Joxean Agirre kazetari eta idazle azpeitiarrak 'Zwei Frauen' nobelea argitaratu dau
2011-10-06 14:02 KultureaJoxean Agirrek Zwei Frauen (bi emakume) liburua aurkeztu barri dau Elkar etxeagaz. Augustin Zubikarai bekeari esker idatzi dau nobelea kazetari eta idazle azpeitiarrak. Fikzinoaren eta saiakerearen mugan dabilen testua da Zwei Frauen, lau atalatean banatuta, idazkera malgu eta irakurterrazean.
Leire Bilbaok 'Scanner' poema liburu barria dakar
2011-10-04 15:38 KultureaLeire Bilbaok (Ondarroa, 1978) Scanner poema liburua aurkeztuko dau urriaren 6an, Donostiako Udal Liburutegiko sotoan. Leire Bilbaoren bigarren poemarioa, lehenengoaren aldean, ausartagoa da gaietan eta formetan. Danetara 55 poema jaso ditu Leire Bilbao ondarroarrak sei ataletan banatuta.
R. M. Azkue Literatur Sarietarako deialdia egin dabe Euskaltzaindiak eta BBK-k
2011-10-03 18:39 KultureaR. M. Azkue Literatur Sarietarako deialdia egin barri dabe BBK-k eta Euskaltzaindiak. Urtero lez, modalidade bi izango dira, narrazinoa eta olerkian. Modalidade bakotxak maila bi ditu: A maila, 11 eta 14 urte bitarteko gazteentzat; eta B maila, 15 eta 18 urte bitartekoentzat. R.M. Azkue Sariek idazle gazteak literaturearen mundura erakartea dau helburu nagusi. Lanak aurkezteko epea 2011ko abenduaren 16an amaituko da.
Cristobal Aguilók egin dau Durangoko 46. Azokea iragarriko dauen kartela
2011-10-03 14:21 KultureaIrabazlea Cristobal Aguiló Dominguez da. Murtziarra da. Diseinatzaile grafikoa da ikasketaz eta lanbidez. Gaur egun Murtziako publizidade agentzia bateko lanak, freelance lanakaz buztartzen ditu. 2011n, Durangoko Azokaz harago, lau kartel lehiaketa irabazi ditu: Cartagena eta Miguelturrako (Ciudad Real) ihauterietakoak eta Badajoz eta Soriako San Juan jaietakoak.
Galeuscak idazle galiziar, katalan eta euskaldunen onarpenean atzerapausuak ikusten ditu
2011-10-03 14:14 KultureaGaleusca idazle galiziar, kataluniar eta euskaldunen fedarazinoa Bartzelonan batu da asteburuan. Topaketa horretan ondoko adierazpena onartu dabe.
Zahartzaroari gorazarre egin deutson GetxoPhoto astegoienean amaituko da
2011-09-30 15:54 KultureaHerriko puntu desbardinetan hilebete baino gehiagoz ekimen eta erakusketak egin ondoren, GetxoPhoto, urriaren 2an amaituko da.
'Irudien ibilbidea' erakusketea, irudiaren historia hurretik ezagutzeko
2011-09-30 13:18 KultureaIrudien ibilbidea. 1850-1950 erakusketa ikusgai izango da Elorrioko Iturri Kultur Etxean irailaren 30etik aurrera. Luis Madinak hogei urtean batutako 300 objektutik gora -batzuk 200 urtekoak- batu ditue erakusketan. Madinak argazkigintzea maite dau; zaletasun horrek bultzatu dau mueta guztietako argazki makinak batzera, eta bidean beste tresna batzuk topau ditu. Pieza guztiak jatorrizkoak dira.
'Bizien gaubeilan' liburuan hurreko istorioak dakarz Txilikuk
2011-09-30 02:00 KultureaHogeita hiru istoriok osotzen dabe Bizien gaubeilan liburua, oso hurrekoak diran istorioak; pasadizo kutsua dabe zarauztarrak lehenengo personan idatzitako istorioek.
Amale Arzelus omenduko dabe II. Antzerkizale Egunean, Mungian
2011-09-29 11:33 KultureaEuskal Herriko Antzerkizale Elkarteak Amale Arzelus antzerkizale eta euskaltzale donostiarra omenduko dau II. Antzerkizale Egunean, urriaren 8an, Mungian. Antzerkiaren arloan egindako beharragaitik jasoko dau Antzerki Saria Arzelusek.
Bilboko Zirkuituak udagoieneko denporaldiari ekingo deutso
2011-09-28 13:03 KultureaBilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak antolatu dauen Bilboko Zirkuitua programeak udagoieneko denporaldiari hasierea emongo deutso eguenean, hilaren 29an, bederatzi antzerki ikuskizunakaz, gehienak estreinaldiak.
'Ur arreak, ur garbiak' Joan Mari Irigoienen lan barria plazan dago
2011-09-28 02:00 KultureaJoan Mari Irigoien idazle emonkorraren Ur arreak, ur garbiak lana plazaratu barri dau Elkar argitaletxeak. 330 orrialdeko liburua da, Literatura bildumako 303.a. Nafarroako herri balizko bat irudikatu dau Irigoienek eleberri honetan, bere mendi eta ibai, eleiza eta eskola, ohitura eta zelebrekeriakaz; halan dabe, geografiaren gainetik, hazur-haragizko herritarrak dira erretratuaren protagonistak.
