Badator II. Ikasart, Unibersidadeko Arte Erakusketea
2010-06-14 12:28 KultureaUPV/EHUk eta Enkarturrek antolatu eta Bizkaiko Foru Aldundiak babestutako topaketeak Estaduko eta atzerriko Arte Ederren hogei fakultadetan egiten dan artea batuko dau bagilaren 17tik 20ra bitartean.
Gipuzkoako historia ipuinen bidez
2010-06-08 15:44 KultureaHamaika liburuxka eta bi DVD-ROMez osotutako bilduma honen bidez 6 urtetik gorako gaztetxuei modu errazean Gipuzkoako historiaren hainbat zertzelada eskaini nahi jakez.
'Urraska: Dantza jauziak Sagasetaren bidetik' AikoTaldearen multimedia edizinoa plazan
2010-06-07 15:43 KultureaLan potolo honetan, jauziak jantzen errepertorio oso bat jasoten da eta liburu batez, CD batez, DVD batez eta jantzarako pausuen poltsikoko gida batez osotzen da. Euskal folklorearen gai zehatz honen inguruan egindako ikerketa lanik sakonena da material hau eta Nevadako (Reno, AEB) Unibersidadeko Eusko Ikaskuntzen Zentroaren laguntzinoagaz argitaratu da.
Bilboko XV. Eskola Antzerki Jaialdiaren amaiera ekitaldia Campos Antzokian egingo da domekan
2010-06-04 14:51 KultureaBilboko 21 ikastetxe publikok eta pribaduk -lehen eta bigarren hezkuntzako 309 ikaslek- parte hartu dabe lehiaketearen hamabosgarren edizino honetan. Euskeraz eta gaztelaniaz egindako 39 antzezlan aurkeztu dira. Ekitaldia 10:00etan hasiko da.
'Bidegileak' bildumako beste lau biografia-sorta aurkeztu ditue
2010-06-03 11:09 KultureaDanetara, hamasei biografia plazaratu dira, egile askok Mikel Atxagaren zuzendaritzapean egindakoak. Jakina danez, Atxaga igazko udan hil zan, eta atzoko ekitaldian zuzendari barria aurkeztu eben: Jerardo Elortza idazle, irakasle eta historialari oñatiarra.
Gerediagak Ezpatadantzari Eguna ospatuko dau Abadiñon
2010-06-02 12:41 KultureaGerediaga Alkarteak Ezpatadantzari Egunaren 38. edizinoa ospatuko dau datorren zapatuan, bagilak 5, Abadiñon (Bizkaia), hainbat ekitaldigaz eta ia 20 talderen partaidetzeagaz.
Corella Balletak hiru koreografia aurkeztuko ditu Bilboko Arriaga Antzokian barikura bitartean
2010-06-01 18:49 KultureaCorella Balleta izango da Bilboko Arriaga Antzokiko egitarauko hurrengo protagonista bagilaren 2tik 4ra bitartean, arratsaldeko 20:00etatik aurrera. 2008ko zezeilean eskainitako azken saioaren ostean, Angel Corella Arriaga Antzokira bueltauko da hiru koreografia aurkeztera: 'String Sextet', 'VIII' eta 'Fancy Free'.
EHUko hainbat irakaslek egindako 'Egunkaria. Amets baten egia' liburua argitaratu dabe
2010-06-01 15:50 KultureaLiburu horretan, Euskal Herriko Unibersidadeko irakasle batzuek Egunkaria auziaren inguruan egindako azterketa sakona batzen da. Irakasle honeek prentsaurrekoan izan dira gaur: Txema Ramirez de la Piscina, Teresa Agirreazaldegi, Pedro Ibarra eta Ramon Zallo. Informazino Zientzietako irakasleak dira edo izan dira EHUn eta, eurekaz batera, Felix Cañada abogadua eta Joan Mari Torrealdai, Egunkaria auziko epaiketan errubakotzat jotakoen ordezkaria be izan dira.
'Olaeta Balletak: Euskal balletaren laurogei urte'
2010-05-31 02:00 KultureaOlaeta Balletaren 80 urteko historia 168 orrialdeko liburu batean batu eta argitaratu dabe Bassarai argitaletxeak eta Bizkaiko Foru Aldundiak. Euskeraz eta gaztelaniaz, liburu banatan aurkeztu dabe Alberto López Echevarrieta kazetariaren lana.
Rockaren eta literaturearen arteko buztarketea ardatz, 'Eztabaidak Literatureagaz' ekimenaren beste hitzordu bat
2010-05-28 14:56 Kulturea'Eztabaidak Literatureagaz', jentaurreko alkarrizketearen bitartez literaturara hurreratzea proposatzen dauen Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren ekimenak, musikearen eta literaturearen arteko topaketea jasoko dau datorren martitzenean, bagilaren 1ean, Benjamín Prado idazle eta poetearen eta Gari abeslariaren eskutik.
Asier Mendozaren 'Beste gu' lanak irabazi dau I. Mikel Zarate Lehiaketea
2010-05-28 02:00 KultureaBanpiroei buruzko lan hau nabarmendu dau Leire Bilbaok, Julen Gabiriak eta Xabier Mendigurenek osotutako epaimahaiak, eta berak eroango dau 3.000 euroko saria. Liburua, barriz, udagoienean kaleratuko dau Elkar argitaletxeak.
