Lekuan lekuko euskal jantzak ikusgai Basaurin
2009-09-18 15:04 KultureaGaur hasi eta domekara bitartean, Euskal Herriko Dantza Agerketaren 37. edizinoan jantza-talde autoktonoek jatorrizko lekuetan eta egun berezietan baino ikus ezin daitekezan jantzak eskainiko ditue.
Azurmendik Gandiaga gogoratu dau bere azken liburuan
2009-09-17 14:40 KultureaJoxe Azurmendik (Zegama, 1941) 'Azken egunak Gandiagarekin' izeneko liburua kaleratu dau, 'bere libururik pertsonalena', Elkar argitaletxeko iturrien esanetan. 'Gandiaga 2001an hil zan Arantzazun, eta liburu hau haren heriotzearen inguruan sortua da', azaldu dau idazleak. Liburuak bizitzearen zentzua, heriotzea eta fedea lantzen ditu, besteak beste.
Umeentzako lau liburu Elkarren eskutik
2009-09-16 15:54 KultureaElkar argitaletxeak etxeko txikienei zuzendutako lau liburu aurkeztu ditu: Kuku saileko 'Printzesa begizulo' eta 'Martin, egon geldi'; Eta zer? saileko 'Ez naiz sirena bat, eta zer?'; eta Batela saileko 'Fatima'.
Bernardo Atxaga idazlea eta Daniel Innerarity filosofoa 'Eztabaidak Literatureagaz' zikloan
2009-09-14 14:47 KultureaIñaki Esteban kazetariaren gidaritzapean, nobelagilea eta saiogilea protagonista izango dira 'Ulertu, susmatu, kritikatu' lemapeko jentaurreko topaketan. Bihar, hilak 15, Bilboko Bidebarrietako Liburutegia Bernardo Atxaga eta Daniel Innerarity idazleen arteko beste topaketa baten eszenatoki bihurtuko da.
Azken astea 'Cai Guo-Qiang: Sinetsi nahi dut' erakusketea Guggenheim Bilbao Museoan ikusteko
2009-09-14 13:58 KultureaIrailaren 20an erakusketeak ateak zarratuko ditu baina Guggenheim Bilbao Museoak beste erakusketa interesgarri bat abiarazoko dau; aldi baterako erakusketa honi 'Frank Lloyd Wright' izenburua jarri deutsie eta bertan AEBko izen handiko arkitekto horren ibilbideari omenaldia egingo jako.
'S.T.O.P. Okupautako Lurralde Palestinarretan bizirauten', sufrimentu gordinaren argazki-erakusketea Gernika-Lumon
2009-09-11 12:05 Kulturea 2009ko irailaren 10etik 2010eko urtarrilaren 31ra, Bakearen MuseoanLuis Valtueña Argazkigintza Humanitarioko XI. Nazinoarteko Sariaren irabazle den Giovanni Marrozzinik ataratakoak argazkiek Lurralde Palestinarretan populazinoak bizi dauen egoera larriaren barri emoten dabe. Erakusketea 2010eko urtarrilaren 31ra bitartean egongo dira ikusgai Gernika-Lumoko Bakearen Museoan.
XXXVII. Ezpatadantzari Eguna Izurtzan
2009-09-09 15:27 KultureaDatorren zapatuan, irailak 12, Izurtzan XXXVII. Ezpatadantzari Eguna ospatuko da, sano egun garrantzitsua Bizkaiko eta Euskal Herriko folklorezaleen artean, kontuan izanik 'Dantzari dantza' edo 'Bizkaiko Ezpatadantza' izenakaz ezagutzen dan jantza multzoak, Durangoko eskualde honetako sei eleizateetan iraun dauela mendeetan zehar.
Asiako egileen obrak III. Nazinoarteko Getxophoto Argazki Jaialdian
2009-09-08 18:34 KultureaErakusketak hile osoan zehar ikusi ahal izango dira, 2009ko irailaren 10etik urriaren 11ra. Jaialdiaren ekintza nagusiak, barriz, jaialdiaren lehen astegoienean egingo dira, irailaren 11tik 13ra
'Asiako fikzioak' izenpean, gaur aurkeztu dabe Getxoko Portu Zaharrean III. Getxophoto. Txina, Japon, Hego Korea eta Taiwan-eko hogei ospedun egileren obrak aukeratu ditu hirugarrenez jaialdiko komisario lanak egin dituan Alejandro Castellotek.
Jantzan ikasteko tailerrak eskainiko ditu Dantzaldi Ibiltariak
2009-09-08 15:56 KultureaEuskal musika-ondarea erabarritzen diharduen Aiko euskal jantza taldeak eskainitako 'Dantzaldi Ibiltaria' ekimenaren bigarren edizinoa ikasturte barriagaz bat hasiko da. Bizkaiko hainbat herritan izandako tailer ibiltarien lehenengo edizino arrakastatsuaren ondoren, taldeak sei ikastaro finko antolatu ditu aurtengo ikasturterako.
Getxophoto'09 Alberto Garcia Alix-en 'De donde no se vuelve' proiekzinoagaz abian jarriko da
2009-09-03 15:16 KultureaHitzordua irailaren 10eko iluntzeko 20:00etan izango da Getxon, Areetako Andres Isasi Musika Eskolan. Ikusentzunezkoa egileak berak aurkeztuko dau eta honen ostean, Alejandro Castellote GetxoPhotoko komisarioagaz alkarrizketa bat izango dau.
Lau euskal konpainia izango dira Tarregako Azokan
2009-09-03 10:56 Kulturea'Euskal Teatroa', Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak arte eszenikoak sustatzeko bultzatu dauen ekimena, aurtengo XXIX. Tarregako Azokan izango da, kaleko artea bultzatzen daben lau ikuskizun tarteko dirala.
Bilboko Udaltegiak 'Expodistrito'-ren eszenatoki bihurtuko dira
2009-09-01 18:07 KultureaGaur, irailak 1, hasi eta abenduaren 31ra arte, ekimen honegaz bat egin daben zazpi Udaltegietako edozeinetara hurreratzen diran bilbotarrek lau erakusketa desbardinez gozetako aukerea izango dabe: lau pintura-erakusketa, hiru argazki-erakusketa eta hogei urte bete dituan Hortzmuga antzerki-talde bilbotarraren ibilbideari eskainitako beste erakusketa bat.
Bonifazio Arandia, 'Fasio' trikitilariaren omenezko ekitaldiak Igorren, haren jaiotzearen mendeurrenean
2009-08-26 16:15 KultureaUdalak herriko ondarearen berreskurapenagaz lotzen ditu omenaldiko ekitaldiak; Oihane Goioaga Kultura zinegotziaren esanetan: 'Fasio trikitilari ezaguna zan, Arratian zein inguruetan urte luzetan alaitu zituan erromeriak bere akordeoi diatonikoagaz eta, esangura horretan, haren figurea berreskuratu nahiko geunke omenaldiagaz, jaiotzearen mendeurrena beteten dan urte honetan.
Angel Corella jantzariak 'La Bayadere' ballet klasikoa aurkeztuko dau Donostian
2009-08-20 15:04 KultureaCorellak gizonezko protagonista nagusia interpretauko dau, Solor gerlaria; Fernando Bufala eta Carmen Corella jantzari espainiarragaz, Kazuko Omori japoniarragaz, Adhiráis Almeida kubatarragaz eta Joseph Gatti eta Ashley Ellis estadubatuarrakaz batera.
Aitana Sanchez-Gijon eta Maribel Verdu Euskalduna Jauregian
2009-08-19 15:27 KultureaAktoreek, Antonio Molero eta Pere Poncegaz batera, Yasmina Rezaren 'Un Dios salvaje' ('Le Dieu du Carnage') lana estreinauko dabe eguaztenean Bilboko Euskalduna Jauregian. Umore beltzez betetako komedia da Un Dios salvaje eta ikusmen handia biztu du lanak: honezkero, aurresalmentan, 12.000 sarrera saldu dira.
I. Topa Eszenika jardunaldiek antzerkizaleentzat preparautako egitaraua eskainiko dabe Usurbilen
2009-08-18 14:41 KultureaAntzerkian esperimentazino-lana egiteko bideak azalduko ditue, sorkuntza-jantzea, gorputz adierazpena, antzezpena edota joko eszenikoen arloetan. Tailerrak eta ikuskizunak irailaren 3tik 6ra bitartean egingo ditue.
Güeñesko Arenatzarte parkean Mikel Lertxundiren 'Natura eta oreka' erakusketea jarri dabe ikusgai
2009-08-13 11:02 KultureaKanpoan, parkean zehar, sei eskultura handi dagoz. Erakusketa eratzerakoan lekua eta artelanak alkarren lagungarri eta osogarri izatea topau dau artisteak, artea eta naturea batzen dituan irudi eredugarria sortzeko. Artelan gehienak lekurako berenberegi egin ditu.
Jaurlaritzeak 514.000 euro bideratuko ditu izaera literarioko euskerazko argitalpenen produkzinora
2009-08-10 15:36 KultureaBlanca Urgell sailburuak zuzentzen dauen kontseilaritzeak argitalpenentzako diru-laguntzinoen sistema barri bat ezartzea derrigorrezkoa dala adierazo dau, euskerearen zabalkundea esparru desbardinetan suspertzeko, eta batez be, euskerazko lan literarioak argitaratzeak dakarren ahalegina sustatzeko.
Artek09, askotariko arte-espezialidadeak erakusketa berean
2009-08-06 15:19 KultureaAbuztuaren 8tik urriaren 9ra, Donostiako Arteko galerian Artek09 erakusketa kolektiboa egongo da ikusgai. Bertan, galeriaren 13 urteko ibilbidearen berrikustea egingo da handik igaro diran 45 artista desbardinen lanakaz.
Erraldoiak eta Buruhandiak Bilboko Euskal Museora bueltauko dira Aste Nagusian
2009-08-03 14:04 KultureaErraldoiak eta Buruhandiak izango dira ikusgai Bilboko Euskal Museoaren klaustroan Aste Nagusian eta hurrengo astean, igazko Aste Nagusian izandako arrakastearen ondoren. Herritarrak doban sartu ahal izango dira museoko klaustrora eta bertan erraldoiak hurretik ezagutuko ditue pertsonaia bakotxaren istorioa.
The government is considering imposing a mandatory code of conduct on tech companies, which could be accompanied by fines for...
»» Mastodon.eus sare sozial libre eta ...