Café Bilbao Teatro Laburreko Sarien testu irabazleak argitaratu ditue
2011-09-27 15:54 KultureaCafé Bilbao taberneak 100 urte bete ditu aurten, eta mendeurrena ospatzeko Café Bar Bilbao Teatro Laburreko Sarietako testu irabazleak argitaratu ditu. Artezblai argitaletxeagaz batera kaleratu ditu bai euskerazko bai gaztelaniazko argitalpenak. Horrezaz gan, antzerki sarien deialdi barria aurkeztu dabe, bederatzigarren edizinoa, hain zuzen be.
Badatoz Bilbon Eskolatik Antzerkira, Eskolako Antzerki Lehiaketea eta Bilbaoeszenaren tailerrak
2011-09-27 14:17 KultureaBilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak aurrera jarraitzen dau Bilbon Eskolatik Antzerkira programeagaz. Honezkero ohikoa dan —aurten XVII. edizinoa beteko dau— Eskola Antzerki Lehiaketeagaz batera, Arte Eszenikoetarako ikus-entzule barriak trebatzea dau helburu, txikienen artean antzerkiko sorkuntza lana bultzatzeaz gan.
ETAkideen amesetan arakatu dau Markos Zapiainek
2011-09-26 15:54 KultureaEuskerazko eleberrietan, behin baino gehiagotan, ETAko kideak izaten dira protagonista eta hari horretatik tiraka, Etakideen ametsak izenburuko saiakera-liburua atara dau Markos Zapiain idazle, filosofo eta kritikariak.
Bilboko XIII. BAD jaialdiak erabateko 12 estreinaldi eskainiko ditu
2011-09-26 15:51 KultureaUrriaren 28tik zemendiaren 6ra bitartean, Bizkaiko uriburuak arte eszenikoen abangoardia hartuko dau barriro be, BAD-en, Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikide Jaialdiaren XIII. edizinoan. Gainera, Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak antolatzen dauen jaialdiak aperitibo bat eskainiko dau datorren urriaren 24tik aurrera, Sorkuntza lanak abian eta sorkuntza prozesuak' gaiari buruzko Pre-BADeko lau egun eskainiz.
Bilboko Berreginen Museoak 'Zeusen Aldare Nagusiko Frisoa' zaharbarritu dau
2011-09-23 14:59 KultureaBilboko Berreginen Museoak Zeusen Aldare Nagusiko Frisoko panel biak zaharberritu ditu. Piezen konponketea Bizkaiko Foru Aldundiko Kultur Ondareko Konserbazino eta Zaharbarritze Saileko teknikariek egin dabe. Artelanak museoaren esku dagoz, ia-ia museoa sortu zanetik, 1931n eta 1933an erosi ziran-eta Berlinen.
Hainbat poetek parte hartuko dabe Poesia Mobimentua ekimenean, Bilbon
2011-09-22 17:36 KultureaBilbok bat egingo dau zapatuan, hilaren 24an, Munduko Poesia Mobimentuaren ekimenagaz. Hainbat egileren olerkiak irakurriko dira Berastegi kalean eta Erriberako, Deustuko eta Labayruko udal merkatuetan. Jardunaldia munduko 530 uritan, aldi berean, egingo da. Irakurketetan biziaren eta Lurraren aldeko aldarrikapena zabalduko da.
Elssie Ansareo, Mabi Revuelta eta Eduardo Sourrouilleren lanak ikusgai, 'Bosteko 11' erakusketa ibiltarian
2011-09-20 12:08 KultureaBizkaiko Foru Aldundiko Kultura diputadu Miren Josune Ariztondok eta Arrigorriaga, Getxo, Leioa eta Basauriko Udalek Bosteko 11 erakusketa ibiltaria aurkeztu dabe. Elssie Ansareo, Mabi Revuelta eta Eduardo Sourrouille artisten lanak jasoko ditue aurten. Lehenengo erakustaldia daborduko edegi dabe Arrigorriagako Kultur Etxeko erakusketa aretoan, abendura bitartean. Ostean, Getxon, Leioan eta Basaurin izango da.
Euskal haur eta gazte literatureak emondakoa batu dabe liburu baten
2011-09-19 15:45 KultureaEuskal Herriko Unibersidadearen ekimenez martxan jarritako Euskal Literaturaren Historia bildumako laugarren alea da, izatez, haur eta gazte literatureari eskeinitakoa. Aurretik, poesiari, nobeleari eta zinema eta eleberriaren arteko hartu-emonei buruzko lanak be atara ditu Jon Kortazarrek gidatutako lan taldeak.
Bilboargazki 2011 ekimenak bederatzi erakusketa eskainiko ditu aurten
2011-09-19 15:40 KultureaBilboargazki 2011 ekimena aurkeztu dau Euskal Herriko Argazkilari Taldeen Alkarteak Bilbon bertan. Prentsaurrekoan azaldu dabenez, bederatzi erakusketa antolatu ditue uriko hainbat lekutan, urriaren amaiera arte.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...