AlhóndigaBilbaok '100x100 comic' erakusketea aurkeztu dau
2010-05-26 13:07 Kulturea'100x100 comic' erakusketea abuztuaren 20ra bitartean bisitau ahal izango da AlhondigaBilbaon. Komikiaren historiako egile garrantzitsuenen 100 orrialde batzen ditu, besteak beste, Krazy Kat, Dick Tracy, Spirit, Asterix edo Mortaledo y Filemónen egileenak.
Maite Carranza idazle eta giodoigile bartzelonarrak 'Hitz pozoituak' izeneko liburua aurkeztuko dau gaur
2010-05-26 11:45 KultureaUmeei eragindako sexu-gehiegikeriei buruzko intrigazko nobelea da 'Hitz pozoituak' ('Paraules emmetizandes'), eta Edebe Gazte Literaturako saria irabazi eban joan dan urtarrilean. Nobelea jatorriz katalanez idatzita dago, baina euskeraz, galizieraz, gaztelaniaz eta brailez be argitaratu da.
Sabino Arana Fundazinoak Jose Antonio Agirreren egunerokoaren edizino faksimilea argitaratu dau
2010-05-25 15:45 KultureaBost koadernok osotzen dabe egunerokoa. Horreetan, naziek okupautako Europatik Ameriketarantz igesi, Lehendakaria idazten joan zan oharrak eta bizipen pertsonalak jasoten dira; lehenengo egunean bertan, 1941eko urtarrilaren 7an, hasi, eta idazteari itxi eutson eguna, 1942ko maiatzaren 28a, bitartean idatzi zituan.
Henri Rousseauren margolanak Bilboko Guggenheimen ikusgai
2010-05-25 14:38 KultureaFrantziako artista berezi honen lana ezagutzeko Espainia mailan egin dan lehenengo atzera begirakoa da hau, Guggenheim Bilbaoko zuzendari Juan Ignacio Vidartek jakinarazo dauenez. Bilboko museoak antolatu dau erakusketa interesgarri hau, Fondation Beyeler alkartearen lankidetzapean.
'Mila irakurle eta hamaika gehiago', Literaturia Larrabetzun, euskal literaturearen plaza
2010-05-25 13:42 KultureaLiteraturia Literatura Eskolaren ekimenez jarri zan igaz martxan, Larrabetzuko kultur eragileakaz alkarlanean. Aurten 'mila irakurle eta hamaika gehiago alkartzeko asmoa' finkatu dau antolakuntzeak, eta horregaitik Literatura Eskola 111 Akademiagaz eta Euskal Herri osoko irakurle klubakaz alkarlanean egingo da.
XI. Umore Azokeak nabarmen gainditu dau igazko ikusle kopurua
2010-05-25 11:47 KultureaKaleko Arteen erakuslehio izaerearen seinale dira hamaikagarren edizinoan parte hartzeko, antolatzaileek jaso dituen 425 proposamenak, horreetatik 50 Euskadiko konpainiek eginikoak, 240 Estadu espainoleko toki desbardinetatik bialdutakoak eta ganerako 135ak nazinoarte mailatik heldutakoak izan dira.
Trapu Zaharra eta La Pez euskal taldeek euren azken muntaiak aurkeztuko ditue Valladolideko Antzerki Jaialdian
2010-05-24 15:40 KultureaEuskal antzerkia Valladolideko Antzerki eta Kaleko Arteen Nazinoarteko Jaialdian izango da barriro, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak sustaturiko Kaleartea egitasmoaren bosgarren edizinoari esker. Jaialdia bihar hasi eta domekan amaituko da.
Les Ballets de Montecarlok errusiar jantzariak omenduko ditu Bilboko Arriaga Antzokian
2010-05-20 17:23 KultureaLes Ballets de Montecarlo taldeak jantzak eroango ditu barriro Bilboko Arriaga Antzokira maiatzaren 21etik 23ra, errusiar balletak omentzeko, 'Errusiar balleten espirituagaz' izenburuko saioan. Montecarloko balletak 50 jantzari ditu, eta horreen artean Asier Uriagereka bizkaitarra dago, antzoki bilbotarreko iturriek jakinarazo dabenez.
Getxoko XXVII. Eskulagintza Azokea izango da maiatzaren 28tik 30era bitartean 97 artisauren partaidetzeagaz
2010-05-20 11:40 KultureaAreetako Geltokia plazan erakutsiko ditue 83 artisauk euren lanak eta ganerako 14ak Ibaiondo kalean kokatutako gastronomiaren gunean izango dira. Igaz legez, aire zabalean izango da azokea eta sarrerea dobakoa. Azokea 11:00etatik 14:30etara eta 17:00etatik 21:00etara egongo da zabalik, eta zapatuan 21:30ean zarratuko da.
The government is considering imposing a mandatory code of conduct on tech companies, which could be accompanied by fines for...
»» Mastodon.eus sare sozial libre eta ...