Euskal artisten 'Riding to Amarillo' erakusketea ikusi ahal izango da San Diegon (AEB)

Bizkaie! 2014-11-25 10:39   Kulturea

2015eko urtarrilaren 7ra arte egongo da ikusgai eta honako artista honeek hartuko dabe parte, horreetako batzuk Etxepare Euskal Institutuaren babesagaz: Lehior Bilbao, Julen Agirre, Unai Requejo, Usoa Fullaondo, Iranzu Antona, Jorge Nuñez, Jon Otamendi, Damaris Pan, Lorea Alfaro eta Olatz Vilariño.

Kaliforniako San Diego Unibersidadeko Space4-Art arte galeriak Euskal Herriko artista talde baten erakusketea inaugurauko dau abenduaren 6an: Riding to Amarillo. 2015eko urtarrilaren 7ra arte egongo da ikusgai eta honako artista honeek hartuko dabe parte, horreetako batzuk Etxepare Euskal Institutuaren babesagaz: Lehior Bilbao, Julen Agirre, Unai Requejo, Usoa Fullaondo, Iranzu Antona, Jorge Nuñez, Jon Otamendi, Damaris Pan, Lorea Alfaro eta Olatz Vilariño.

Etxepare Euskal Institutuak jakinarazo dauenez, erakusketea programa oso baten bigarren zatia izango da, San Diegoko Unibersidadeko artista batzuekaz alkartrukea egitearena, hain zuzen. Experimental Sculpture eta Painting Initiative izenpean batzen dan San Diegoko artista taldeak erakusketea eskaini eban Bilbon, eta ondoren, San Diegon bertan be erakutsiko dabe Bilboko erakusketearen zati bat.

Gauzak holan dirala, Riding to Amarillo erakusketearen inaugurazio ekitaldia abenduaren 6an egingo da, San Diegoko Space4-Art arte galerian, 19:00etatik 22:00etara bitartean.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu