar barria Toti Martinez de Lezea idazle arabarrak, gerrak, burrukak, personaia mitologikoak eta sorginak eguneroko kontu ziran sasoian. Hain zuzen be, herrian sorgintzat daben Endara neskatoa da nobelako protagonistea. Liburuaren euskerazko bersinoa Miren Arratibelek itzuli dau.

Herensugeak, erraldoiak eta bestelako fantasiazko personaiak errealak ziran Endara bizi zan sasoian, edo errealtzat eukezan, behintzat. Eta ondorioak latzak izan eikeazan. Endarak herritik ospa egin beharra dauka, iretargi gorriko gau baten jaio zanez, sorgina dala pentsetan dabelako. Istorioa Euskal Herrian dago kokatuta, zehaztu bako lekuan, V. mendean.

Leialtasuna, traizinoa, askatasuna, justizia, mendekua... gaur egun ere jentea arduratzen daben kontuak agiri dira Enda Lur (Erein) nobelan. Orduko leinuek, ganera, beste lurralde batzuetatik etozen indabidatzaileei aurre egin behar eutsien.

Liburua oinarri dauen bideoa kaleratu dabe, pelikula baten trailerraren antzekoa. Ikusteko, sakatu hemen.

Toti Martinez de Lezea Gasteizen jaio zan, 1949an, eta Larrabetzun bizi da. Kukubiltxo antzerki taldearen sortzaile izan zan, eta itzulpen lanez gan, gidoiak, hezkuntzako bideoak eta telebistarako umeentzako saioak egin zituan, 1983 eta 1992 urteen bitartean. 1986an, Euskal Herriko leiendak bildumea idatzi eban. 1998an, argitaratu eban bere lehenengo eleberria: Judu-kale. Haren ondoren etorri ziran, besteak beste, Las Torres de Sancho, Señor de la Guerra, La Abadesa, La Comunera, El verdugo de Dios, Hautsi da katea, Placeres reales eta Otalorea. Gazte eta umeentzako literaturea be idatzi dau: El mensajero del rey, La hija de la luna, Antso III. Nagusia eta Nur personaiaren istorioak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu